Trenbideen 1855eko lege dekretua: testuaren iruzkina
Resumen
Dokumentu honek 1855eko ekainaren 3an Aranjuezen sinatutako lege dekretua iruzkintzen du. Dekretuak trenbideen eraikuntza eta kudeatzeko emakida onartzen du, eta atzerriko kapitala erakartzeko abantailak eta bermeak ematen ditu. Testuinguru gisa, Biurteko progresista eta ekonomiaren modernizazioa azaltzen dira.
Puntos clave
- Dekretua 1855eko ekainaren 3an sinatu zen Aranjuezen, Biurteko progresistaren garaian.
- Dekretuak trenbideen eraikuntza eta kudeatzeko emakida onartzen du, eta enpresei abantailak ematen dizkie.
- Helburua atzerriko kapitala erakartzea zen, barne kapitalen falta zelako.
- Testuak 4, 6, 8, 19, 20 eta 30. artikuluak soilik jasotzen ditu.
- Eraikuntza erradialak Madril ardatz zuen, eta lurralde asko sarearen kanpo utzi zituen.
- Hazkunde ekonomikoaren garaia 1866ra arte luzatu zen, urte horretan krisi finantzarioa piztu zelako.
- Trenbideak eraiki zituzten konpainia gehienak atzerritarrak ziren.
1. Testuaren sailkapena
Iruzkindu behar dugun testua lehen mailako informazio iturria da, gertakizunen
garaiko dekretu bat delako. Zalantzarik gabe izaera publikoa du Madrileko Gazetan argitaratutako lege multzo bat delako. Forma aldetik juridikoa bada ere, informazio politikoa eta batez ere ekonomikoa ematen digu. Testuaren egilea Francisco de Luxán ingeniari eta politikaria da, 1836tik aurrera legislatura askotan diputatua izandakoa eta 1854 eta 1856an Sustapen ministroa izendatua izan zena. Hala ere, Gorteek eta Isabel II.Ak berretsitako legea da, beraz hauek ere testuaren egiletzat hartu behar ditugu. Funtsean, dirua edo kapitala dutenei, hau da, burgesiari zuzendutako dekretua da.
Beraz, helburua burgesen eta konpainia handien (nazionalak eta atzerrikoak) kapitala erakartzea izango da. Aranjuezen, 1855eko ekainaren 3an sinatutako lege dekretua da, hiru egun geroago Madrileko Gazetan argitaratuko zena. Beraz, Isabel II. Aren garaian
eginda dago, liberal progresistak boterean zeudelarik, konkretuki “Biurteko progresista” (1854-1856) bezala ezagutzen dugun fasean. Garai honetan liberalismo ekonomikoaren, hau da, kapitalismoaren oinarriak hasi ziren finkatzen.
2. Analisia
Lege dekretu bat izanda, testua hainbat artikuluetan egituratuta dago. Kasu honetan testua ez dago osorik eta legeak izango zituen artikulu guztietatik soilik sei jasotzen ditu testu honek. Ideia nagusia honako hau izango litzateke: Espainiakoa trenbideak eraikitzeko eta kudeatzeko emakida onartzea eta horri lotuta enpresek jasoko dituzten abantaila ekonomikoak zehaztea.
• 4 eta 6 art.
Trenbideen eraikuntza sustatzeko Gobernua, partikularrek edo konpainiek balio dute. /// 8.Art. Trenbideak eraikitzeko estatuaren diru laguntzak eta erraztasunak jasoko dituzte.// 19.Art. Atzerritik etorritako kapitala erakartzeko ziurtasunak eta bermeak ematea. //20.Art. Onura ekonomikoak eta fiskalak trenbide-sarea eraikitzeko, gobernuak laguntzak eta erraztasunak emango dizkie konpainiei (enpresei): eremu publikoetako lurrak; auzotasuneko onura egur, larreak eta lurrak; garraiorako animaliak; harrobiak eraikitzeko ahalmena; atzerritik inportatuko produktuen muga- zergen kostuak itzultzea, etab./// 30.Art. Trenbidearen zabalera zehaztu zuten: 1,80 m (zabalera iberikoa). Europako trenbideen zabalera 1,435 metrokoa da. Zergatik erabaki zuten zabalera desberdina jartzea? Benetako erantzuna neurri tekniko baten ondorioa da: trenbideak zabalagoak egin ziren abiadura eta kargaren arteko harreman seguruagoa lortzeko.
Testuan definitu beharreko hainbat kontzeptu daude:
• Emakida: kontzesioa, gobernuak emandako baimena, kasu honetan, trenbidea
egiteko.
• Funts publikoaren laguntza: estatuak emandako laguntza ekonomikoak
• Auzotasuneko onurak: auzotarrek beren herrian dauzkaten eskubideak.
• Kokea: ikatz mota bat.
• Muga-zerga: arantzela.
4. Testuaren garrantzia:
Garrantzi handiko legea izan zen aurrean dugun hau. Gobernuaren ahalegina erakusten du, ezinbestekoa ikusten baitu trenbidearen eraikuntza. Kosta ala kosta, egin beharra dago. Hala ere, ez zen espero zena lortu; makinaria eta lehengai asko atzerritik ekarri zen; baita kapitala ere. Etekinak, beraz, atzerrira joango ziren. Baina ezin dugu ahaztu galdera garrantzitsua: beharrezkoa izan ote zen burdinbidea eraikitzea ekonomia modernizatzeko? Eta erantzuna bai da, baina, aurreko atalean esan bezala, ez zen era egokian egin. Testu honetan agertzen da arazoetako bat da horren arrazoi nagusietako bat: zabalera ezberdina Europan eginda zeudenekin. Eta horrek isolamendu handiago batera eramango du Espainiako ekonomia. Esan bezala, trazaera izango da bestea, zenbaiten ustez, ez zen egokiena izan: Madril ardatza zuen trazaketa erradialak lurralde asko saretik kanpo utzi zituen. Aipatu beharra dago ere hazkunde ekonomikoaren garaia soilik 1866ra arte luzatuko dela, urte horretan krisi finantziarioa piztuko baita (burtsaren porrota barne).
3. Testuingurua
Moderatuek gehiengo nabarmena lortu zuten 1844 hauteskundeetan, eta Narvaez jeneralak gobernu berria eratu zuen. Sistema liberal moderatua sortzea zen asmoa, oligarkiaren nagusitasuna bermatzeko: lurjabe handiak, burgesia finantzarioa eta armadako goi karguak. Hamar urteko erregimen moderatu bilakaera autoritarioak progresisten, demokraten eta errepublikanoen altxamendua ekarri zuen, eta moderantismoko sektore batzuek ere lotu zitzaizkion iraultzari. Ekintza 1854ko ekainean hasi zen Vicálvaron (Madril), O ́Donnell jeneralaren altxamenduarekin, jenerala ez baitzegoen ados gobernuarekin. Progresisten mugimenduarekin bat egin eta Manzanaresko manifestua argitaratu zuten (eduki erreformista zuena). Horrek “Biurteko progresista” (1854-56) izenarekin ezagutzen den garaiari hasiera emango dio. Atzeraezin bihurtu zen aldaketa, eta Isabel II.Ak onartu behar izan zuen. Gobernu progresistek erreforma garrantzitsuak bultzatu zituzten, eta horiekin, garapen eta hedapen ekonomikoa ezaugarri nagusitzat izan zuen etapa bat hasi zen 1866ra arte, urte horretan hasi baitzen krisi ekonomiko larria. Gorteek Pascual Madozen eliza-desamortizazioaren eta desamortizazio zibilaren lege berria (1855) onartu zuten. Espainian trenbidearen eraikuntza berandu hasi zen. Ikuspuntu ekonomiko batetik tren bat eraikitzea ez zen errentagarria baina beharrezkoa zen liberalentzat herrialdea egituratzeko.
Trena eraikitzeko barne kapitalen eta gaitasunen falta zela eta atzerriko kapitalak erakartzea izan zen gobernuaren aukera. Hori lortzeko atzerriko kapitalei abantaila ekonomikoak emango zitzaizkien. Hau dela eta egin zen, hain zuzen, lege hau; atzerriko kapitalei bermeak emateko eta Espainian inbertitzeko.
Eraikuntza erradiala izan zen, Madril zentro
politiko eta ekonomikoa bihurtzeko asmoarekin. Sareak Madril eta inguruko periferiako
gune estrategikoak batu zituen. Beraz, garai hartan pisu txikia zuen Madrilek garrantzia
hartuz joango zen garai hartatik aurrera, inguruko lurretatik populazioa eta botere
ekonomiko eta politikoa bereganatuz.
Bestalde, trenbidearen eraikuntzak ez zuen industrializazioa gauzatu hasiera
batean. Trena eraiki zuten konpainiak atzerritarrak ziren gehien bat.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein zen 1855eko lege dekretuaren helburua?
Espainian trenbideak eraikitzeko eta kudeatzeko emakida onartzea eta emakidari lotutako enpresek jasoko zituzten abantaila ekonomikoak zehaztea. Ideia nagusia hori da.
Zein neurri hartu zuen Gobernuak trenbideak eraikitzeko?
Estatuaren diru laguntzak eta erraztasunak eman zituen, eremu publikoetako lurrak eta harrobiak eraikitzeko ahalmena. Atzerritik inportatutako produktuen muga-zergen kostuak ere itzultzen zituen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.