8.Testua testu iruzkina joaquin costa 1901

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,84 KB

Joaquin Costaren Oligarquía y caciquismo lanaren pasartea (1901)

Aztergai dugun testua “Oligarquia y caciquismo” liburuaren pasarte bat da, eta beraz, Saiakera politikoa eta testu publikoa, lehen mailako iturri historikokoa.  Hain zuzen ere, Joaquín Costak, Erregenerazionismoaren aitzindariak, idatzi zuen, eta Madrilen argitaratu zen 1901ean, hain zuzen, Maria Kristinaren erreginaordetzako azken urtean, eta konkretuki 1898ko krisiaren ondoren. Herritarrei zuzenduta dago, baina bereziki, egitura politiko-ekonomikoan sozialean interesatutakoei. Xedea Errestaurazioko sistema politikoaren ustelkeria salatzea zen.//

Costak Errestaurazioko sistema politikoa aztertzen du, , talde gobernatzailean hiru maila bereiziz. Talde gobernatzailean, hiru maila aztertzen ditu: oligarkak, hiriburuan bizi direnak; jauntxoak, nekazaritza inguruetan bizi direnak; eta gobernadore zibilak, haue komunikazio-organoak direnak. Beraz, oligarkak eta jauntxoak, nazio faltsu baten zati dira. Bere ustez, klase gobernatzailea ez da herriaren ordezkari, hauteskundeetan iruzurra egiten baitu, sistema galbidera eramanez.  Joaquin Costak Berrezarkuntza garaiko sistema politikoa ustela dela dio.//

Joaquin Costaren saiakera hau, Errestaurazioaren krisi garaian kokatzen dugu, Maria Kristinaren erreginaordetzan. Seiurteko iraultzaileak hondoa jo eta Borboien Monarkia ezarri zenean berriro Espainian, Alfontso XII.A buru zela. Horrela hasi zen Errestaurazioa
1923ra arte egon zena indarrean, eta alderdi politiko guztien artean batasuna lortzea izan zuen xede.Tarte luze horretan, hainbat errege izan ziren agintean: Alfontso XII.A (1975-1885), Maria Kristina erreginaordea (1885-1902) eta Alfontso XIII.A (1902-1931).//

Errestaurazioko sistemak hiru oinarri izan zituen: 1876ko konstituzioa, era guztietako joera liberalei egokitzen zitzaizkiena, oso malgua baitzen. Txandakatze politikoa, bai Cánovasen alderdi kontserbadorearen, bai Sagastaren alderdi liberalaren artean. Azkenik, hauteskundeen manipulazioa zegoen, bi alderdien txandakatzea bermatzeko beharrezkoa zena eta jauntxoen bidez egiten zena.//

90eko hamarraldian, Maria Kristinaren erreginaordetzan, alderdien txandakatzea zorrotz  bete zen, baina alderdi biek zailtasunak izan zituzten hainbat krisirengatik. Azken kolonien galerak, 98ko krisia piztu zuten.1895an, AEBn laguntzarekin independentziaren aldeko gatazka armatua hasi zen Kuban eta Filipinetan. 1898an, AEB gerran sartu ondoren,  Espainiak errendizioa sinatu zuen Parisko Bake Hitzarmenaren bidez. Itun honen arabera, Espainiak AEBn esku utzi zituen Puerto Rico eta Filipinak. Kuba, formalki independentea izan arren, AEBn babes herri modura geratu zen.//

Galera horrek,  kolonietako merkataritzaren monopolioa galera ekarri zuen ta horrez gain, pesimismoa eta gogo kritikoa zabaldu ziren gizartean.. Horren adierazle izan ziren 98ko belaunaldia deituriko artisten taldea eta Erregenerazionismoa, Errestaurazioko sistema berritzea proposatzen zuen mugimendu ideologikoa, Espainiako arazo larriei aurre eginez. Mugimendu honen aitzindari testu honen idazlea izan zen: Joaquin Costa.//

98ko krisiaren ondoren, Alfontso XIII.Aren erregealdian  eman zen Errestaurazio sistemaren gainbehera. Txandakatze sistemaren krisiak, langileen mugimendua zein nazionalismoa indartzeak eta Marokoko Gerrak eraman zuten porrotera. 1923ra arte iraun zuen Primo de Riverak diktadura ezarri zuen arte.

Entradas relacionadas: