Berrezarpenaren txandakatze-sistema politikoa (1874-1902)
Resumen
Dokumentuak Berrezarpen garaiko sistema politikoa azaltzen du: Alfontso XII.aren erregealdia eta Maria Kristinaren erregeordetza. 1876ko Konstituzioaren ezaugarriak, txandakatze-sistemaren funtzionamendua (sufragio erroldaria, lerrokatua, kazikismoa eta hauteskunde iruzurra) eta 1898ko krisiaren ondorioak. Azkenik, erregenerazionismoa eta 98ko belaunaldia aipatzen dira.
Puntos clave
- 1876ko Konstituzioak subiranotasuna erregearen eta Gorteen artean banatu zuen, eta erregeak legeen gaineko beto-eskubidea mantendu zuen.
- Kontserbadoreek eta liberalek 1881eko Pardoko itunaren bidez boterearen txandaketa segurtatu zuten.
- Txandakatze-sistemak bi alderdi nagusien txandaketa bermatzen zuen, lerrokatuaren, kazikismoaren eta hauteskunde iruzurraren bidez.
- 1890etik aurrera gizonen sufragio unibertsala ezarri zen.
- 1898an Kuba, Puerto Rico eta Filipinak galdu ziren, eta horrek Espainian erreakzio handia eragin zuen.
- Joaquín Costak buru zen erregenerazionismoak kazikismoa, analfabetismoa eta ustelkeria kritikatu zituen.
I. Errepublikaren porrotak, Borboien itzulera izan zuen ondorio bezala. Aro hori «Berrezarpen»
izenaz ezagutzen da. Bi etapa izango ditu, lehenengoa Alfonso XII.Arekin eta bere emaztearen
(Maria Kristina) erregeordetzarekin, eta bigarrena, Alfonso XIII.Arekin.
Cánovas del Castillo politikoak Alfonsoren (Isabel II.Aren semea) buelta hasi zen antolatzen;
horretarako, erregeak Sandhurst-eko manifestua sinatu zuen eta, aldi berean, Martinez
Campos jeneralak Sagunton eman zuen estatu-kolpea. Errege berriak liberal moderatuen
laguntza izan zuen, eta garai honetan konstituzio berria idatzi zuten (1876koa).
ESPAINIAREN EGOERA
Industrialki eta ekonomikoki atzeratua egon arren, Espainia ez zen XIX. Mendearen azken
hamarraldietan mundu mailan gertatzen hasi ziren aldaketa sozialetik kanpo geratu.
Industri garapenaren prozesuak hurrengoa eragin zuen:
Sindikatuko eta langileen mugimenduen gorakada.
Burgesiaren (maila azpiratzailea) eta proletalgoaren (langileriaren osotasuna) arteko
erlazio-forma berria.
Klase ertain berri baten agerpena, enpresa txikian eta funtzionaritzan oinarritzen zena.
Ikus puntu politikotik, demokrazia burgesa gobernuaren sistema bilakatzen da, eta kapitalismoa
eredu ekonomiko garrantzitsuena. Mendearen azken urteetan, erregimen sozialistak ezartzeko
proposamen serioak azaltzen hasten dira.
1876KO KONSTITUZIOAREN EZAUGARRIAK
Errepublika erori zenetik erregeordea eta Alderdi Kontserbadorearen burua zen Antonio
Cánovas del Castillo, Alderdi Liberalaren burua zen Práxedes Mateo Sagastarekin akordio
batera iritsi zen, 1876ko Konstituzioan adierazi zena:
*Erregearen eta Gorteen artean banaturiko subiranotasuna. Erregeak bere atribuzioetako
batzuk mantendu zituen, horien artean legeen gaineko beto-eskubidea eta ministroen izendatze
eta kargugabetzea.
*Oinarrizko eskubideen onarpena: bilera, elkarte, adierazpen, etab.
*Estatuaren egitura biganbaraduna: Senatua eta kongresoa. Senatariak hiru motakoak ziren:
bozkatze mugatuak hautaturikoak, erregeak izendatuak (biziartekoak), eta berezko
eskubidezkoak (infanteak, nobleak, militar eta eliza-buruzagiak).
* Estatu konfesional katolikoa, baina gurtza-askatasuna zuena.
ALFONSO XII (1874-1885)
Berrezarpenaren lehen erregea Alfontso XII.A izan zen, 1874tik 1885eraino errege izan zelarik.
Honen erregealdian, amaiera ematen zaio azkeneko gerra karlistari.
Sistema politikoa : Txandakatze-sistema
Aurreko garaietako ezegonkortasuna ekiditeko, kontserbadoreek eta liberalek boterean bi
alderdien arteko txandaketa segurtatuko zuen hautaketa-sistema ustel bat ezartzea akordatu
zuten (Pardoko ituna
1881). Jardunbide hori, aldaketa batzuekin, ia 1931ean II. Errepublika iritsi
arte mantendu zen. Txandakatze-sistema segurtatzeko era hurrengoa zen:
Sufragio erroldaria: bozkatzaileen errenta-mailan oinarriturikoa. Aberatsenek bakarrik
bozka zezaketen. 1890etik aurrera gizonen sufragio unibertsala ezarri zen.
Lerrokatua: bi alderdi nagusiek lurralde bakoitzerako hautagaiak izendatzean zetzan.
Kazikismoa: «kazikeak» ziren nekazal guneetako benetako botereak (nobleak,
militarrak, apaizgoa, lur-jabeak). Horiek ziren, izatez, lurralde bakoitzean beren
interesak gehien mesedetuko zituen hautagaia izendatzeaz arduratzen zirenak.
Hauteskunde iruzurra: izen horrekin ezagutzen zen hauteskunde-akten faltsifikatzea
(“putxerazoa”) emaitza demokratikoak indargabetzeko. Iruzur mota hori arrunta zen
nekazal gunetan.
Txandakatze-sistemak honek kanpoan uzten zituen karlistak eta partidu errepublikarrak.
Urte hauetan nazionalismo katalandarraren sorrera ematen da, eta beste aldetik, indar handia
hartzen du langile-mugimendua, sozialista edo anarkista.
MARIA KRISTINAREN ERREGEORDETZA (1885-1902)
1885ean Alfontso XII.A hil ondoren, erregeordetza Maria Kristina emaztearen eskuetan geratu
zen. Alfontso XII.A hil eta hilabete gutxitara, hilondoko bere semea jaio zen, Alfontso XIII.
Aren
izenarekin 1902tik aurrera errege izango zena. Erregeordetzak iraun zuen garai luzean zehar,
alderdien txandaketa-sistemak aldaketarik gabe jarraitu zuen.
Hala ere, nazioak arazo larriak zituen:
Barnealdean, pobreziak eta garapen ekonomiko ezak gizarteko liskar-
egoera bat
eragin zuen.
Kanpoaldean, Espainia definitiboki hondoratu zen potentzia kolonial bezala, 1898an
Kuba, Puerto Rico eta Filipinak galdu ondoren. Honek, Espainian, izugarrizko
erreakzioa sortarazi zuen eta sistema politikoaren hutsuneak, ustelkeriak, agerian
geratu ziren. Marokon eta Ginean inperio afrikar bat mantentzearen saiakerak,
herriaren barneko arazoak areagotu zituen bizitza- eta diru-xahutze bat suposatu
zuelako.
Espainia ahul horren arrazoiak bilatu nahian, hausnarketa egin zen, “mugimendu
erregenerazionista” sortuz, honen burua Joaquín Costa zela. Bere idatzietan kazikismoa eta
analfabetismoa kritikatzen zituen, baita gobernu ustelak eta nekazaritzaren atzerapena.
Sistemaren irtenbidea sistema berritzean zetzan: modernizazio ekonomikoan eta sistema
politiko demokratikoan.
Beste mugimendua, 98ko belaunaldikoa da, mugimendu literarioa batez ere, garai hartako
Espainiaren egoera denuntziatzen duena.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer da txandakatze-sistema?
Kontserbadoreek eta liberalek boterean txandaka aritzea segurtatzeko ezarritako hautaketa-sistema ustela da, Pardoko itunaren (1881) bidez akordatua. Ia 1931ra arte iraun zuen.
Zer da kazikismoa?
Nekazal guneetako benetako botereak, hots, nobleak, militarrak, apaizgoa eta lur-jabeak, zirenak. Haiek izendatzen zuten lurralde bakoitzeko hautagaia beren interesak gehien mesedetuko zituena.
Noiz ezarri zen gizonen sufragio unibertsala?
1890etik aurrera ezarri zen gizonen sufragio unibertsala, aurretik bozka errentaren araberakoa baitzen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.