Espainiako Bigarren Errepublika: Bilakaera eta Krisia
Bigarren Errepublika eta Behin-behineko Gobernua
Bigarren Errepublika: komite erreboluzionarioak behin-behineko gobernua hartu zuen, Errepublika aldarrikatuz eta Niceto Alcalá Zamora buru izanik. Gobernu honen helburuak hauteskundeak deitzea, Konstituzioa aldatzea eta berehalako erreformak bultzatzea izan ziren.
Berehalako Erreforma Nagusiak
Berehalako erreforma nagusienak honako hauek izan ziren:
- Lurralde eztabaida: Katalunian, Maciàk Ezker Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen, estatu independentea izatea eskatuz. Gobernuak Generalitatea ezarri zuen.
- Nekazaritza: Hainbat dekretu ezarri ziren, adibidez, lurra lantzekoa.
- Lan-arloa: Lan-istripuen asegurua eta 8 orduko lanaldia onartu ziren.
- Hezkuntza: Analfabetismoari aurre egitea eta irakaskuntza laikoa bultzatzea ziren helburu nagusiak. Ikastetxeak zabaltzeko eta irakasleak kontratatzeko dekretuak aurkeztu ziren.
- Armada: Azañak ere hainbat dekretu egin zituen. Gainera, ordena publikorako Erasoko Guardia sortu zuten hirietan segurtasuna bermatzeko.
Gatazka Erlijiosoa eta Hauteskundeak
Eliza katolikoarekin izan zuen Errepublikak lehen gatazka handia. Vatikanok Errepublika onartu arren, batzuk kontra egin zuten, adibidez, Toledoko artzapezpikuak. Gatazkak sortu ziren eta eliza, komentuak eta erlijio-ikastetxeak erre zituzten. Orduan gaiztotu egin ziren gobernuaren eta Elizaren arteko harremanak.
Behin-behineko gobernuak ere emakumeak zein apaizak diputatu izateko hautatuak izan ahal zirela aitortu zuen. Honez gain, Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeetara deitu zuen. Errepublikanoen eta sozialisten koalizioak gehiengoa lortu zuen eta bi alderdi nabarmendu ziren: sozialistak eta erradikalak. Parlamentuan lau emakume diputatu izan ziren: Campoamor, Ibarruri, Kent eta Nelken. Errepublikak Konstituzio bat izatea zuen helburu.
1931ko Konstituzio Errepublikanoa
Gorte Konstituziogileek Konstituzio errepublikanoa onartu zuten. Printzipio nagusiak bertan: Espainiar nazioa langileena eta demokratikoa da, askatasunean oinarritua. Espainia estatu integrala da. Ezaugarri kultural eta ekonomikoak dituzten probintzia mugakideak eskualde autonomo moduan antola daitezke, autonomia-estatutua aurkeztuz eta Gorteek onartuz. Bere osaketa probintzia, udalerri eta eskualde autonomikoak dira. Espainia estatu zatiezina da.
Sinboloak eta Eskubideak
- Bandera: Gorria, horia eta morea.
- Hizkuntza ofiziala: Gaztelania; beste herrialdeetako hizkuntzak ere onartzen dira.
- Erlijioa: Estatuak ez du erlijio ofizialik.
- Eskubideak: Eskubide indibidualak (erlijioa, doako hezkuntza, iritzi-askatasuna...) zein kolektiboak onartzen dira.
Biurteko Erreformista (1931-1933)
Subiranotasuna herrian dago eta sufragio unibertsala ezarri zen; emakumeek botoa emateko eskubidea lortu zuten. Botere-banaketa honela geratu zen: legegilea (Diputatuen Kongresua), exekutiboa (Lehendakaria eta Gobernua) eta judiziala (epaileak). Buruzagia, Errepublika denez, Presidentea izango da: Alcalá Zamora.
Hain justu, bi urteko erreformista hasi zen eta ezkerreko errepublikanoen eta sozialisten aliantza sortu zen. Erreforma-politika ezarri zuten eremu askotan:
- Erlijioan: Eliza eta Estatua banandu ziren. Gobernuak zenbait lege sortu zituen: dibortzioaren legea, erlijio-ikastetxeak ixtekoa...
- Hezkuntzan eta Kulturan: Doako hezkuntza laikoa eta irakasle prestatuak bultzatu zituzten.
- Lan-erreformak: Zenbait lege onartu ziren, adibidez, lan-kontratuena.
- Autonomiak: Lurralde-antolaketa diseinatzeko autonomia izateko eskubidea aitortzen zuen Konstituzioak.
Euskal Estatutua eta Nekazaritza Erreforma
Lizarran egindako lau probintzien alkateen biltzarrean, Eusko Ikaskuntzarako elkarteak idatzitako estatutu-proiektua onartu zen (Lizarrako Estatutua). Lizarrako Estatutua eten egin zen, Konstituzioaren aurkakotzat jo zutelako.
Estatutu berria Konstituzioaren espiritu laiko eta errepublikanoa kontuan hartuta egin zen. Alkateek biltzarra egin zuten Iruñean gestoreen proiektua onartzeko. Nafarroak uko egin zion eta beste hirurek onartu egin zuten Gasteizen. Beraz, Gorteetan aurkeztu zuten, baina eskuindarrek (CEDA) gehiengoa zuten.
Nekazaritza-erreforma izan zen ezkerrekoen lan handiena. Garai hartako arazo nagusiak: atzerapen teknikoa, produktibitate txikia, langile asko eta lur-banaketa kaskarra. Horretarako, Nekazaritza Erreformako Legea eman zuten, teknikak berritzeko eta latifundismoa bertan behera uzteko helburuarekin.
Biurteko Kontserbadorea (1933-1935)
Oposizioaren, gizarte-gatazken eta CEDAren sorreraren ondorioz, Azañak dimititu egin zuen. Zamorak Gorte Konstituziogileak desegin eta hauteskundeetara deitu zuen. 1933ko hauteskundeetan CEDAko zentro-eskuineko koalizioak irabazi zuen. Haiek neurri batzuk hartu zituzten erlijio, hezkuntza eta nekazaritza arloetan, ezkerrekoek ezarritakoa aldatzeko.
Erradikalak ez zetozen bat lan eta nekazaritza-legediarekin eta, horregatik, zuzenketak egin zituzten. Epaimahai mistoak aldatu eta sindikatuen boterea enpresariei eman zieten. Lur konfiskatuak aristokrazia latifundistari itzuli zizkioten. Esan behar da gobernu erradikalak amnistia-legea proposatu zuela. Nekazaritzako lurren jabeek soldatak jaitsi zizkieten nekazariei eta greba orokorra egin zuten. Penintsulako hegoaldean greba egin eta nekazari asko hil edo espetxeratu zituzten.
1934ko Iraultza
1934ko greba orokorrerako, hau da, Urriko Iraultzarako deialdia egin zen Asturiasen, Katalunian eta Euskal Herrian. Geroxeago, gobernu erradikal-cedistan krisia sortu zen. Orduan, giza eta lan-erreformak bertan behera geratu ziren. Arlo militarrean, Azañaren kontrako militarrak jarri zituzten eta Konstituzioaren erreforma ere bultzatu nahi zuten.
Fronte Popularra eta Gerraren Hasiera
Zamorak Gorteak desegitea eta 1936ko otsaileko hauteskundeetara deitzea erabaki zuen. Urte berean, ezkerreko alderdiek Fronte Popularra osatu, hauteskundeak irabazi eta programa azaldu zuten: amnistia orokorra eman eta nekazaritza, erlijio zein hezkuntza-erreformei berrekin.
Gorteak osatu eta gero, krisia sortu zen, gobernu errepublikanoa gehiago ahuldu zuena. Zamorak kargua utzi eta Azañak hartu zuen bere postua. Egoera soziala desegonkorra bihurtu zen eta Errepublikaren aurkako konspirazio militarrak hasi ziren. Uztailean matxinada hasi zen eta, huts egin zuenez, Gerra Zibila hasi zen.