Espainia Liberalaren Eraikuntza eta Fernando VII.aren Aroa
Fernando VII.aren Itzulera eta Absolutismoa
1814an gerra amaitu zen. Wellington jeneralak, frantziarrak Arapilesen garaitu ondoren, Madril utzi eta Vitoria-Gasteizera iritsi ziren. Tropak hondatuta zituztenez, porrota izan zuten eta, hemendik aurrera, frantsesek Frantziako bidea hartu zuten.
Seiurteko Absolutista eta Hirurteko Liberala
Fernando VII.a Frantziatik etorri zen eta Napoleonekin itun bat sinatu zuen; honen bidez, Espainiako Erresuma itzuli zitzaion. Napoleonen garaileak Vienako Kongresuan bildu ziren, Frantziako Iraultzak eta Napoleonek ekarritako aldaketa guztiak lurperatzen ahalegintzeko.
Horrek argudioak eman zizkion Fernando VII.ari, Frantziatik itzuli zenean, Cadizen egindako legedia ezabatzeko. 1814ko maiatzaren 4an, kleroaren, nobleziaren eta herriaren zati handi baten laguntzarekin, estatuaren boterea hartu zuen. Ondorioz, Erregimen Zaharreko erakundeak indarrean jarri zituen berriz ere (Seiurteko Absolutista). Guzti honek militar liberalen matxinadak eta pronuntziamenduak eragin zituen. Azkenean, 1820an, Riego matxinatu zen eta Fernando VII.a behartu zuen 1812ko Konstituzioa onartzera (Hirurteko Liberala).
Zorigaiztoko Hamarkada (1823-1833)
1822an, Aliantza Santuko ordezkariak elkartu ziren Fernando VII.aren aldeko interbentzioa prestatzeko. Liberalek ezin izan zioten aurre egin; erregeak boterea eskuratu zuenean, berehala indargabetu zituen Hirurteko Liberalean onartutako lege guztiak eta konstituzioa bertan behera utzi zuen.
Zorigaiztoko Hamarkadan Erregimen Zaharreko gabeziak nabarmendu ziren. Lege eta ekonomia tresnak ez ziren gai Espainiako gizarteak eta ekonomiak behar zituen aldaketak aurrera eramateko. Bi sektoreren mehatxua izan zuen:
- Liberal asaldatuak.
- Monarkiko puruak (ez zuten konfiantzarik Fernando VII.arengan eta bere anaiarengana, Karlos Maria Isidrorengana, hurbildu ziren).
Espainia Liberalaren Eraikuntza (1833-1874)
Erregimen Zaharreko jaunen gizarte feudalaren ordez, gizarte liberal-burges kapitalista ezartzeko indarkeria-prozesua izan zen. Aldaketa politikoak eta ekonomikoak ekarri zituen, burgesiaren hegemoniaren menpe, gizarte-klase nagusia baitzen. Sistema sozio-ekonomiko berri honen ezaugarriak honakoak izan ziren:
- Aldaketen hauskortasuna.
- Talde pribilegiatuen erresistentzia indartsuak.
- Gatazkak eta ezegonkortasuna.
- Aldaketen atzerapena.
Moderatuak eta Progresistak
Isabel II.aren erregealdian, liberal moderatuak eta progresistak izan ziren talde politiko nagusiak. Haien arteko joko politikoak 1865era arte iraun zuen. Bi korronteek oinarrizko irizpide batzuk zituzten komunean:
- Konstituzioa (funtsezko lege idatzia).
- Sufragio zentsitarioaren bidez aukeratutako erakundeak.
- Gizabanakoaren askatasunetan oinarritutako erregimena.
Moderatuek interes ekonomikoei ematen zieten garrantzia; progresistek, aldiz, programa erreformista zuten, printzipio politikoetan oinarritua.
Maria Cristinaren Erreginaordetza (1833-1840)
Fernando VII.a hiltzean, Isabel hiru urteko haurra zen; beraz, Maria Cristina bihurtu zen erreginaorde. Maria Cristinak liberalen laguntza onartu behar izan zuen bere alabaren boterea mantentzeko, trantsizio liberal bati bide emanez.