Errusiako Iraultzaren Gakoak: Tsarretik Sobietar Batasunera

Historia2,32 KB

Errusiako Iraultzaren Gakoak

Tsarra

Errusiako enperadoreak XVI. mendetik aurrera hartzen zuen izena edo titulua zen. Mailarik altuena zen eta botere politikoa eta erlijiosoa batzen ziren. Tsarrak bazekien bere boterea Jainkoak ematen ziola; beraz, ezin zuen inork mugatu. Bera zen gobernatzen zuena, aurkaritzarik gabe; botere legegilea, judiziala eta betearazlea zituen bere eskuetan.

Igande Odoltsua

Errusiako gizartearen atsekabea zela eta, 1905eko urtarrilean langileek Neguko Jauregiaren aurrean zenbait eskakizun Tsarrari helarazteko intentzioarekin manifestazio baketsua egin zuten. Baina tsarraren soldaduek eraso egin zieten, ehunkada hildako eta zauritu utziz.

Urriko Adierazpenak

Igande odoltsuaren ondoren egindako mobilizazioek Nikolas II.a erreforma politikoak hartzera behartu zuten. 1905eko urriaren 30eko dekretuak askatasun zibilak ematen zituen, eta sufragioaren bidez eta botere legegileekin hautatutako Parlamentuaren inguruan erregimen ordezkatzaile bat ezartzeko aukera ematen zuen.

Sobietak

Errusieraz kontseilu edo batzarra esan nahi du. 1905eko iraultzarekin sortu ziren eta iraultza-jarduera bizia izan zuten, bereziki 1917an. Garrantzitsuak izan ziren urriko iraultzaren garaipenean, eta geroago sobietar estatu berria osatzeko; lehendabizi botere boltxebikeen mendean, eta gero, Sobietar Batasunaren mende. Legeak zituzten, kapitalismoaren aldean. Moskukoak eta San Petersburgokoak izan ziren garrantzitsuenak.

Apirileko Tesiak

Behin-behineko gobernuak Errusia gerran mantetzeak eta nekazaritzaren erreforma ez ezartzeak apirileko krisia eragin zuen. Leninek aurkeztu zituen eta bertan Alderdi Boltxebikearen lerro politikoak finkatu zituen:

  • Behin-behineko gobernuarekin haustura.
  • Iraultza burgesetik sozialistara igarotzea.
  • Sobietek boterea eskuratzea.

Urriko Dekretua

Sobieten II. kongresuak boterea lortu ondoren hartutako lehendabiziko neurriak sobietar estatu sozialista eratzeko:

  • Errusiako gerra uztea.
  • Lur-jabe handiei lurra kendu eta nekazariei banatzea.
  • Fabrikak eta meategiak langileen eskubidearen pean jartzea.
  • Konstituzio bat egiten hastea.
  • Sobieten II. kongresuaren aurkako kritikak debekatzea eta polizia politikoa sortzea.

Descargar

PDF Word HTML