Definizioak eta denbora-lerroko datuak
Definizioak
- Liberalismoa: Bozkatzeko aukera eta botereen banaketa zituen politika-sistema da. Adibidez: liberalismo iraultzailea.
- Monarkia absolutua: Boterea monarkaren eskuetan kontzentratzea eta administrazio-sistema zentralizatua zuen politika-sistema da.
- Parlamentuzko monarkia: Legea monarkaren gainetik zegoen eta monarkak parlamentuaren kontrola onartzen zuen politika-sistema.
- Errepublika: Erregea aukeratzeko zailtasunak zituztenez, gorteek lehen errepublika aldarrikatu zuten. Adibidez: Espainiako 1873ko Errepublika.
- Sufragio zentsitarioa: Bozketa-sistema horretan, botoa emateko gutxieneko errenta edo jabetza jakin batzuk izan behar ziren. Adibidez: Ingalaterrako XVIII. mendeko liberalismoa.
- Sufragio unibertsala: Herritar guztiek bozkatu ahal dute.
- Botereen banaketa: Hiru botere nagusiak —legegilea, exekutiboa eta judiziala— pertsona desberdinen artean banatuta daude. Adibidez: liberalismo iraultzailea (Frantziako XVIII. mendekoa).
- Konstituzioa: Estatu baten lege nagusia. Bertan herritarren eskubideak, gobernu-forma eta botereen arteko loturak adierazten dira. Adibidez: Kádizko Konstituzioa (1812).
- Erregeordetza: Erregeak gobernatzeko ezintasunagatik edo adin txikikoa delako, beste batek gobernatzea. Adibidez: Maria Kristina.
- Gizarte estamentuzkoa: Aintzinako Erregimenaren gizarte-antolaketa bereizgarria, non gizartea kleroan, noblezian eta herri xehean banatuta zegoen. Adibidez: Frantziako XVIII. mendea.
- Klase gizartea: Gizartea aberastasunaren arabera bereizten duen gizarte-sistema da. Adibidez: Industria Iraultza.
- Sindikatoa: Langileen elkarteak; helburua langileen eskubideak babestea zen. Adibidez: Bigarren Industria Iraultza.
- Desamortizazioa: Estatuak beste erakunde batzuen ondasunak konfiskatu eta saltzea.
- Sozialismoa: Ekoizpen-bitartekoen jabetza kolektiboa eta baliabideen eta aberastasunaren banaketa aldezten dituen doktrina politiko eta ekonomikoa da.
Denbora-lerroko datak
Politika-arloan
- Frantziako iraultza (1789-92)
- Ameriketako independentzia (1775-85)
- Vienako biltzarra (1815)
- Errusiako iraultza (1917)
- Espainiako lehen errepublika (1873)
- Espainiako bigarren errepublika (1931-39)
- Espainiako Independencia Gerra (1808-13)
- Lehen Mundu Gerra (1914-19)
- Bigarren Mundu Gerra (1939-45)
- Espainiako Gerra Zibila (1936-39)
- Espainiako lehen konstituzioa (1812)
- Karlos IV (1788-1808)
- Fernando VII (1814-33)
- Riego (1820-23)
- Maria Kristina (1833-40)
- Espartero (1840-43)
- Isabel II (1843-68)
- Amadeo (1871-73)
- Alfontso XII (1875-85)
- Austriako Maria Kristina (1885-1902)
- Alfontso XIII (1902-23)
- Juan Karlos I (1975-2014)
- Felipe VI (2014‑gaur arte)
Gizarte arloan
- Marxismo eta anarkismo sarrera (1848)
Ekonomia arloan
- Lehen Industria Iraultza (1780-1860)
- Bigarren Industria Iraultza (1860-1920)