Erromantizismotik modernitatera: Baudelaire eta hiriaren poesia

Lengua y literaturaActualizado el 4,68 KB

Resumen

Testuak erromantizismotik kultura modernoaren hasierara doan bilakaera azaltzen du, Ilustraziotik erreakzio idealistara, bohemiara eta erromantizismo-ostuko mugimenduetara. Baudelaire lirika modernoaren aita gisa aurkezten da, metropolia poesiarako gai bihurtu zuen lehena. Ikasleak mugimendu nagusiak, haien ezaugarriak eta Baudelaireren hiriaren ikuspegia ulertuko ditu.

Puntos clave

  • XVIII. mendeko Ilustrazioaren askatasun-espiritua erromantikoek hartu zuten, eta arrazoimenaren aurka baliatu zuten.
  • Erreakzio idealistaren mugimenduak burgesiaren aurkako bizimodua eta balioak zituen: bohemia.
  • Bohemiaren bi aurpegiak dira dandismoa (Oscar Wilde, Baudelaire) eta malditismoa (Rimbaud, Verlaine).
  • Parnasianismoak poesia inpertsonala eta forma landua proposatu zituen, eta "artea arteagatik" aldarrikatu zuen.
  • Baudelaire bi joera poetiko nagusiak batu zituen: parnasianismoa eta sinbolismoa, eta lirika modernoaren aita da.
  • Baudelairek hiria anonimotasunarekin lotu zuen, eta hiri handia poesiarako gai bihurtu zuen.

Ponte a prueba

Ilustraziotik Erromantizismora: Kultura Modernoaren Hastapenak

  • XVIII. mendeko Ilustrazioarekin batera, erromantizismoan dago gaur egungo kultura modernoaren hasiera.
  • XVIII. mendeko filosofoen askatasunaren espiritua hartu zuten erromantikoek, eta askatasun horretaz baliatu ziren arrazoimenaren aurka egiteko.
  • Arrazoimenaren ezaugarriak garbi geratu ziren Rousseau eta Kantekin.
  • Kantek norbanakoaren eta artearen autonomiari garrantzia eman zien, eta arrazoiaren ordez, erromantizismoak goratutako intuizioak indarra hartu zuen.
  • XIX. mendeko bigarren zatian, irrazionalismoa arrazoimenaren gainetik jarri zen.
  • Pentsamenduaren joera subjektibo eta irrazional horiek artistaren eta artearen (sinbolismoa, abangoardiak, espresionismoa...) garapenean eragina izan zuten.
  • XIX. mendearen azken herenean nagusi izan zen errealismoaren aurrean, asperdura eta nekea zabaldu zen. Bizitza moderno eta burgesa aspergarria zenez, bestelako giro eta paisaietara jo zuen idealismoak eta magia berri baten gogoz zegoen belaunaldiak. Belaunaldi horren eskutik, ipuinaren eta poesiaren aldeko eta nobela errealistaren aurkako erreakzioak egon ziren.

Erreakzio Idealistaren Ezaugarriak

  • Burgesiaren aurkako bizimodu eta balioak zituen mugimenduak. Bizimodu baztertua eta araugabea, desmadrezkoa zuten: bakardadea, abentura, alkohola... Burgesiari uko egiten zioten.
  • Bohemia: Askatasuna eta Artea
    Bohemia nagusitu zen: askatasunean oinarrituz, burgesiari uko egin eta artearen aldeko apustua eginez. Bohemiaren bi aurpegiak dira:
    • Dandismoa: burgesiari iseka egiten zioten. Burgesek dirua zutela, artistek adimena aldarrikatzen zuten (Oscar Wilde, Baudelaire).
    • Malditismoa: artistak bere burua madarikatzen du, gizarteak bere jarrera eta pentsamenduengatik alboratzen duela uste duelako (Rimbaud, Verlaine).
  • Nobela errealistaren aurrean, atmosfera idealagoa nahiago zuten: edertasuna da artearen justifikazio bakarra. Bide horretatik datoz esperimentaziorako joera sutsua eta “artea arteagatik” mugimendu artistikoa. Testuinguru honetan sortzen dira arte eta artista modernoak.

Erromantizismo-Osteko Mugimenduak Frantzian

Erromantizismo-ostea Frantzian sortu zen: parnasianismoa, sinbolismoa eta dekadentismoa dira aipatutako sentsibilitatearen korronte poetiko eta jarrera nagusiak. Parnasianismoaren aitzindariak G. de Nerval eta Baudelaire izan ziren.

Parnasianismoa: Poesia Inpertsonala eta Forma Landua

  • Erromantizismoaren eraginez, XIX. mendearen bigarren erdialderako samurkerian erorita zegoen poesia.
  • Sentiberatasun horri aurka egiteko sortu zen parnasianismoa, poesia inpertsonala eta forma landua proposatzen zuena.
  • Pinturara, eskulturara eta mitologiako gaietara jo zuten inspirazio bila (Grezia, Biblia edo antzinate exotikoetara ere).
  • Parnasianismoaren ekarpenik esanguratsuena ondoren zetozen Baudelaire eta sinbolistei bidea irekitzea izan zen.
  • Artea arteagatik aurkeztu zuten: artearen helburu nagusia edertasun soila zen. Artearen autonomia erradikala aldarrikatu zuten.

Charles Baudelaire: Lirika Modernoaren Aita

  • XIX. eta XX. mendeko lirika modernoaren aita.
  • Bi joera poetiko nagusiak batu zituen: parnasianismoa eta sinbolismoa.

Baudelaire, Modernitatearen Asmatzailea

Baudelairek hartu zuen lehen aldiz metropolia (hiria) helburu artistikotzat, anonimotasunarekin lotua (bere laneko gai nagusia). Fenomeno horretan, bere oharmena eta ondorioen intuizioa oso zorrotzak izan ziren.

Baudelaire eta Hiriaren Ezaugarriak

  • Ez dago iraganeko nekazari munduaren eta herri txikietako babes sentimentalik. Hiri handietan sentimenduak erreprimitu eta adimena zorroztu egiten dira.
  • Hiria da teknikaren eta negozioen bihotza. Balioak dirutan ordaindu daitezke: guztiak du prezioa.
  • Gizakia ezer gutxik harritzen du. Gertaeren (krimenen, istripuen...) eta ikuskizunen (artearen, publizitatearen...) aurrean gizakiak indiferentzia agertzen du. Gizakiak ezin ditu modu ordenatuan bereganatu kanpotik jasotzen dituen inpresioak.
  • Hiri handietako biztanleak edozein lekutakoak dira. Ez dute iraganean komunitatearekiko zegoen sustrairik.

Baudelairek Hiri Handia Poesiarako Gai Bihurtu Zuen

Modernitatearen hiri handia eta izadi berria irudikatu eta parekatu zituen: asfaltozko jungla berria. Lurra desagertu da berarentzat, eta hortik aurrera, izadiaren eta naturaren ezaugarri guztiek hiriaren anonimotasuna, kaosa, infinitua eta nihilismoa deskribatzeko balioko dute, balio tradizionalak eraldatuz.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Nor izan zen Baudelaire?

Baudelaire XIX. eta XX. mendeko lirika modernoaren aita izan zen. Parnasianismoa eta sinbolismoa batu zituen bere poesian.

Zer da bohemia?

Bohemia burgesiaren aurkako bizimodu eta balioak zituen mugimendua da, askatasunean oinarrituta. Dandismoa eta malditismoa ditu bi aurpegi gisa.

Zer aldarrikatzen zuen parnasianismoak?

Parnasianismoak poesia inpertsonala eta forma landua aldarrikatu zituen. Artea arteagatik aurkeztu zuen, edertasun soila helburu nagusi zela esanez.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein mugimenduk aldarrikatu zuen "artea arteagatik"?
2. Nork hartu zuen lehen aldiz metropolia helburu artistikotzat?
3. Zein da bohemiaren bi aurpegiak?
4. Zer dio testuak hiri handiei buruz?
5. Zein belaunaldik nahiago zuen errealismoaren ordez atmosfera idealagoa?
6. Zein irudi erabili zuen Baudelairek hiria deskribatzeko?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.