Erromaniko artea: eliza, portadak eta gaien kokapena

Arte y Humanidades6,18 KB

Erromaniko arkitektura Frantzian

Talia: oinplano basilikala, gurutze latindarra, kanpandorreak eta bataiaitegiak. Marmolezko estaldurak eta eraikuntza geometrikoak. Frontoi eta arku itxurak, galeriak izan ditzake. Ate eta leihoak arkibotarik gabe. Kapiteletan akanto hostoak eta animalia fantastikoak. Tinpanoan mosaikoaren dekorazioa. Aurrealdean friseak, eragin klasikoa eta hilabeteen dekorazioa. Ate asko eta leiho gutxi segurtasunagatik. Barnean eragin paleokristaua: naveak estalki lauarekin eta kriptarekin. Eraikin berantiarra, oinplano basilikal luzea, arkuteriak patioan eta arista gangak nerbioekin.

Frantzia

Probentza: eragin klasiko handia. Kanalak dituzten pilastrak, molduretan tanta eta elementu begetalak, murruetan eta jambetan figura estatikoak, irudikapen klasikoa eta bolumen handia.

  • Arleseko San Trofimo eta Saint-Gilles-du-Gard: erdi puntuko arkua eta 3 portada.

Akitania eta Perigord: oinplano latindarra, kupulak petxinekin (bizantziar eragina), Perigueux-eko Saint-Front.

Languedoc eta Frantziako erdialdea: erromes estiloko eraikinak. Tuluseko San Sernin: 5 nabe, kaperak burualdean eta kanpandorre konikoa. Moissac-eko abadia: portadan isozefaloa (begiak pantokratoraren aurrean), tetramorfosa eta 24 agure.

Borgoina: Cluny estiloa. Vezelay-ko Santa Magdalena: oinplano luzea, 3 nabe, trantsepto motza, nartex sakona eta arista gangak. Portada nagusia: Pentekostes, konposaketa simetria apurtzen du: irudi mugituak, kanon luzeak, apostoluak 2 planotan. Egutegi eta animalia fantastikoak.

Santiagoko katedrala (Konpostela)

1075ean hasi eta 1140an amaitu zen. Erromes estiloko oinplanoa, kaperak trantseptuaren besoetan eta burualdean. Burualdea: poligonala, erdizirkularra eta karratua. 2 dorre karratu. Erdiko nabea: kanoi ganga eta arku fajoiak. Lerro bertikalak azpimarratzen dira. Tribuna handia. Alboko naveek arista gangak dituzte. Zilardiguaren atea: erdiko naberantz irekitzen diren 2 ate, lehio poliobulatuak, tenteldia eta pasioaren eszenak tinpanoan. Loriaren portikoa: Mateo maisuak egina, Apokalipsia kontatzen du, gotikorako adibidea.

Done Jakue bidea

Jaka: San Pedro basilika: oinplano basilikala, 3 nabe, 3 abside burualdean, kupula nerbioekin, inposta lerroetan xake-taula, kristo erdialdean, krismoiak hirukotasuna irudikatzen.

Nafarroa: Eunateko Santa Maria eta Torres: oinplano oktogonala, abside 1, kupula nerbioekin. Sanjusko Santa Maria.

Gaztela: Palentzian batez ere (Konpostelakoa...).

Irudi erromaniko: eliza-espazio polikromatua. Fresko sinplea. Konposaketa geometrikoa eta marrazki sentsazioa. Esanahiaren arabera kokatu: konposaketa, lekua, forma. Irudi ulergarriak, detaile asko: narratiboak eta ilustratiboak. Detaile grafikoak: kurbak, arropako pleguak, pintzelkada finak. Theophilus-ena: XII. mendetik aurrera, ume-soportea, Andre Mari. Kalbario: Kristo, Birjina eta bi lapur batzuetan.

Lombardia eta Alemania

Erromanikorik zaharrena, Karlomagnoren ondoren. Estalki lauak, kanoi eta arista gangak, harlandu txikia, pilare zabalak: gurutze formakoak eta oinplano karratua.

Lombardiar estiloa

Barne: oinplano basilikala, 3/5 nabe, trantsepto, 3/5 abside eta aldarean kripta. Kanpoa: arku itxuaren lerroak, galeria edo tribunak absidetan, dekorazio gutxi: begetala eta eskematikoa.

Alemaniar estiloa

Arte otondarraren eragina, izaera bertikala, harlandu fina, arku txikiak eta banda lombardiarrak, kolomak naveak bereizteko, abside bikoitza, dorreak, egurrezko estalkia eta dekorazio gutxi (Hildesheimeko San Miguel).

Espainia

Katalunia: arkitektura eragin askotakoa: VIII. mendeko karolingiarra eta X. mendeko lombardiarra. RipollGo Santa Maria: lombardiar estiloa, oinplano basilikala, 5 nabe, trantsepto handia, 3 kapera besoetan, friseko dekorazioa (Kristoren bizitzako pasarteak), arkibotak begetal eta tailuz apainduak.

Pirinioak: eliza txikiak, nabe bakarra, 3 abside (Taüll-eko Sant Climent): murru sinple eta pobrea, geometrizazioa, kanpandorrean leihoek erritmoa ematen dute. Seu d'Urgell: XII. mendeko italiar eta alemaniar estiloa, arku-galeria absidean, serioa, leiho gutxi, elegantea.

Arkitektura: jerusalemgo zeruko irudia

Jerusalem zelestialaren irudia da lurrean. Arkitekturak izaera hori hartzen du: oinplanoan, dekorazioan eta egituran.

  • Gurutze latindarra: oinplano basilikala, nartexa, trantsepto.
  • Peregrinazio estiloa: deanbulategia, trantseptuan naveak, kripta erlikiekin.
  • Poligonala: eragin bizantziarra, Kristoren bataioa edo hilobia irudikatzen.
  • Basilikala: trantsepto lerro zuzenean. Abside 1-5 burualdean.

Egitura

Elementu ezberdinez artikulatzen da. Kanpoa: inposta lerroak, kolomatxo, janbak, kontrahorma, arkibotak, arku itsuak, rosetoia, kanezilloak eta eskulturak. Barnea: arkuek efektu erritmikoa sortzen dute. Eraikinaren zatiak banatzen dira eta gurutzadura zein alderdiaren ikuskera markatzen dute.

Gaien kokapena

Irudiek irakasteko balio dute. Antzinako Ituna: bekatua eta salbamena. Kanpoa, portada: eliza/basilikaren sarrera, profetak eta erregeak (janbetan), dedikatutako santua, apostoluak Birjinarekin. Tinpanoan edo dintelean aingeruak, pasioa, sakratasuna eta musika-elementuak agertu daitezke. Tinpanoaren erdigunea: irudikapen desberdinak. Pantokratorra: zerua gainean eserita, siriar ikonoa. Bedeinkatzen du, liburua (Alfa/Omega) eta mandorla estalia. Maiestas Domini: pantokratorra + tetramorfoa (Mateo, Marko, Lukas, Joan), azken epaiaren errepresentazioa. San Joan Apokalipsia atera da. Pantokratorra erdian, salbamendu eskua eskuinean, kondenazioa ezkerrean.

Descargar

PDF Word HTML