Erromako Pintura, Hispania eta Greziako Artearen Hiztegia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
con un tamaño de 2,85 KB
Erromako Pintura
Pintura modernoa. Erromatarrak pintore trebeak ziren; bolumenak ondo erakusten saiatu ziren eta eskortzoa erabili zuten pinturetan sakontasuna adierazteko. Ondo modelaturiko irudiak dituzte, eta espazioak zein pertsonaiek kohesioa dute pinturan. Gai mitologikoak dira nagusi. Teknika nagusia enkaustozko pintura zen (argizarian aglutinaturiko pintura).
Ponpeiako lau estiloak
- A) Inkustrazio bidezko estiloa: Marmolez eta beste gai batzuez bideraturiko estaldurak imitatu zituzten pinturaren bidez.
- B) Bigarren estiloa: Arkitektura elementuak imitatu zituen, batez ere ordena klasikoetakoak, baina batzuetan giza irudiak ere bai.
- C) Hirugarrena: Bigarrenak imitaturiko arkitektura elementuak bideratu zituen estilo honek.
- D) Antzerki giroko estiloa: Elementu ilusionistez itxuraturiko giroa sortu nahi zuen.
Hispania Erromatarra
Konkista
Erromatarrek Hispania konkistatzeko prozesua luzea izan zen: K.a. III. mendean hasi eta 200 urte geroago amaitu zen. Konkista aurrera zihoan heinean, Hispania probintziatan antolatu zuten hobeto kontrolatzeko. III. mendean bi besterik ez ziren: Ziterior eta Ulterior. Baina ondoren sei probintzia izan ziren: Gallaecia, Tarraconensis, Baetica, Lusitania, Carthaginensis eta Mauritania Tingitana.
Eraikin nagusiak
Lan publikoak: akueduktuak, zubiak, harresiak, antzokiak, anfiteatroak eta tenpluak. Adibideak: Lugoko akueduktua, Segoviako zubia eta Alcantarako zubia.
Greziako Artearen Hiztegia
- Taulamendua: Erlaitza, frisoa, arkitrabea, metopa eta triglifoaren multzoa.
- Peripteroa: Zutabe ilara batez inguratuta dagoen eraikina (tenpluak).
- Antropozentrismoa: Giza gorputzaren azterketa.
- Prostilo: Atari zutabeduna fatxada bakar batean zuena.
- Diptero: Bi zutabe ilaraz inguratuta dagoen eraikina (tenpluak).
- Kanon: Zati guztien arteko oreka. Polikletok lehen kanona sortu zuen.
- Frisoa: Arkitektura ordenen zati bat, korintoarrean izan ezik.
- Anfiprostilo: Bi atari zutabedun dituen tenplua.
- Hieratismoa: Zurruntasuna.
- Oihal bustien teknika: Gorputzari itsatsita egindako oihalak, anatomia erakusteko.
- Arkitrabe: Arkitekturako ordenetan taulamenduaren zati bat.
- Estilobato: Ordena doriarrean, eskaileren gaineko goiko zatia.
- Kontraposto: Gorputz adarrak kontrako egoeran azaltzea.
- Konkor biribilekoa: Eskulturan, gorputza paretatik bereizita egotea, 360 graduko buelta eman ahal izateko.