Errenazimendu Arte Italiarra: Arkitektura, Eskultura eta Pintura XV-XVI Mendeetan

Arte y Humanidades3,06 KB

Errenazimendua: Arte Renazentista eta Humanista

XV-XVI. mendeetako arte renazentistak gizakia jarri zuen ardatz nagusi gisa. Mezenasak, gizarte aberatseko kideak, artearen babesle nagusiak izan ziren.

Arkitektura

Santa Maria del Fiore

Quattrocento garaiko Brunelleschik diseinatutako Florentziako katedrala XV. mendean eraiki zen. Eliza gotikoa da, baina kupula berrikuntza ugari ditu.

Rucellai Jauregia

Alberti arkitektoak XV. mendean eraikitako edifizioa, hiru ordenetan antolatua: doriarra, joniarra eta korintiarra, greziar estiloan. Harrizko fatxada da, solairuak erlaitzen bidez bereiziak, eta etxearen barruan patio bat dago.

San Pietro in Montorio

Bramante arkitektoak eginda, Errege Katolikoek eskatutako eraikina, XV. mendekoa. Ezaugarri klasikoak ditu: dena matematikoki diseinatuta, fina eta dotorea. Oinplano biribila du, eta zati bakoitzak bere sinbolismoa dauka.

Done Pedroren Basilika

Michelangelo arkitektoaren lana, XVI. mendekoa (Quinquecento). Bi oskol ditu, barnekoa eta kanpokoa, kupula petxinaren gainean eraikia. Oinplanoa gurutze latindarra da.

Eskultura

Ghiberti: Paradisuaren Ateak

Lorenzo Ghibertik egindako brontzezko lana, Florentziako bataioko eliza (baptisterioa) apaintzeko. Itun Zaharreko Jose-ren istorioa kontatzen du 12 laukitxotan. Sakontasuna eta prespektiba lantzen ditu.

David (Donatello)

XV. mendeko eskultura (Quattrocento), gai erlijiosoa. Gazte mutil bat irudikatzen du, pisua anka batean duena, Praxitelesen eskulturen antzera.

David (Michelangelo)

XVI. mendeko (Cinquecento) eskultura, gai erlijiosoa modu klasikoan irudikatua. Karrarako marmolez egina, oso idealizatua. Bi etapatan egin zen, eta aurpegiak konzentrazioa adierazten du.

La Pietà

Michelangelo, XVI. mendea (Cinquecento). Marmolez egina, Julio II.a aitak eskatua. Marmolezko bloke batean eginda, Bibliako pasarte bat irudikatzen du: Jesus gurutzetik jaitsi eta Amabirjinak hartzen duena.

Pintura

Sixtinako Kaperra

Michelangelo-ren lana, XVI. mendea (Cinquecento). Izenburu erreala Azken Epaiketa da. Gai erlijiosoa du, eta margoan agertzen diren gorputzak indartsuak eta sendoak dira. Atzealdea neutroa da, prespektibarik gabe.

Hilobietako Amabirjina

Leonardo da Vinci, XVI. mendea (Cinquecento). Oleoa mihisean. Ezaugarri nagusiak: airearen prespektiba eta sfumato teknika.

Azken Afaria

Leonardo da Vinci, XVI. mendea (Cinquecento). Kuadro oso luzea, orma-pintura. Simetria ardatza du, eta Itun Zaharreko pasarte bat kontatzen du: Judasek Jesus traizionatzen duen unea.

Amabirjinaren Ezkontza

Rafael Sanzio, XVI. mendea (Cinquecento). Oleoa mihisean, gai erlijiosoa. Aintzinako arropak agertzen dira. Konposizio simetrikoa du, iruki forma duen konposizioa.

Descargar

PDF Word HTML