Erlijioaren Alienazioa eta XX. Mendeko Filosofia

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 6,45 KB

3.- Erlijio Alienazioa
Erlijioaren kritika ia filosofia bezain zaharra da. Dakigunez, Marxek hainbat filosofoen eragina jasan zuen, eta gainera, bere garaiko estatu kristauarena, non alienazioa gertatzen den. Erlijioa, bere ustez, gizakiak pairatu behar duen egoera penagarriari aurre egiteko baliabidea litzateke.

Materialismoaren ustez, erreala den bakarra natura da. Gizakiak naturarekin harremanean sortzen du bere bizitza. Gizakia natura eraldatzeko ekintza horretan sortzen da, bere bizitza sortzean, eta lana da gizaki izaera eratzen duen jarduera hori. Hala ere, nahiz eta lana izan gizakia errealizatzeko daukan modua, liberalismo ekonomikoan oinarritzen den gizarte kapitalistan, lanarena da alienazio nagusia. Horrela, gizakia bera merkantzia bihurtzen da, laneko indar hutsa. Marxek esango du alienazioa dela gizakiak produkzio indarren jabetza pribatuaren aurrean duen egoera historikoa. Jabetza pribatuak gizakia produkzioaren tresna hutsa bihurtzen du, bere beharrak eta eskariak kontuan izan gabe.

Alienazio ekonomikoak (lanarena) beste alienazio mota batzuk dakartza, sastrai ekonomikoa dutelako. Alienazio soziala, filosofiko eta erlijiosoa. Alienazio erlijiotsuak dagokionez, Marxen ustez, gizarte-klase menderatzaileak erlijioa sortzen du klase menderatua uztarpenean edukitzeko. Erlijioaren esanetan, giza zoriontasuna haraindiko munduan dago, eta gizakia mundu honetara sufritzera etorri dela dio, ondoren zurua (zoriontasuna) lortzeko. Hau lortzeko bidea, etsipena da, egoera zataren onarpena alegia. Honen ondorioa, injustifikazioaren justifikazioa da.

Erlijiozko bizimoduak gizakia alienatu egiten du, bere izaeratik bereizten du. Gizakiak erlijioa asmatu du mundu honetan gustura ez dagoelako, beraz, egoera hori sortzen duten zergatiak aztertu eta kendu ondoren, erlijioaren beharra ere desagertuko da. Erlijioa, beraz, askapenaren bidea izan ordez, gezurrezko askapena da. Ospetsua den esaldiak dioenez, “erlijioa herriaren lo-belarra da”.

Alienazioa, beraz, norberarentzat izatearen ordez beste batentzat izatearen ezaugarria da. Adibidez, politikan, gizabanakoa estatuarentzat izaten da, estatuari ematen diolako bere askatasuna, hark legeak ezar ditzan. Erlijioan, fededuna zeruko munduarentzat bizi da, mundu honetako bizitza hobetzen bizi ordez.


1.- XX. Mendeko Pentsamenduaren Oinarriak: Marx, Nietzsche, Freud, Darwin
XIX. mendearen hasieran, zientzia partikularraren emantzipazio prozesuak filosofiaren krisialdia eragiten du. Hona hemen arlo desberdinetik iritsitako erakarpen batzuk:
- Charles Darwin: Darwinismoak gizakiaren sorrera azaltzeko historia errealista bat proposatzen du, azalpen erlijioso edo moraletik kanpo. Auzitan jartzen zuen erlijioak sorrerari buruz esandakoa, eta gainera, espezien fisikotasunaren ideiaren aurka ere egin zuen.
- Marx: Ekonomian oinarrituriko historiaren interpretazioa egin zuen. Marxen materialismo historikoaren abiapuntua da gizarte bateko azpiegitura ekonomikoak determinatzen duela gizarte horrek bere buruaz duen kontzientzia, eta ez alderantziz. Azpiegitura honek kontraesanen bidez eboluzionatzen du, hau da, dialektikoki.
- Nietzsche: Mendebaldeko kultur tradizio osoaren kritika egin zuen. Nietzschek landutako kritika hirukoitzak (erlijioa + filosofia + morala) mendeetan zehar jendeari sinestarazitako gezurra utzi zuen agerian. Horrela, Platonismoari eta Erlijio Kristauari kritika egingo die, bizitza errealetik ihes egiten baitute. Nietzsche kultura berriaren oinarriak finkatzen saiatuko da, non kultura hori gizakiek eraikitzen dute, indarrean dagoen morala gaindituta (Supergizakia, Jainkorik gabe bizitzeko gai dena). Izan ere, Nietzschek proposatutako moralak bizitzari baietz esango dio, bizitza onartzen du bere izaera tragikoa ezagutu arren.
- Freud: Psikoanalisiaren sortzaileak plazaratutako doktrina polemikoak errepresioa jarri zuen gizakiek jasaten dituzten neurosien atzean. Freudek mendeetan ukatu zaigun animaltasuna errebindikatzen du. Funtsean, nahien errepresioa zibilizazioari hasiera emateko ezinbestekoa dela zioen. Baina errepresio gehiegi zegoela salatzen zuen.

Kritika hauek denek badute etsai komun bat, mendebaldeko pentsaera erlijiosoa. Horregatik, hauen geroztik XX. mendeko gizakiak ezin izango du orain arte sinetsitako era akritiko batean sinesten jarraitu.


2.- Hurbilketa Orokorra XX. Mendeko Filosofiari
XX. mendearen lehen zatian, gaur egun indarrean dauden korronte filosofiko batzuk sortzen dira: marxismoa, existentzialismoa, bitalismoa eta mugimendu analitikoa. XX. mendeko bigarren zatian filosofia denak Hegelen filosofiaren aurka jarri ziren. Hala ere, orokorrean filosofia guztiak jarri ziren kolokan XX. mendearen. Filosofiak, filosofia bera posible den galdetzeraino.

XIX. mendeko zientzia partikularraren emantzipazio prozesuak filosofiaren krisialdia eragiten du. Emantzipazioa ez dator natura-zientziatik bakarrik, baita giza zientziatik ere. Garai batean pentsaezina zirudiena, zientzia horiek filosofiaren enborretatik bereiztea, errealitate bihurtzen da. XX. mendeko lehen urteetan, fisikak eta matematikak garrantzia handia hartzen dute.

Zientzia asko miresten duten filosofo batzuk metodo zientifikoak analisi filosofikoan aplikatzen saiatzen dira, filosofia analitikoa sortuz. Honen baitan, bi mugimendu nagusi bereiz daitezke: hizkuntza idealaren bilaketa eta hizkuntza arruntaren azterketa, non bere erabilpen arauak ezarri nahi dituzten.

Filosofia analitikoak filosofia kontinentalari aurre egingo dio. Azken honek ez du onartzen metodo zientifikoak arazo filosofikoak ebazteko duen nagusitasuna, eta filosofiak hizkuntzaren arazoari eskainitako arreta berezia nagusitzen da. Bere aldetik, filosofia kontinentalak, arrazoiaren ikuspegi modernoa mantendu arren, bizitzatik edo sentimendutik abiatuta egingo dute filosofia, horregatik ikuspegi irrazionalista bateruntz abiatuko dira.

Filosofia ez dago gertaera historikoetatik kanpo, adibidez, Auschwitz. Horren ondorioz, hainbat galdera sortu ziren, hala nola, sinets dezakegu aurrerapenean? Galdera horiek teoria kritikoa eragiten dituzte. Horregatik, XX. mendeko filosofiaren zatirik interesgarriena eta hoberen egokituko dena bere garaira arrazionalitate irizpide berriak ezarri nahi dutenena izango da, zeren arrazoi logiko-matematikoa edo zientifikoa arrazionalitatearen zati bat baino ez da. Horrela, gizarte industrializatu modernoak aztertzerakoan, gizarte liberalean zein sozialistan oinarritzen dira.