Erlatibozko perpausak eta menderagailuak: Ariketa praktikoak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Latín
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,59 KB
Erlatibozko esaldiak eta menderagailuak
Azpimarratu erlatibozko esaldiak eta identifikatu menderagailuak:
- Amonak egindako madalenak ekarri ditu Ainhoak.
- Anaia txikia, negarrez ari baitzen, amak hartu zuen lepoan.
- Irakasle izan nueneko garaiak gogoratu nituen bat-batean.
- Aski dut orain arte ikasitakoarekin.
- Ipuin bat da esku artean duzuna, zeinetan bi anaiaren gorabeherak kontatzen diren.
- Zuk nahi duzunaz baino ezin dugu hitz egin hemen?
Esaldi zuzenak eta egokiak
Bi esaldi hauek zuzenak al dira? Zein iruditzen zaizu egokiagoa? Zergatik?
A) Eros iezadazu azken urte hauetan gazteen artean arrakasta handia izan duen euskal disko bat.
B) Eros iezadazu euskal disko bat, azken urte hauetan gazteen artean arrakasta handia izan duena.
Erlatiboen bidezko loturak
Lotu esaldiak erlatiboen bidez, ahalik eta egokien. Saiatu erlatibo mota desberdinak erabiltzen:
- a) Institutu aurrean ikusi dudan udaltzainari motorra zergatik ezin dudan zelaian utzi galdetu diot.
- b) Ospitalean dagoen laguna ikustera joan nintzen igandean.
- c) Aramaion bizi diren Jonen lagun batzuk gure etxera etorri dira bisitan.
- e) Gurekin bizi den txakurra, Maria jaio zenean ekarri zidatena, gaur goizean hil da.
- f) Asteazkenean ikusi genuen film batek Donostiako zinemaldian parte hartu zuen.
- g) Gaur deitu didan mutil batez hitz egin nizun atzo.
- h) Zozketarako txartelak erosi zizkigun bizilagun horiekin haserretu da Naiara.
- i) Gaur goizean eskaileretan erorita topatu dudan emakumeari hanka apurtu zaio.
- j) Lagunekin solasean egoteko gustatzen zaidan Ainararen etxe ondoko bankua, gaur goizean zikin-zikin eginda zegoen.
Erlatibozko esaldien osaketa
Osatu esaldiak, hutsuneetan erlatibozko esaldiak idatziz:
- 1) Zoritxarreko istripu hori ikusi zuen batek kontatu zidan zer gertatu zen bertan.
- b) Iritsiko da eguna, elkarren artean mundu berri bat sortuko duguna.
- c) Arratsaldeko azken ordurako iritsi ginen herri batera, zeinetan bakarrik frantsesez hitz egiten zuten.
- d) Gure amak, zein gaueko 11:00etan bere ohean sarturik baitzegoen, non arraio nenbilen galdetu zidan.
- e) Alkateak dekretu bat kaleratu du, herritarrek etxean animalia basatiak izatea debekatzen duena.
Aditzaren erabilera egokia
Osatu esaldiak, aditza dagokion moduan idatziz:
- a) Purua erretzen zuela sartu zen pilotalekura, baina itzaltzeko eskatu zioten.
- b) Irratia entzuten gozatzen du gure amak egunero.
- c) Porru eginda zegoela esan zigun.
- d) Eginez ikasten da lanean.
- e) Txapela eskuan eramanez joan zen aitona kalera.
Esaldiak berridaztea
Berridatzi esaldiak beste modu batera:
- a) Sara joan denetik, ez du hitzik esan.
- b) Bainua baino lehen, digestioa egitea komeni da.
- c) Elurra egiten duenean, oso urduri jartzen zara.
- d) Utzi mahaigaina libre gu etortzen garenerako!
Itzulpenak eta zuzenketak
Itzulpenak:
- b) Ez dio ni izorratzeari utzi, joan naizen arte.
- c) Atea ixtean, berokia eskulekuan trabatu zitzaidan.
Zuzendu oker daudenak:
- a) Iritsiko zaretenean, deitu etxera.
- b) Ulertzen ez diodanean, berriro galdetzen diot.
- d) Ongi daudenak lau diren bitartean, gaizki daudenak zortzi dira.
- e) Hemen sartzen denean, ikusiko duzu.
- f) Bidean aurrera jo ahala konturatuko zara zer aldapa dagoen.
Egitura gramatikalak
Zer egitura erabili da perpaus bakoitza osatzeko? Azpimarratu:
- a) Hainbeste opari erosi zituen, non ez zekien bakoitzari zer erosi zion.
- b) Halako moldez esan zizkigun gauza guztiak, ezen egia esan zigula pentsatu baikenuen.