Eremu Grabitatorioa, Keplerren Legeak eta HHS: Laburpena

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Física

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,43 KB

Eremu Grabitatorioa: Indar-lerroak eta Gainazal Ekipotentzialak

Masa batek bere inguruan sortzen duen eremu grabitatorioaren magnitudeak bi dira: eremuaren intentsitatea (g) eta potentziala (V).

Eremu-lerroak

Indar-lerroak eremuaren intentsitate-bektorearekiko ukitzaileak diren lerroak dira. Ezaugarri nagusiak:

  • Eremu-lerroen dentsitatea intentsitatearen moduluarekiko proportzionala da.
  • Ezin dira elkar ebaki.
  • Masa bat baino gehiago egotean kurbatu egiten dira.

Gainazal ekipotentzialak

Potentzial grabitatorio bera duten puntuen multzoa dira:

  • Eremu-lerroekiko perpendikularrak dira.
  • Masa bat gainazal berean mugitzean egindako lana zero da.
  • Masa puntual baten kasuan, esfera zentrokideak dira.

Keplerren Legeak

Planeten orbitak azaltzeko ereduak (Newtonen aurrekoak):

  • 1. legea: Planetek orbita eliptikoak (eszentrikotasun txikikoak) deskribatzen dituzte, Eguzkia foku batean dutela.
  • 2. legea: Abiadura areolarra konstantea da. Eguzkitik gertuago daudenean, planeten abiadura handiagoa da.
  • 3. legea: Satelite baten orbita-erradioa (r) eta periodoa (T) ezagututa, planetaren masa kalkula daiteke.

Higidura Harmoniko Sinplea (HHS)

Higidura periodikoak: denbora-tarte konstante baten ondoren errepikatzen diren higidurak dira. Higidura bibrakorra oreka-puntuaren alde bietara gertatzen da (adibidez, pendulua edo malgukia).

Magnitude nagusiak

  • Oszilazioa: Mugimendu osoa egitea.
  • Oreka-puntua: Higikariak egiten duen ibilbidearen erdiko puntua.
  • Anplitudea (A): Oreka-puntutik muturrera dagoen distantzia (desplazamendu maximoa).
  • Elongazioa (x): Partikularen posizioa edozein unetan.
  • Periodoa (T): Oszilazio oso bat egiteko behar den denbora.
  • Maiztasuna (f): Denbora-unitatean egiten diren oszilazioak (Hz).
  • Pultsazioa (ω): ω = 2π/T (rad/s).
  • Hasierako fasea: t=0 denean higikariak duen posizioa.

Ekuazioak

Higiduraren ekuazioak posizioaren, abiaduraren eta azelerazioaren arabera definitzen dira, non Vmax lortzeko cos=1 eta azelerazio maximoa lortzeko sin=1 diren.