Lana eta energia ariketak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Física
Escrito el en
euskera con un tamaño de 8,87 KB
Energia:
energia gorputzen propietate bat da, zeinaren ondorioz aldaketak eragiteko gaitasuna duten inguruko gorputzetan. Magnitude eskalarra da, eta Nazioarteko Sisteman jouleak (J) erabiltzen dira energia neurtzeko.
Lana: Lana magnitude eskalarra da. Indarra eta desplazamendua, aldiz, magnitude bektorialak dira. Lana kalkulatzeko, bektoreen biderketa eskalarra egin behar da.
NSn, joulea (J) da lanaren unitatea. Newton bateko indarrak gorputz edo sistema bati eragiten dionean, eta gorputz edo sistema horri indarraren norabidean eta noranzkoan metro bat lekualdatzen denean gertatzen den lana da joule bat.
-Lanak energia zinetikoa aldatzen du:
Gorputzek higitze hutsagatik duten energia zinetikoa (Ez) honela adierazten da:
F indarrak egindako lana gorputzaren energia zinetikoa handitzeko erabiltzen da:
-Lanak energia potentziala aldatzen du:
Gorputz batek altuera jakin batean egoteagatik duen grabitazio- energia potentziala (Ep) honela adierazten da:
Abiadura aldatu gabe, gorputz bati haren altuera aldatzen duen indar baten lana eragiten zaionean, indar horrek energia potentziala aldatzen du:
-Lanak energia mekanikoa aldatzen du:
Gorputz bati eragiten dion indarrak haren abiadura eta posizioa aldatzea eragiten badu, indar horren lana eta gorputzaren energia mekanikoaren aldaketa berdinak izango dira:
Potentzia:
potentzia (p) egindako lana (edo emandako energia) eta horretarako behar izandako denbora lotzen dituen magnitude fisikoa.Potentzia magnitude eskalarra da. NSan, wattetan (W) neurtu. Segundo batean joule bateko lana egin dezakeen makina baten potentzia da watt bat.
1kW= 1000 W //- kWh. Energia- eta lan-unitatea da.- Zaldi potentzia (ZP) Oso oikoa da motorraren arloan, 1ZP= 735 W
Beroa:Tenperatura desberdina duten bi gorputzek elkar ukitzen dutenean trukatzen den energia da. Beroa kalorietan (cal) neurtzen da
Bero espezifikoa (Ce): Substantzia horren gramo baten tenperatura 1K igotzeko eman behar zaion bero kantitatea. NSan, J/ (kg. K)etan neurtzen da.
Gorputz bati ematen zaion bero kantitatearen(Q) eta gorputzak hartzen duen tenperaturaren(deltaT) arteko lotura hau da.
Egoera aldaketa bateko bero sorra (L): substantzia baten masa-unitateari eman behar zaion bero kantitatea, substantzia horren masa-unitatea egoeraz alda dadin egoera-aldaketa horren tenperaturan. NSan, J/kg-tan neurtzen da.