Oinarrizko magnitudeak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,08 KB

Fenomeno fisikoa: Substantzia aldaketak dira non ez da aldatzen substantzia horien izaera.

Fenomeno kimikoak: Substantzien aldaketak dira non aldatu egiten da substantzien horien izaera, hau da, hasierako substantziak beste substantzia berri batzuk bihurtzen dira. Adb: errekuntza. Digestioa, oxidazioa…

Magnitudea: neurtu egin daitezkeen materiaren propietate fisikoak dira.

Oinarrizko magnitudeak: (luzera, denbora, tenperatura, korronte-intentsitatea, argi-intentsitatea, substantzia-kantitatea). Funtsezko magnitudeak dira eta modu independientean definitzen dira, zuzenean dagokion gailua erabiliz..

Magnitude eratorriak


(azalera, dentsitatea, indarra, azelerazioa, bolumena) Gainerako magnitudeak dira eta oinarrizko magnitudeen bidez lortzen dira.

Magnitude eskalarrak: (masa,denbora). Zenbaki batez eta unitateaz erabat definiturik gelditzen diren maginyudeak dira.

Magnitude bektorialak: (indarra, abiadura)
Definitzeko, zenbaki batez eta unitateaz gain, haien norabidea eta noranzkoa behar dira.

Errefentzia-sistema: Erreferentzia-sistema gorputz baten posizioa adierazteko erabiltzen dugun puntu batek edo gehiagok osatzen dute.

Posizio-bektorea: Posizio-bektorea erreferentzia-sistemaren jatorrian sortzen da eta higikariak une horretan duen posizioari dagokion puntuan amaitzen da.

Desplazamendua: Higikari baten desplazamendua higiduraren abiapuntuan hasten da eta amaierako puntuan amaitzen den bektore bat da.

Pisua: Lurrak egiten duen indarra da.

Normala: Ukipen-azalak egiten duen indarra da.

Abiadura: Posizio aldaketa denbora pasa ahala.

Azelerazioa:abiadura aldaketa denbora pasa ahala da.

Tentsioa: sokak egiten duen indarra.

Erresultantea: Bektore bat da.

Periodoa: Higidura horrek errepikatzeko behar duen denbora da.HZRUetan, bira emateko behar duen denbora.

Maiztasuna: Denbora-unitate batean gertatzen diren errepikapen kopurua. HZRUetan higikariak segundu batean ematen dituen birak.




Entradas relacionadas: