Antigeno antigorputz erreakzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,63 KB


Iran eta Jani


1.Zer abantaila dauka Immunitate artifizialak berezko immunitatearen aldean (egin baina Maiatzak 10erako)? 2009/2010 Antigeno kontzeptua.

Antigorputzen funtzioa

Azaldu antígeno antigorputz interakzioaren Propietateak? Zer nolako izaera kimikoa daukate antigorputzek?

Antigenoak: Antigenoak organismo baterako molekula arrotzak dira, eta, Bertan sartuz gero, horiek suntsitzeko erantzun immunitario Espezifikoa sortzen da. Batez ere, proteinak, polisakarido konplexuak Eta abar dira. Halaber, molekula sintetikoak ere izan daitezke.

Antigorputzak



Antigorputzei inmunoglobulina (Ig)

ere esaten zaie. Zelula Plasmatikoetan sortzen dira, eta horiek sortzea eragiten duten Antigenoekin erreakzionatzen dute; horiek neutralizatu eta suntsitu Egiten dituzte.

Azaldu Antigeno antigorputz interakzioaren propietateak?


Antigenoen Presentzian zelula plasmatikoek antigorputzak sintetizatuko dituzte, Hauek, antigenoarekin erreakzionatuko dutelarik. Antigeno-antigorputz Erreakzioetan, antigorputzaren paratopoa espezifikoki lotuko da Antigenoaren epitopoarekin, bien artean hidrogeno loturak, VdW Indarrak eta elkarrekintza elektroestatikoak daudela. Oso lotura Espezifikoa izango da. Horrela, antigeno desberdinen aurrean, hainbat Motako erreakzioak gauzatu ahal izango dira: neutralizaioa (antitoxina-exotoxina erreakzioak), prezipitazioa, opsonizazioa eta Aglutinazioa (gizakion odol talde bateraezinen arteko odol Transfusioetan gertatzen diren erreakzioak).

Zer Nolako izaera kimikoa daukate antigorputzek?

Egitura Eta osaketa:

Y Forma duten glukoproteinak dira, eta bi zati bereizten dira:

-Zati Proteikoa

  • Berdinak Diren bi kate arin (L)

  • Eskualde aldagarria amaierako NH2 muturrean

  • Eskualde iraunkorra amaierakhho COOH muturrean

  • Bi mota

  • Berdinak Diren bi kate astun (H)

  • Eskualde aldagarria amaierako NH2 Muturrean

  • Eskualde iraunkorra amaierako COOH muturrean

  • Bost mota

  • -Zati Gluzidikoa

  • Kate Astunen eskualde iraunkorrari lotutako polisakarido kateak

  • Funtzio Ezezaguna.



Entradas relacionadas: