Erdi Aroko Gizartea eta Arkitektura: Feudalismoa eta Arte Erromanikoa
Feudalismoa: Gizartea eta Lurraren Antolaketa
Feudoa erregeak edo noble batek beste jaun feudal bati emandako lurrez osatuta zegoen. Jaunak lurrik hoberenak beretzat gordetzen zituen (jaunaren erreserba) eta jopuek lantzen zituzten; lur haietan gaztelua zegoen. Jaun feudalak, gainera, jurisdikzio-eskubidea zuen feudoko lur guztien gainean, bai bere lurren gainean, bai beste jabe batzuen lurren gainean.
Nekazariak: Libreak eta Jopuak
- Nekazari libreak (bilauak edo alodialak): Bere lurren jabe izan zitezkeen, nahiz eta hori ez zen maiz gertatzen. Bestalde, bere buruaren jabe ziren: ezkontzeko, feudotik alde egiteko edo lanbide batean aritzeko askatasuna zuten.
- Jopuak: Ez ziren beren buruaren jabe eta jaunaren lurrari lotuak zeuden. Horren ondorioz, ezin zuten lur haietatik alde egin, ez ezkondu, ez ondasunik oinordetzan utzi jaunaren baimenik gabe.
Nekazari guztiek gogor lan egiten zuten. Lurrak ez zuen errendimendu handirik ematen eta bi urtez behin lantzen zen (lur erdiak landu, beste erdia ez). Nekazarien ekonomia autokontsumokoa zen, ekoizten zuten hartatik bizi baitziren.
Arte Erromanikoa: Portadak eta Kapitelak
Portada: Atea, mainela (atea bi zatitan banatzen duena), ateburua (tinpanoa jasotzen duena), tinpanoa (ateburua eta arkibolten artean dagoen eskulturez betetako gunea), arkiboltak eta janbak (zutabeak).
Kapitelak:
- Kokapena: Portadan edo klaustroetan dauden zutabe edo pilareetan.
- Irudikatutako gaiak: Erlijioa, erdi aroko piztiarioa (animalia fantastiko eta alegorikoak), landareak, irudi geometrikoak, eguneroko bizitzaren eszenak, egutegiak eta fabulak.
- Estiloa: Sinbolikoa, antinaturala, eskematikoa eta errealismorik gabekoa (figuren jarrerak eta proportzioak kapitelen neurrietara egokituak).
Eliza Erromanikoaren Egitura
Elizari beso laburrago bat erantsi zitzaion, transeptua; beso horrek gurutze latindarraren forma eman zion elizari. Bi besoak gurutzatzen ziren lekuari gurutzadura esaten zaio eta, gehienetan, zinborioa du. Elizaren burualdeari absidea deritzo; alboko nabeak absidea inguratu arte luzatzen ziren eta girola osatzen zuten. Kanpoaldeko paretei horma-bular sendoak erantsi zizkieten.
Elementu Arkitektonikoen Zerrenda
- Dorrea: Guardia-gorputza, omenaldi-dorrea, kapera, logela, langela, tximinia eta egongela.
- Eliza laua: Girola, absidea, gurutzadura, transeptua, erdiko nabea, alboko nabeak eta kanpandorrea.
- Eliza 3D: Absidea, aldarea, transeptua, gurutzadura, alboko nabea, erdiko nabea, dorrea, estalkia, erdi-puntuko arkua, zinborioa eta kanoi-ganga.