Enpresaren hazkunde estrategiak: espezializazioa eta dibertsifikazioa
Barne hazkundea enpresak ekoizpen ahalmena handitzea erabaki dezake produktu bera ekoizten jarraituz (espezializazioa) edo, bestela, produktu eta zerbitzu gehiago ekoiztea aukeratu dezake, hau da, ekoizpena dibertsifikatzea.
Espezializazio estrategiak
- Merkatuan gehiago sartzea: produktu gehiago saltzea da helburua, lehiakideen kontsumitzaileak berenganatuz eta enpresaren egungo kontsumitzaileen erosketa maiztasuna handituz. Hori lortzeko, marketin politikak aplikatzen dira.
- Merkatua garatzea: produktu berbera beste merkatu batzuetan saltzen saiatzea da, hau da, bezero berriei saltzea. Beste aukera bat banaketa kanal berriak erabiltzea da (internet).
Dibertsifikazio estrategiak
- Dibertsifikazioa: estrategia arriskutsua da. Produktu edo zerbitzu guztiz desberdinak ezagutzen ez ditugun merkatuetako bezeroei saltzea da helburua.
- Produktu berriak sortzea: produktu berriak egungo merkatuetan saltzea da helburua, hau da, beste produktu batzuk bezero berdinei saltzea.
Kokapena: enpresa non kokatu?
Kokapena erabakitzeko faktore hauek aztertu behar dira:
- Merkatuaren eskaria: aztertu behar da eskaini nahi den produktuak zenbateko interesa sortzen duen enpresak kokatu nahi duen herrian edo inguruan. Beraz, merkatu azterketa osoa egin behar da.
- Lehengaien hornidura: interesatzen zaizkigun lehengaien kalitatea, kostua eta eskuratzeko erraztasunak.
- Lan merkatua: enpresan lan egin dezaketen langileak, haien ezagutza teknikoak, etab.
- Komunikabideak eta garraioak: kontuan izan behar da enpresa kokatu nahi den lekuan erabilgarri dagoen garraiobiderik dagoen eta garraioak erraz heldu daitekeen lekua den. Gaur egun, enpresak hiri garrantzitsuenen kanpoaldean kokatzen dira, industrialdeetan. Parke teknologikoak eta industria guneak dira non goi mailako teknologiak erabiltzen diren.
- Hornidurak: elektrizitatea, ura eta telefono lineak izateko aukerak.
- Eraikuntza lanen eta orubearen kostua: kontuan izan behar da prezioa ez dela berdina leku guztietan.
- Legedia: ondo jakin behar da zein lege, arau eta muga dauden, zergen alorrekoak zein gizarte alorrekoak.
- Inbertsioak eta finantzazioa: kontuan izan behar da ekonomia baliabideak lortu behar direla, eta, beraz, komeni da enpresa kokatzen den lekuan finantza erakundeak oso eskuragarri izatea eta gure inbertsioak egiteko aukerak izatea.
- Eskualdearen ekonomia garapena
Porterren lehia indarra
Ordezko produktuen mehatxuak, lehiakide berrien mehatxuak, bezeroen negoziazio ahalmena, hornitzaileen negoziazio ahalmena eta lehiakideen lehia maila.
Estrategia mailak
- Estrategia korporatiboak
- Negoziazio estrategiak
- Estrategia operatiboak
Analisi estrategikoa
Ekonomia, gizarte politika edo teknologia ingurunea. Estrategia ahalmena eta enpresak dituen baliabideak. Negozioen sustatzaileen edo ekintzaileen espektatibak. Enpresaren jabeek edo haren kudeatzaile profesionalek aurretik argi eta garbi zehaztea zein helburu lortu behar diren zenbait arlotan.
Balio katea: tresna analitiko bat da, aukera ematen duena enpresa batek produktu edo zerbitzu bat ekoizteko edo saltzeko egiten dituen jarduera guztiak deskonposatu eta aztertzeko.