Ekonomia Jarduerak eta Globalizazioa: Gida Osoa

Economía6,93 KB

I. Ekonomia-jarduerak

Zer dira? Gizakien premiak asebetetzeko ondasunak eta zerbitzuak sortzen dituzten prozesuak dira.

Zer dira ondasunak? Salgai dauden elementu ukigarriak dira; zerbitzuak, berriz, inmaterialak dira.

Zer da Barne Produktu Gordina? Herrialde bateko enpresek ekoiztutako ondasunen eta zerbitzuen balioa dirutan Barne Produktu Gordina (BPG) da.

Ekonomia-jardueren faseak

Ekonomia-jarduerak hiru fasez osatzen dira:

  • Ekoizpena: Ondasunak eta zerbitzuak sortzea.
  • Banaketa: Ondasunak eta zerbitzuak komertzializatzea.
  • Kontsumoa: Premia asebetetzeko ondasunak eta zerbitzuak erostea eta erabiltzea.

Ekonomia-sektoreak

Zer dira? Ekonomia-jarduerak sailkatzen diren multzoak dira. Hiru sektoretan bereizten dira:

  • Lehen sektorea: Naturatik lehengaiak eskuratzeko egiten diren jarduerak.
  • Bigarren sektorea: Lehengaiak produktu landu bihurtzen dituzten jarduerak.
  • Hirugarren sektorea: Gizarteari zerbitzu jakin batzuk ematen dizkioten jarduerak dira.

II. Ekonomia-eragileak eta ekoizpen-faktoreak

Ekonomia-eragileak

Ekonomia-jardueretan honako eragile hauek hartzen dute parte:

  • Pertsonak: Lan egiten dute soldata baten truke. Soldata horrekin ondasunak eta zerbitzuak erosten dituzte, aurreztu egiten dute edota inbertsioak egiten dituzte.
  • Enpresak: Jarduerak burutzen dituzte irabazia lortzeko. Irabaziekin langileei ordaintzen diete, makinak erosi eta zergak ordaintzen dituzte.
  • Administrazio publikoa: Administrazioek dirua biltzen dute zergen bidez. Diru hori kudeatzen dute herritarrei zerbitzuak emateko (eskolak, ospitaleak, etab.).

Ekoizpen-faktoreak

Ekoizpenean honako faktore hauek hartzen dute parte:

  • Natura-baliabideak: Naturan dauden lehengaiak eta energia-iturriak.
  • Lana: Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko pertsonek egiten duten zeregina.
  • Kapitala: Ekoizpenean eta banaketan erabiltzen diren baliabide ez-naturalak.
    • Kapital fisikoa: Ekoizpena aurrera ateratzeko beharrezkoak diren materialak.
    • Giza kapitala: Lan egiten duten pertsonak eta beraien prestakuntza.
    • Finantza-kapitala: Dirua.
  • Teknologia: Jakintza zientifikoaren emaitza diren tresna eta prozeduren multzoa.

III. Ekonomiaren globalizazioa

Globalizazio hitza "globo" hitzetik dator: Lur planeta irudikatzen duen esfera.

Zer adierazi nahi du globalizazio kontzeptuak?

Lurreko gune ezberdinen arteko lotura, batez ere ekonomian. Orokorrean ulertuta, komunikatzeko eta garraiatzeko dauden erraztasunen ondorioz, ekonomia, kultura edo gizarte arloan mundu mailan ematen den hurbilketa prozesua da.

Ekonomiaren ikuspegitik, munduko herrialdeen artean ondasun, zerbitzu, teknologia eta trukeak progresiboki liberalizatzeko prozesua da.

Nazioarteko erakundeen eragina globalizazioan

Nazioarteko erakunde batzuek ekonomiaren funtzionamendu globala bultzatzen dute:

  • Merkataritzaren Mundu Erakundea: Mundu mailako merkataritza-arauak ezartzen ditu.
  • Nazioarteko Diru Funtsa: Munduko finantza-egonkortasuna zaintzen du.
  • Mundu Bankua: Pobrezia murriztea eta garapen bidean dauden herrialdeei mailegu bidez laguntzea du helburu.
  • G8: Munduko ekonomia indartsuenen bilera, arazo ekonomikoak aztertzeko.
  • G20: G8ko herrialdeak, gehi beste 11 herrialde eta Europar Batasuna.

Globalizazioa bultzatzen duten faktoreak

  • Liberalizazioa: Produktu eta finantza-trukeen oztopoak eta mugak ezabatzea, estatuen arteko itunen bidez.
  • Deslokalizazioa: Enpresa batek jatorrizko herrialdeko lantegia ixtea beste lurralde batean ezartzeko, etekin handiagoak lortzeko.
    • Herrialde garatuetan lanpostuak galtzen dira.
    • Herrialde garatugabeetan lanpostuak sortzen dira eta teknologia berria iristen da.
  • Garraioaren hobekuntza: Merkantzien eta pertsonen mugikortasuna erraztu eta merkatu da.
  • IKT-en garapena: Informatika eta interneti esker, ekoizpena mundu mailan antola daiteke eta dirua segundo batean mugi daiteke.

Ekonomia globalizatuaren ondorioak

  • Merkataritzaren garapena: Harremanak ugaritu dira, baina onura gehienak herrialde garatuek dituzte (merkataritzaren %85 kontrolatzen dute).
  • Enpresa multinazionalen hazkundea: Hainbat herrialdetan lantegiak dituzten enpresak dira (adibidez, Coca-Cola).
  • Garatzen ari diren herrialdeen hazkundea: Kapital inbertsioei esker, eskualde batzuk erritmo handian hazten ari dira.
  • Kultura-globalizazioa: Gustuak eta kultura-eskaria estatubatuartzen ari dira (musika, moda, zinema).

IV. Munduko ekonomia-guneak

1. Gune indartsuak eta suspertzen ari diren herrialdeak

Zer dira? Azken urteotan BPGaren hazkunde erritmo handia duten herrialdeak dira. Nabarmentzen direnak BRICS taldekoak dira: Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika.

Abantailak: Biztanle asko (soldata txikiak), komunikazio onak, baliabide natural ugari eta estatuaren babesa (azpiegiturak eta I+G+B).

Mugak: Gizarte-desberdintasun handiak, garapen ez-homogeneoa, esportazioarekiko menpekotasuna eta ingurumen-arazoak (kutsadura).

Herrialde garatuak

Ekonomian eta teknologian aurreratuta dauden eta ongizate-maila altua duten herrialde aberatsak dira (Kanada, Japonia, EB, Australia, etab.). Hala ere, 2007ko krisiaz geroztik, beraien nagusitasuna zalantzan dago honakoengatik:

  • Herrialde suspertuak bizkorrago hazten dira.
  • Finantza-arazoek botere ekonomikoa gutxitu dute.
  • Biztanleriaren zahartzeak eta krisiak ongizate-estatua arriskuan jarri dute.

2. Ekonomia-gune atzeratuak

Ekonomikoki askoz atzeratuago dauden eta pobrezian bizi diren herrialdeak dira.

Globalizazioa eta lana

2007ko krisiak eragin handia izan du lan-baldintzetan:

  • Herrialde garatuetan: Langabeziak gora egin du eta soldatak zein baldintzak okertu dira.
  • Suspertzen ari diren herrialdeetan: Hobekuntzak moteldu egin dira.

Gaur egungo lan-arazo nagusiak:

  1. Ziurgabetasun handia enpleguan.
  2. Ezkutuko ekonomiaren handitzea.
  3. Haurren lana, bereziki herrialde garatugabeetan.
  4. Gazteen langabezia-tasa altuak.

Descargar

PDF Word HTML