Ekoizpen aukeren muga
1.EBALUAZIOA:
1)
A)Zeintzuk dira ekonomiaren jarduera nagusiak?
-Ekoizpena (enpresa) Zer, nola eta norentzat ekoiztu erabaki behar da.
-Banaketa
-Kontsumoa (familiak) Aurrekontu mugatua dutenez, zer kontsumitu erabaki behar dute.
B) Zeintzuk dira ekonomiaren erabaki hartzaileak?
Ekonomiearen erabaki hartzaileak:
Familiak edo etxeko ekonomiak:
Kontsumitzaileak dira eta zer kontsumitzeari buruzko erabakiak hartzen dituzte lehentasunak eta dirusarrera maila kontuan hartuta.
Enpresaren funtzioak:
Etekinak maximizatu kostuak minimizatuz, Egonkortasuna eta hazkuntza, Gizartea eta ingurumena errespetatu, Enplegua eta aberastasuna sortu.
Sektore publikoa
Tokiko administrazioa, Autonomia erkidegoko administrazioa, Administrazio zentrala.
Mikroekonomia
:
Ekonomia
Eragile bakoitzaren banako portaera eta elkarren arteko erlazioak aztertzen dituen arloa da.
Makroekonomia
: Ekonomiaren portaera globala aztertzen du, ekonomia-eragileen arteko erlazioen ondorio gisa. Erlazio horiek neurtzeko: prezioen maila orokorra, enplegu-tasak, esportazoak… Erabiltzen dira.
C)Zeintzuk dira ekonomiaren ekoizpen faktoreak?
Lana…..Soldata
Lurra…..Alokairua
Kapitala..Interesak
Errentak ekoizpen baliabideak denbora-aldi jakin batean erabiltzearen truke ordaintzen den balio adierazten du.
d) Sektore publikoa geografia eremuko zein esparrutan banatzen du bere ahalmena? Azaldu: Hiru esparrutan banatzen du bere ahalmena:
Tokiko administrazioa: Herritarrari hurbilak zaizkion eginkizunak betetzen ditu. Tokiko administrazioaren adibide nagusiak udalak eta probintzietako diputazioak dira.
Autonomia-erkidegoetako administrazioa: 1978ko Konstituzioak ezartzen duen deszentralizazioa betez, autonomia-erkidegoak administrazio zentralak transferitutako eskumenak beregaratuz joan dira; adibidez, hezkuntza eta osasungintza.
Administrazio zentrala: Estatuak eta haren erakunde autonomiadunek osatzen dute. Erakunde horrek gizarte-babeseko gastu garrantzitsua batzuk kudeatzeko ardura du.
2) Aipatu eta esplikatu Plangintza zentralizatuko ekonomiaren ezaugarri nagusiak:
Sobietar Batasunean sortu zen, Lehen Mundu Gerraren ondoren.
Marxen teorietan oinarriturik.
Eragile ekonomiko bakarra: estatua edo sektore publikoa helburua… errentaren berdintasunezko banaketa.
Ekonomia planak.
XX. Mende amaieran… porrota: aurreikuspen akatsak, pizgarri eza, gehienezko burokrazia
4)Zeintzuk dira eskaria baldintzatzen duten faktoreak?
Eskaria:
Eskatzaileak ondasun baten zer kantitate erosteko prest dauden prezio jakin batean.
Eskaria baldintzatzen duten faktoreak:
Ondasunaren prezioa
Lotutako ondasunen prezioa
Errenta erabilgarria
Kontsumitzaileen lehentasunak
Eskaintza:
Enpresak ondasun baten zer kantitate ekoizteko prest daude prezio jakin batean. Onsdasunaren prezioa, Ekoizpen baliabideen kostuak (gora egiten badute etekinak gutxituko dute). Enpresa helburuak.
5)ekoizpen aukeren muga:
Balidabide kantitatea bezain garrantzitsua da baliabide horiek konbinatzeko modua. Konbinazio horri teknologia esaten zaio.
EAM
-k gizarte batek denbora-aldi jakin batean ekoitzi ahal dituen ondasunen eta zerbitzuen gehienezko kantitatea.
Jakin beharreko kontzeptuak:
Baliabide eskasia, aukera kostua, ekoizpen potentziala, konbinazio efizienteak, konbinazio lortezinak, konbinazio ez-efizienteak.
erreserbak: Erreserbak enpresan banatu gabe geratzen diren baliabideak dira, autofinantzaketarako baliatzeko.
ordainketa-balantza: Kontabilitate-dokumentu bat da, herrialde baten eta muduko gainerako herrialdeen artean aldi jakin batean izandako ekonomia transakzioak erregistratzen dituena.
5)Protekzionismoa:
Esaten zaio herrialde batean, herrialdeko industria babesteko helburuz, atzerriko produktuen sarrera mugatzeko hartutako neurrien multzoari.
Gaur egun, neurri protekzionista hauek erabiltzen dira usuen:
·Interes orokorrerako estrategikotzat jotzen diren industriak babestea.
·Industrializazioa eta enplegua sustatzea.
·Gora egiten ari diren industriak garatzea.
· Dirua biltzea.
Inportazioak murrizteko hartzen diren neurrien artean hauek dira erabilienak:
·Inportazioak zergapetzea.
·Atzerriko produktuen kantitatea mugatzeko kuotak edo kontingenteak ezartzea.
·Herrialdearen barneko industriak babesteko eta hedatzeko lagungarriak diren merkataritza eta industria-politikak ezartzea.
·Muga zergak ez diren oztopoak.
ELKARTRUKEKO ERLAZIOA:
Elkartrukeko erlazioa herrialde jakin batek merkataritza egiten duen herrialdeekiko duen posizio erlatiboa da.