Edgar Allan Poe: Bizitza eta Obra
Edgar Allan Poeren “Putzua eta pendulua”
Edgar Allan Poeren “Putzua eta pendulua” kontakizuna dugu hau. Ipuin hau Poek idatzitako hirurogei kontakizunetako bat da.
Pertsonaiak eta testuingurua
Pertsonaiei dagokionez, protagonista bat eta Inkisizioa ditugu:
- Protagonista: Delitu batengatik heriotza-zigorrera kondenatu dute eta zenbait tortura jasango ditu. Narratzaileak ez du haren izenik ematen.
- Inkisizioa: Eliza Katolikoaren barnean herejia ezabatzen jarduten zuen erakundea da.
Lekuari dagokionez, istorioa kartzela moduko gela batean gertatzen da, non protagonistak ingurua ikertzen duen. Denborari dagokionez, Erdi Aroan gaudela esan dezakegu, Inkisizioaren garaian.
Poeren beste lan batzuk
Poek lan ugari idatzi ditu, besteak beste:
- Rue Morgueko hilketak kontakizuna.
- “Belea”, bere poemarik ezagunena. Bertan, sinboloz betetako elkarrizketa bat ikus dezakegu: edertasunaz eta heriotzaz arituko dira txori beltza eta poeta.
Egilearen biografia eta estiloa
Edgar Allan Poe Bostonen jaio zen 1809an, eta 1849an hil zen Baltimoren. Bera izan zen Europan izena lortu zuen Estatu Batuetako lehen idazlea. Poeta, ipuin-idazle eta literatura-kritikaria izan zen.
Poe fantasiazko, beldurrezko eta umorezko generoen aitzindari izan zen. Bere lanetan aluzinazioa, heriotza eta ezereza dira nagusi. Bizitza zorigaiztoa izan zuen, alkohola eta familia-zoritxarrak baldintzatuta. Poeren ipuinek eragin handia izan dute; areago, literatura-genero berri baten sortzailea izan zela esaten da: nobela beltza.
Mugimendu literarioa: Erromantizismoa
Mugimendu literarioari dagokionez, erromantizismoa dela esan dezakegu. Erromantizismoak askatasuna esan nahi du literaturan: forma eta edukia aukeratzeko askatasuna. Literaturaren eraberritze guztizkoa da, arau klasikoak desegitea eta neoklasizistei mendekua hartzea baitakar. Poek zenbait garaikide izan zituen, adibidez, Lord Byron eta Mary Shelley.