EAE-ko Erliebea: Euskal Mendiak, Ebroren Sakonunea eta Mendigune Zaharrak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Geología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,32 KB
EAE-ko erliebea
Euskal mendiak
Kantauriar mendikateak eta Pirinioen artean kokatzen dira. Hauek mendi gazteak dira, aro tertziarioko alpetar orogenesiaren ondorioz sortuak. Karehar eta karst erliebeak nagusitzen dira.
Ur banaketa-mendilerroa
Lurralde erdialdetik mendebaldera eta ekialdera luzatzen diren mendi-lerroak dira. Tontorrik nabarmenenak: Anboto, Gorbea eta Aitxuri. Ur-banatzaile gisa jarduten dute, ipar eta hegoaldeko ur-arroak bereizten dituztelarik.
Kantauriar aldeko isurialdea
Mendigune txikiak eta haran estuak nagusi dira. Mendien arteko kontrastea handia da, Deba eta Urola ibaien ibilbideak adibide. Bizkaian, haranak zabalagoak dira. Kostaldeko erliebea labar eta harritsua da.
Mendigune hauek hiru lerro paralelotan antolatzen dira:
- Kostako mendilerroa: Getaria, Gizpuzkoako ekia, Jaizkibel eta Ulia.
- Kostaldeko ondoko mendilerroa: Sollube, Illuntzar eta Hernio.
- Barruko mendilerroa: Oiz, Murumendi eta Izazpi.
Ebroko isurialdea
Itsas mailatik gora, paisaia goi-lautada eta mendigune ertainez osatua dago. Iparralde-hegoalderantz hauek ditugu:
- Arabako lautada: Arakil ibaiak zeharkatzen duen korridorea. Behe-tolestura eta Iruña lautada lotzen ditu.
- Erdialdeko mendilerroa: Andia, Urbasa eta Gasteiz. Goranzko tolestura.
- Trebiño-Mirandako arroa: Beheranzko egitura.
- Hegoaldeko mendilerroa: Toloño eta Joar. Goranzko egitura.
Ebroren sakonunea
EAEn duen zatia hegomendebaldeko aldean dago. Aro hirugarrenean alpetar orogenesiak hondoratutako sakonune bat da, sedimentuz lautua. Paisaia lauak eta uhinduak dira, haran zabal eta irekiekin. Muino-leku eta muinoaurreak ere badira.
Mendigune zaharrak
Geologikoki, mendi zaharrak dira, primario aroakoak. Hertziniar orogenesiak eratu zuen zokaloan, eta gero alpetar orogenesiak berriz altxatu zituen. Eremu siliziotsuak dira.
Penintsulan, mendigune zaharrak Mesetaren inguruan kokatzen dira: barrualdean (mendikate zentrala eta Toledoko mendiak) eta ertzetan (Galizia-Leongo mendikatea, Kantauriar mendikatea, Sierra Morena).
Tolestura mendikateak
Aro tertziarioko alpetar orogenesiarekin sortu ziren. Aro sekundarioan itsasoan jalkitako harri-sedimentuek osatuak, batez ere harkaitz karetsuak. Penintsulan bi mota daude: goi-ordokiko inguruan (Iberiar eta Kantauriar mendikateak, ekialdeko zatia) eta kanpoaldeko mendiak.
Arro sedimentarioak
Goi-mesetako sakonune eta inguru hondoratuak dira. Sedimentuz bete ondoren, gaur egun erliebe horizontal edo apur bat inklinatua dute, buztin-eremuekin. Bi mota daude:
- Zokalo zaharrean sortutakoak: alpetar orogenesiaren presioen eraginez hondoratutakoak (Duero, Tajo eta Guadiana arroak, goi-ibilguan).
- Kanpoaldeko sakonuneak: sakonune aurrealpetarrak, Ebro eta Guadalquivir sakonuneak.