Kanpoko agente geologikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,17 KB

ERAGILE GEOLOGIKOAK


GARAIOA:

Prozesu baten ondorioz erauzitako edo partikulen lekualdatzea.


SEDIMENTAZIOA:

Askatutako partikulak garraiatzen dituen eragileak energia galtzean material horiek metatzeko prozesua.


HIGADURA:

Leku bateko materialen zatitzea birrintzea edo desegitea.


METEORIZAZIOA:

Kanpoko eragile geologikoek Lurraren gainazalari eragiten diote. Materialen mugimendua da eragin horren adierazle nagusia, eta hiru fase nagusitan gertatzen da:
higadura, [garraioa] eta [sedimentazioa] .

[kanpoko] [eragile] deitzen zaie lurrazalari kanpoaldetik eragiten dioten eragileei. Kanpoko eragileek erliebearen formak aldatzen dituzte. [ura], [haizea], [izaki bizidunak] eta [gizakia] dira kanpoko eragile nagusiak. Kanpoko eragile horiek mugimenduaren bidez eragin ditzakete aldaketak. Kasu horretan, [higadura] da indar nagusia. Beste kasu batzuetan, aldiz, mugimendurik gabe eragiten dituzte aldaketak. Hala, haitzek atmosferarekin kontaktuan jasaten dituzten aldaketen multzoari [meteorizazioa] deritzo.


ESTRATIGRAFIAREN OINARRIZKO PRINTZIPIOAK

Geruzetan erregistraturiko gertaerak interpretatzeko eta denboran antolatzeko, oinarrizko printzipio hauek aplikatzen zaizkie serie estratigrafikoei.

1. Aktualismoaren printzipioa

Aktualismoaren printzipioaren arabera (Hutton, 1778), iraganean gaur egungo prozesu geologiko berdinek jardun zuten. Beraz, iraganeko prozesu geologikoak eta oraingoak berdinak dira eta ondorio berak dituzte arroketan. Adibidez, arroka batzuetan ripple-marks deritzenak ikusten dira, olatu bareek hondartzetako harean eratutako uhindurak. Aktualismoaren printzipioaren arabera, horrelako uhindurak dituen geruza itsas eremu batean sortu zela esan daiteke.

2. Geruzen antolamenduaren printzipioa

Gertaera geologikoak bere eraginpean dauden arroken edo aztarnen (fenomenoen aztarnak) ostekoa dira. Adibideko segida horietan, lehenengo eta behin, geruzak metatu ziren, gero tolestea gertatu zen, ondoren tolesturiko geruzak higatuz, osaturiko maldak leundu ziren. Azken gertaera, faila da, tolesturiko eta higaturiko geruzetan eragina izan duelarik.

3. Gainjartzearen printzipioa

Steno-k formulatu zuen 1669an. Printzipio horren arabera, geruza guztiak materialak jalki (sedimentatu) ziren ordena berean egongo dira antolatuta, baldin eta eraldaketa garrantzitsurik gertatu ez bada. Hala, eremu jakin batean geruzen zutabe estratigrafiko bat ikusten dugunean, oro har, esan daiteke geruzarik zaharrenak behealdekoak direla, eta berrienak goiko aldekoak.

Printzipio horren arabera, tolestean alderantzikatu ez den geruza-segidako geruza bakoitza gainean duena baino zaharragoa da.

4. Segida faunistikoaren printzipioa

Printzipio honen arabera (Smith, 1779), geruza batean fosilak badaude, geruza osatzen duen arrokaren garai berean eratuko ziren fosil horiek. Beraz, bi geruzatan fosil berdinak aurkituz gero, bi geruzak garai berean eratu zirela esan nahi du. Printzipio horren bidez, geruzak adinaren arabera antola daitezke, geruzetako fosilek zer antzinatasun duten jakinez gero.

¡Escribe tu texto aquí!

Entradas relacionadas: