Descartesen Metodoa: Intuizioa eta Dedukzioa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,68 KB

Metodo a

Ezagutza ziurra lortu nahi zuela aipatu dugu arestian. Descartesek uste zuen denok arrazoi ko- mun bat dugula eta, beraz, egia ere komun izan beharko zela. Berriz historiak kontrakoa erakusten zuen, Filosofia arloan bederen. Izan ere, filosofo adina teoriak barreiatuak agertzen dira pentsamen- duaren historiari erreparatuz gero. Matematikariak, aitzitik, ados jartzen zirela konturatu zen Des- cartes eta horrela izateko arrazoia matematikariek metodo egoki bat erabiltzen zutela ondorioztatu zuen. Beraz Filosofiarako bakarrik ez, edozer ezagutzarako baliagarri izango zatekeen metodo bat bilatzeari jo zion. Honetarako Matematikak erabiltzen zuena hartu zuen ardatz.Metodo eraikitzeko abiapuntua gizakiok ezagutzeko ditugun bi moduak izan ziren. Bi modu hauek intuizioa eta dedukzioa dira. Intuizioa sinple, zuzena, bitartekaritzarik gabekoa eta ziurra da. Bere hitzetan: “arrazoi berberetik jatorrizko kontzeptuak (izaera sinpleak) hartzen dituen sen natu- rala” litzateke. Kontzeptu hauek erabat egiazkoak eta errua onartzen ez dutenak lirateke. Haietatik abiatuta ezagutza osoa garatuko da. Dedukzioa, aldiz, intuizioen arteko loturak aurkitzen dituen gaitasuna litzateke. Matematikan bezala, egia ez da gauzetan aurkitzen Arrazoian baizik. Hau frogaezinak diren axioma batzuetatik abiatzen da beste edozer ezagutza garatzeko.Laburbilduz: Descartesen pentsamenduak hiru pausu hauei darraie: ·Metodoaren arauak adierazi.
·Metodoaren balioa metafisikoki oinarritu.
·Metodoaren emankortasuna frogatu jakintza arlo ezberdinetan.

Metodoaren arauak

Lau dira: ·Ebidentzia araua. Ez hartu egiatzat gure intuizioarentzat erabat nabaria eta ziurra ez dena. Hau da, onartu bakarrik ideia argiak (zuzen aurrean daudenak) eta bereiziak (era- bat ongi mugatuak direnak), berez inposatzen direnak eta zalantza izateko posibilitaterik ez dutenak.
·Analisi araua. Arazoa mugatu zailtasun bakoitza ebazteko behar diren bere elementu sinpleenetan zatituz.
·Sintesi araua. Pentsamenduak antolatu sinpleenetatik hasiz konplexuenetara, pixkanaka, ailegatzeko orden bat mantentzen delarik.
·Egin zenbaketak (analisia egiaztatzeko) eta berrikuspenak (sintesia egiaztatzeko) horren osoak ezen ezer ahaztu ez zaigula baitakigu.

ZALANTZA METODOA

Lehendabiziko arautik abiatuta Descartesek dakien orori kritika erabatekoa egitea eta arau ho- rrekin ados ez dagoen ezer ez onartzea erabaki zuen. Honi zalantza metodiko deritzo. Horren arra- zoia hau da: Descartesek gehienok bezala, munduaren existentzian eta matematiketako egietan si- nesten zuen baina sinestetik haratago joan nahi zuen -hots, ebidentziaraino-, berak eraiki nahi zuen zientziak horrela eskatzen duelako. Helburua esana dago, erabat egiazkoa eta zalantzarik gabekoa den ideia baten bila joatea da. Zalantza metodiko horrek bi une ditu: ·Teorikoa. Honetan ezagutza orok duen ziurgabetasuna onartzen da arrazoi ezberdineta- tik: -Filosofoen arteko eztabaida bukaezinak eta egindako argudio faltsuak. -Sentipenen engainuak. -Esnatuta edo lotan gauden erabat ziur egoteko ezintasuna. -Matematikako egiak zalantzan jarriko lituzkeen Jenio Maltzur baten balizko exis- tentzia. ·Praktikoa. Nabaria ez den oro onartzea ekiditen da. Horrela zalantza unibertsalera heltzen da eta horren ondorioz eszeptizismoaren ondoan kokatuta geundeke.

Lehen egia: “Cogito”-aren aurkikuntza

Eszeptizismoa ez da ailegatzen lehendabiziko egia aurkitzen duelako Descartesek. Izan ere, za- lantzan jar dezaket oro (bai munduaren existentzia, bai nire ideien egia...) baina zerbaitetaz badut nabaritasun argia eta bereizia: zalantza edukitzeaz hain zuzen. Eta zalantza orok zalantzak dituen, engainatuta dagoen, irudikatzen duen norbaiten (subjektu baten) existentzia suposatzen duenez, hau da ondorioa: zalantzak dituen subjektu bat existitzen da edo, Descartesen hitzetan, “cogito ergo su- m” (pentsatzen dut beraz banaiz). Zalantzak izateak, beraz, gure existentzia frogatzen du eta, gai- nera, zer nolako existentzia mota dugun adierazten digu: gu gara irudikatu, ulertu, maite izan, zalan- tzak eduki egiten duen gauza zeren eta Descartesentzat pentsatzea subjektuaren baitan gertatzen den oro da. Dena den, pentsatzen dut beraz banaiz delako proposizioak adierazten duena da existitzen naizela baldin eta pentsatzen badut, hau da proposizio horrek adierazten duena egia da pentsatzen dudan bitartean. Beraz pentsatzea eta existitzea batera gertatzen dira: pentsatzen dudalako kontzien- tzia daukat eta, batera, existitzen naizela zuzenki dakit. Pentsamendua jarduera denez jarduteko zerbait behar da eta hori “nia” edo arima da. Arima, be- raz, sustantzia da eta, ikusiko dugunez, Jainkoak sortua eta, ondorioz, finitua. Sustantzia, Descartesentzat, “existitzeko ezeren beharrik ez duena” da.

Ziurtasun irizpidea

Pentsamenduaren existentzia Metodoaren lehenengo arauarekin ados dagoen egia da. Izan ere, argia eta bereizia den egia da. Argia da gardena, garbia eta nabaria delako; bereizia da ezertan oina- rritzen ez delako, independenteki agertzen delarik. Horregatik egia hori beste edonolako egiaren irizpidea litzateke, hau da, beste edozer egia onartu ahal izateko lehendabiziko egia horren ezaugarri berberak izan beharko ditu.

Analisia. Ideiak

Dugun egia bakarra pentsamenduaren existentzia denez bere jarduera analizatu behar dugu ea beste egia aurki dezakegun. Eta analisi horrek dakarkiguna ideiak dira. Pentsamenduak ideiak ditu, alegia. Eta, nolakoak dira ideia horiek? Zenbat mota dago? Ideietan bi eite bereizi behar da: subjek- tiboa eta objektiboa. Subjektiboki ideia