Descartesen Arrazionalismoa: Metodoa eta Ziurtasuna
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,09 KB
Arrazionalismoa eta Descartesen Metodoa
Arrazionalismoa: arrazoiaren buruaskitasuna ezagutza-iturria da. Arrazoiak ezagutza eskuratzeko ez du deus ere ez bere gainetik onartzen, ezta tradiziorik ere.
Zer den edo zer ez den egiazkoa epaitzen du arrazoiak. Descartesen metodoa: Aro Modernoan zientzia eta filosofia alorretan metodo berrien bilaketa hasten da; metodo ziur horren galera izan da gizakiak mendeetan zehar ezagutza gutxi lortu izanaren arrazoia. Aurkikuntza ugari egin dira, baina metodo egoki baten falta izan da zientziaren huts gehienen oinarri eta zergatia. Aristotelesek Erdi Aroan erabilitako silogismoa alde batera utzi eta metodo berri bat aurkitzea izango da helburua. Descartesek hau dio: "gauzen egia ikertzeko silogismoa alferrikakoa da, soilik besteei arrazoi ezagunak azaltzeko balio du." Silogismoak zerbait ezaguna azaltzeko balio du, baina ez, Aristotelesek dion moduan, soilik egia azaltzeko.
Metodoaren arauak
- a) Lehen araua: nabaritasuna (helburua). Ez daiteke ezer egiatzat hartu, nabaritasun osoz horrela dela jakin gabe. Nabaritasunak:
- Argitasuna: beste ideietatik banandua izan behar du.
- Bereizkortasuna: haren zatiak elkarren artean bananduak.
- b) Bigarrena: analisia (nola lortu). Aztertzen dugun hori ahalik eta gehien zatitu. Zatiketa horiek intuizioz hautematen diren gauza soilak lortzea dute helburu. Ezagutzak egiazko ziurtasun hori nahi badu, gauza soil batetik hasi behar da. Intuizioak ez du zalantzarako biderik uzten.
- c) Hirugarrena: dedukzioa. Dedukzioa ziurtasunez ezagutzen ditugun gauza batzuen ondorioz, beste gauza batzuk ulertzean datza. Printzipio nabari batetik abiatuz, dedukzioak huts egin barik joka dezake. Intuizioen segida da; haren bitartez egia baten ebidentziatik egia berri batera heltzen baikara. Azken kate-maila lehenengoarekin lotuta dago.
- d) Laugarren araua: arau honen helburua oroimenean dauden hutsuneez ohartzea da. Zerrendaketan hutsuneren bat baldin badago, arrazoibideen uztadura eta ondorioaren ziurtasuna arriskuan jartzen dugu.
Zalantza metodikoa eta lehen ziurtasuna
Zalantza metodikoa: Descartesek matematika egia ziurrak bilatzeko erabiltzen du lehenago, eta gero filosofia eta zientzia eraikitzeko; baina horretarako, printzipio horiek zalantza gabekoak izan behar dira, horregatik zalantza metodikoa erabiltzen du. Zalantza bi arrazoiengatik da garrantzitsua Descartesentzat: burmuinaren garbiketa gnoseologikoa eta ziurtasun iturria. Berak proposatzen dituen planteamendu kritikoak geure buruari galderak egitean datza. Zalantzaren lehenengo helburuetako bat gogamena zentzumenetatik urruntzean datza.
Zalantzatik lehen ziurtasunera: Descartesen sistema filosofikoaren egituraren oinarria lehen ziurtasuna izango da; pentsamendua eta pentsamenduaren objektua bereizten ditu. Pentsatzen dudanean duda egin dezaket pentsatzen dudan horren izateaz. Badakit pentsamendua hor dagoela, ziur egon naiteke; hau zalantzan ipiniz gero, ekintza psikiko bat besterik ez bailitzateke izango. Honekin, Descartesek honako hau dio: gauza pentsatzaileak baieztatzen dugunean lehen nozio bati buruz ari garelako da; norbaitek pentsatzen ari dela, beraz badaela esaterakoan, silogismo bat da, existentzia ez baitu pentsamendutik ondorioztatzen.
Ideia motak: jatorrizkoak, eratorriak eta irudimenezkoak
- Jatorrizkoak: gizakia beraiekin jaiotzen da; gauzak hauteman aurretik gure adimenean ideiak baititugu: arimarena, Jainkoarena eta materiaren ideia.
- Eratorriak: zentzumenen bidez, objektu fisikoen bidez datu sentigarriak eskuratzen ditugunean eratzen ditugu: mendia, zuhaitza...
- Irudimenezkoak: gizakiak berak sortu dituen ideiak dira; hau da, adimenaren bidez ideia berri bat asmatzen du, hori baino lehenago jasotako ideia pare batzuk nahastuz: zentauroa, itsaslamiak...