Bpg erreala

Economía3,34 KB

Herrialde baten barnean, denbora tarte zehatz batean, ekoiztutako azken ondasun eta zerbitzu guztien merkatu-balioa da.

BPG monetarioa:BPGa neurtzeko urtebetean ekoitzitako amaierako ondasun eta zerbitzu guztien balioa batzen dutenean, urte horretako prezioak erabiltzen dituzte. Horrela, BPG nominala kalkulatzen dute lehendabizi. BPGa kalkulatzerakoan erabiltzen diren prezioak urte horretakoak badira, BPG nominala lortuko da.

BPG erreala:BPG errealak urte bakoitzean ekoitzitako kantitateak prezio berdinetanbaloratzen ditu. BPG errealaren gorabeherek soilik islatuko dituzte ekoitzitako amaierako ondasun eta zerbitzuen kantitateen aldaketak (ez prezioenak).

BPG = K + I + G + X

Kontsumoa:

Beharrizanak (indibidualak eta kolektiboak) zuzenean asetzen dituzten ondasun eta zerbitzuen balioa (iraunkor eta iragankorrak)

Inbertsioa:

Ekoiztu edo inportatu diren ondasunetatik urtean zehar kontsumitu ez direnak eta ekoizpenerako bitarteko gisa zenbait urteetan erabiliko direnak.

Gastu Publikoa:

Erakunde publikoen gastua. Bai kontsumo zein inbertsio gastuak eta baita transferentziak.

Esportazioa-Inportazioa:

Bertokoek erbestekoei egindako ondasun eta zerbitzu horniketa. Inportazioak, kontrakoa.

Descargar

PDF Word HTML