Bigarren Industria Iraultza (1840–1914)

Historia3,72 KB

Bigarren Industria Iraultza (1840–1914)

XIX. mendearen amaieran, lurrun-makinaren etapa amaitu eta Bigarren Industria Iraultza abiatu zen.

1870 eta 1914 artean, aurrerapen teknologiko handiek aurreko industria-fabrikazio metodoak berritu zituzten eta hazkunde izugarria eragin zuten, bereziki Alemanian, AEBn eta Japonian.

Aurrerapen teknologiko bereizgarriak

  • Petrolioa

    Petrolioa energia-iturritzat erabiltzen hasi zen. 1859an, AEBetan zulatu zen lehen petrolio-putzia. Nahiz eta ikatza asko erabiltzen jarraitu eta hasieran petrolioak ez zuen guztiz ordezkatu, berehala hasi zen industria, garraiobide eta argiztapen-erako erabiltzen.

  • Elektrizitatea

    Elektrizitatea lurrun makinaren energia mekanikoa ordezkatzearen ondorioz garrantzitsua bihurtu zen, eta ikatzik gabeko zonaldeetan bereziki erabilgarria izan zen. 1879an, Thomas Alva Edisonek J. W. Swanen bonbilla hobetu zuen eta hirien argiztatzea posible egin zen. Lehen tranbia elektrikoak ere instalatu ziren. Nikola Teslaren korronte alternoek bigarren industria-iraultzaren garapena oso baldintzatu zuten, eta horrek "korronteen guda" sortu zuen Edisonen eta Teslaren artean.

  • Siderurgia

    Industria siderurgikoak aurrerapauso handia eman zuen: 1856an Bessemer bihurgailua asmatu zen. Hori baliatuta, burdina azkar altzairuan bihurtu zitekeen ezpurutasun gutxirekin. Altzairuarekin itsasontziak, trenbideak, zubiak eta eraikinak eraiki zitezkeen. Gainera, altzairu herdoilgaitza eta aluminioa ere lortu zituzten.

  • Industria kimikoa

    Industria kimikoak produktu sintetikoetan espezializatu zen, produktu naturalak ordezkatuz. Ongarriak, koloratzaileak, lehergaiak, farmazia eta lurrin-industria sortu ziren. Alemania produktu kimikoen munduko fabrikatzaile nagusietako bihurtu zen.

Garraiobideetako aurrerapenak

  • Trenak

    1850 eta 1950 artean trenbide-sarean 400.000 km baino gehiago eraiki ziren. AEBn, bi ozeanoak konektatzeko trenbidea zabaldu zen, eta Amerikako mendebaldea kolonizatzeko balio izan zuen.

  • Itsasontziak

    Altzairuzko itsasontziek merkataritza mundu zabalean hedatzea eragin zuten. Helizeak zabaldu ziren, eta lurrun-motorrek bela bidezko nabigazioa ordezkatu zuten.

  • Automobilismoa eta abiazioa

    Karl Benzek 1886an gasolinazko motorra erabiliz ibilgailu praktikoa garatu zuen; teknologia hori denborarekin hobetu zen eta XX. mendean erabat zabaldu zen. Abiazioaren aroa ere orain hasi zen.

Taylorismoa eta lan-antolaketa

AEBn, XIX. mende bukaeran, F. W. Taylorrek lanaren antolaketa-metodo berria landu zuen: Taylorismoa, industria-produkzioa handitzeko. Langile bakoitzak zeregin bakarra zuen industriako produktua lantzerakoan; lana banatuz eta espezializazioa bultzatuz, Taylorismoa hamarkada batzuen buruan Henry Fordek bere autoen muntaketa-katean aplikatu zuen.

Kapitalismoa eta enpresa-egitura

Kapitalismoa industria berrietara egokitu zen: bankuak sortu ziren eta familia batzuek nagusitasuna lortu zuten finantza-munduan. Enpresek kontzentrazio joera handiagoak erakutsi zituzten, eta kartelak, trust-ak eta holdingak sortu ziren saltzaileen arteko lehia saihesteko eta merkatua kontrolatzeko. Enpresa handiek sektoreak monopolizatu zituzten: Rockefeller (petrolioa); Krupp (armamentua); Nobel (lehergaiak)…

Descargar

PDF Word HTML