Autonomia, Heldutasun Morala eta Erantzukizun Etikoa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,53 KB
Autonomia kontzeptua
Gizakiok helburuak ere hauta ditzakegu: autonomoak gara. Kantek askatasunaren legea edo lege morala esan zion horri. Bi ikuspegi bereizten dira:
- Pertsonon nahimenetik kanpo dauden gertakarien ikuspegia: Lege naturalak sortzen zaizkigu, eta horien mende gaude gizakiok, izaki fisikoak baikara.
- Giza nahimenaren ikuspegia: Efektu segida bat hasteko gai da giza nahimena. Hori dela eta, askatasunaren legeak sortzen zaizkigu, izaki arrazoidunek eginak.
Heldutasun morala: Heteronomiatik autonomiara
- Maila aurrekonbentzionala: Norberaren interesak asetzen dituena hartzen du gizabanakoak bidezkotzat, eta arauak eteteak izan ditzakeen ondorioengatik betetzen ditu haiek (zigorra edo saririk eza), ez beste ezergatik.
- Maila konbentzionala: Norberaren gizarteko legeekin bat datorrena da bidezkoa.
- Maila postkonbentzionala: Gizabanakoak ondo bereizten ditu zer diren gizarteko arauak eta zer printzipio moral unibertsalak. Autonomoak dira. Norberaren kontzientziaren arabera mundu osoarentzako lotesleak diren printzipioei jarraiki jokatzen dute.
Erantzukizuna
Zer da erantzule izatea?
Hasiera batean, epaiketa batean zerbaiten alde egitea adierazi nahi zuen, edo zalantzazkotzat jo den ekintza bat justifikatzea. Erantzukizun kontzeptua beste zerbait adierazteko erabili zen: norbaitek beste norbaiti kalteren bat egindakoan, kaltearen ordaina bere gain hartu behar duela adierazteko, hain zuzen.
Erantzukizun morala kontzientzia moralaren fenomeno subjektiboa da; horrek esan nahi du jarduten ari den subjektua bera sentitzen dela bere ekintzaren erantzule, eta ez dagoela inolako epailerik erantzule joko duenik, subjektu horren beraren kontzientziaz besterik.
Erantzukizuna gaur egungo munduan
- Erantzukizun-printzipioa: Hurrengo belaunaldikoek jasoko duten mundua gutxienez guk geuk hartutakoa bezain egokia izan dadin bizitzeko.
- Herritar arduratsuak: Herritarrek parte hartzen dute aktiboki eta arduraz. Herritar kosmopolita da eredu, lortu beharreko helburua: norberaren bizi-egoera jakinak oinarri hartuz, gizadi osoaren arazoekin solidarioa dena.
- Erantzukizun profesionala: Helburua bikaintasuna da: profesional bakoitzak bere gaitasun guzti-guztiez baliatzea, ahalik eta lan biribilena egiteko.