Atzizkiak euskal gramatikan: sailkapena eta adibideak

Lengua y literaturaActualizado el 5,65 KB

Resumen

Dokumentuak euskal gramatikako atzizkiak sailkatzen ditu esanahiaren arabera: jatorrizkoak, denbora-atzizkiak, egile-atzizkiak, zailtasun-atzizkiak, multzo-atzizkiak, atzizki txikigarriak, gogo-atzizkiak, joera-atzizkiak, gaia adierazten dutenak, ekintza eta ondorio-atzizkiak eta handigarriak. Ikasleak atzizki bakoitzak zer esan nahi duen eta nola erabiltzen den ikasiko du.

Puntos clave

  • Egile-atzizkiak: -(d)ari, -le/-tzaile, -gin/-kin/-gile, zeinak ekintza egiten duenaren izena sortzen duten.
  • Zailtasun-atzizkiak: -(t)ezin (ezintasuna), -gaitz/-kaitz (zailtasuna), -(t)erraz (erraztasuna) eta -garri/-karri (egingarritasuna).
  • Denbora-atzizkiak: -aro, -ero/-ro (NOIZ galderari erantzuten dioten adizlagunak sortzen dituzte) eta -te (denboraldia edo eguraldi-giroa).
  • Joera-atzizkiak: -bera, -kor/-or, -koi eta -zale/-tzale, joera edo zaletasuna adierazten dutenak.
  • Ekintza eta ondorio-atzizkiak: -kuntza, -(k)eta, -dura/-tura eta -(k)ada.
  • Atzizki txikigarriak (-ño, -txo, -tila, -xka) eta handigarriak (-kote, -tzar) ere agertzen dira.

Ponte a prueba

Jatorri-atzizkia

-tar: silaba bat edo bi dituzten izenekin eta kontsonantez amaitzen direnekin erabiltzen da.

-dar: m, n edo / letrez bukatzen direnei lotzen zaie.

-ar: bi silaba baino gehiago dituzten izenekin eta bokalez edo t eta d letrez bukatzen direnekin erabiltzen da.

DENBORA-ATZIZKIAK

-aro: izenei lotzen zaie; atzizki honen bidez sortutako izenek <

-ero/-ro: denbora-izenei lotzen zaie, eta «guztietan, bakoitzean>> esanahia gehitzen die. Atzizki honen bidez, NOIZ galderari eran tzuten dioten adizlagunak sortzen dira.

-te: izenei lotzen zaie, eta bi adiera izan ditzake: eguraldi-izen bati lotzen zaionean, «eguraldi-giroa» adierazten du. Gainerako kasuetan, «denboraldia» adierazten du, izenak aipa tutako horrek iraun bitarteko denboraldia, hain zuzen ere.

EGILE ATZIZKIAK

-(D)ari: gehienetan, izenei eransten zaie, baina zenbaitetan, aditzei lotzen zaie.

-le/-tzaile: aditzen erroari lotzen zaizkie. Oro har, -n edo -/ bukaera duten aditzek -le hartzen dute, eta besteek, -tzaile.

-gin, -kin/-gile: izenekin erabiltzen dira. Hitz berriak sortzeko-gile erabiltzen da gehienetan; -gin hitz zaharretan agertzen da.

ZAILTASUN-ATZIZKIAK

-(t)ezin: ezintasuna adierazten du, hau da, aditzaren ekintza ezin gerta daitekeela. Zenbait aditzek -tezin aldaera hartzen dute.

-gaitz/-kaitz: zailtasuna adierazten du, hau da, aditzaren ekintza nekez gerta daitekeela. Zenbait aditzek -kaitz aldaera hartzen dute.

-(t)erraz: erraztasuna adierazten du, hau da, aditzaren ekintza erraz gerta daitekeela. Zenbait aditzek -terraz aldaera hartzen dute.

-garri/-karri: egingarritasuna adierazten du, hau da, aditzaren ekintza gerta daitekeela. Beste bi adiera ditu: barregarri (barrea eragiten duena) eta aipagarri (aipatzea merezi duena).

MULTZO-ATZIZKIAK

-di/-ti: gehienetan, landare- eta arbola-izenei eransten zaizkie; atzizki hauen bidez sortutako izenek lekua ere adierazten dute.

-teria: pertsona-izenei eta gauza-izenei eransten zaie.

ATZIZKI TXIIKIGARRIAK

-ño: izenei eransten zaie, gehienbat.

-txo (-txu,-tto, -txa): izenei lotzen zaie, gehienbat.

-tila,-kilo (-kila): izenei lotzen zaie, gehienbat.

-xka (-xko,-sko): -xka izenei lotzen zaie, baita koloreei ere. -xko izenondoei eta aditzondoei eransten zaie, gehienbat.

GOGO-ATZIZKIAK

-gale: aditzonei lotzen zaie. Atzizki honen bidez sortzen diren izenek <

-gura/-kura: aditzonei lotzen zaie. Atzizki honen bidez sortutako zenbait hitz izenak dira, eta «> adierazten dute; beste zenbait, berriz, izenak ez ezik, izenondoak ere badi ra aldi berean, eta, horrenbestez, «halako egoeran dagoena» ere adierazten dute.

-nahi: aditzonei eta aditzondoei lotzen zaie. Atzizki honen bidez sortutako zenbait hitz izenak dira, eta «zerbaitetarako gogoa» adierazten dute; beste zenbait, berriz, izenak ez ezik, izenon doak ere badira aldi berean, eta, horrenbestez, «halako egoeran dagoena» ere adierazten dute.

JOERA-ATZIZKIAK

-bera: joera adierazten du (maiz gaixotu ohi dena→ gaixobera). Aditzoinari eransten zaio (gaixo(tu)...), baina zenbait izenek ere hartzen dute (bihotz→ bihozbera: bihotz samurreko pertsona).

-kor/-or: joera adierazten du. Aditzoinari eransten zaio (egonkor, sentikor...). Aditz batzuek -or hartzen dute. Beste zenbait hitzek ere hartzen dute: baikor, berankor...

-koi: joera edo zaletasuna adierazi ahal du. Izenei lotu ohi zaie (etxekoi, amakoi...), baina izenlagunekin (berekoi) eta adizlagu nekin ere erabil daiteke (aurrerakoi).

-zale/-tzale: zaletasuna adierazten du eta izenekin erabili ohi da. Hala ere, badira salbuespenak: ederzale, ilunzale. N, r eta l letraz bukatzen diren hitzei eranstean -tzale forma hartu ahal du.

GAIA ADIERAZTEN DUTEN ATZIZKIAK

-kari/-ari: gaia adierazten du (jateko gaia → janari). Aditzoinari erantsi ohi zaio. -kari aldaera izenei eransten zaie, aldizkako ar gitalpenak izendatzeko (astekari→ astero argitaratzen dena).

-ki: materiala, haragia edo zatia adierazten du izenei erantsita (txerriki, esneki...). Aditzoinei loturik objektua adierazten du: marrazki, estalki...

-gailu/-kailu/-ailu: zerbaitetarako tresna adierazten du. Aditzoin ei lotzen zaie (garbigailu, zulagailu...). -kailu eta -ailu aldaerak ditu: izozkailu, jostailu...

-kin: objektua edo hondakina adierazten du eta aditzoinei lotu ohi zaie.

EKINTZA-ETA ONDORIO-ATZIZKIAK

-kuntza: oro har, aditzoinari lotzen zaio. Ekintza abstraktuak adierazteko erabiltzen da.

-(k)eta: hau ere, aditzoinari loturik agertzen da. Adierazten dituen ekintzak zehatzak dira. Hitz banaka batzuek eta aldaera har tzen dute: gogoeta, errieta...

-dura/-tura: Ekintza baten ondorioa edo emaitza adierazten du. Aditzoinari lotu ohi zaio. -tura aldaera S eta Z letren atzean ager tu ohi da, baita beste zenbait kasutan ere (egitura...). Beste al daera bat du: -duria/-turia (jakituria, apainduria...)

-(k)ada: ekintza eta kolpea adierazten du. Izenei lotzen zaie maiz, baina beste hitzekin ere aurki dezakegu: atzerakada, begirada... -tada eta -ada aldaerak ditu (eskutada, aupada...)

ATZIZKI HANDIGARRIAK

-kote: izenei zein izenondoei eransten zaie.

-tzar: izenel lotzen zaie, gehienbat. Ez du zerikusirik zahar ize nondoaren esanahiarekin.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer esan nahi du -ezin atzizkiak?

-(t)ezin atzizkiak ezintasuna adierazten du, hau da, aditzaren ekintza ezin gerta daitekeela. Zenbait aditzek -tezin aldaera hartzen dute.

Zein atzizkik sortzen ditu NOIZ galderari erantzuten dioten adizlagunak?

-ero/-ro atzizkiak denbora-izenei lotuta NOIZ galderari erantzuten dioten adizlagunak sortzen ditu, eta «guztietan, bakoitzean» esanahia gehitzen die.

Zein da -tura eta -dura atzizkien arteko desberdintasuna?

Biek ekintza baten ondorioa edo emaitza adierazten dute. -tura aldaera S eta Z letren atzean edo beste zenbait kasutan agertzen da, eta -dura gainerako kasuetan.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein atzizkik adierazten du ekintza ezin gerta daitekeela?
2. Zein atzizki erabiltzen da denbora-izenei lotzen zaienean?
3. Zein atzizkik adierazten du joera edo zaletasuna izenekin erabiltzean?
4. Zein atzizkik sortzen du «ekintza baten ondorioa edo emaitza»?
5. Zein atzizki da handigarria?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.