Euskal Literatura XVIII. Mendean: Ilustrazioa eta Pizkundea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,8 KB
Testuingurua
Mende honetan euskal literaturak Iparraldean ez du indar handirik. Izan ere, 1789. urtean Frantziako Iraultza medio, Frantziako euskaldunek foruak galdu zituzten. Salbuespena, Sarako Joanes Etxeberri dugu.
Hegoaldean, kontrakoa gertatu zen: ekonomikoki eta kulturalki berpizte garrantzitsu bat gertatu zen, Ilustrazioaren mugimenduaren eskutik.
Ekonomia eta politika
Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarraren sorrerak Euskal Herriaren eta Amerikaren arteko komertziorako garraio-sarea eratu zuen.
Kultura eta euskara
Azkoitiako Zalduntxoak: Frantziako Ilustrazioaren ideiak jarraitzen zituzten. Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea sortu zen, zientziekiko, arteekiko eta letra ederrekiko nazioaren gogoa lantzeko (Frantzisko Xabier M. Munibe, Peñafloridako kondea, sustatzailea izan zen).
Literatura XVIII. mendean Iparraldean
Joanes Etxeberri Sarakoa: Saran jaio zen (1668) eta medikuntza ikasketak egin zituen Pauben. Sarako eskolaren amaiera berarekin etorri zen, Axularren estiloaren jarraitzailea izanik.
Argitaratutako lana
- Lau-urduri gomendiozco carta edo guthuna: bere publikazioetarako dirua eskatzen du.
Argitaratu gabeko lanak
- Escuararen Hatsapenak: euskararen indar eta garrantziaz hitz egiten duen apologia sutsua.
- Escual herriari eta escualdun guztiei euscuarazco hatsapenac latin ikasteko: latina euskaraz ikasteko gramatika.
- Diccionario cuatrilingüe: euskara, gaztelania, frantsesa eta latina biltzen dituen hiztegia.
Literatura XVIII. mendean Gipuzkoan
Ameriketatik diru asko egin ondoren bueltatutakoen eraginez, Gipuzkoan garai aberatsa sortu zen; testuinguru horretan sortu zen Larramendi buru izan zuen literatur mugimendua.
Manuel Larramendi
Andoain (1690). Jesuita, Filosofia eta Teologia irakaslea. Bere literatur erlijiosoak eragin handia izan zuen. Bere asmoa euskara aurrerapen teknologikoei egokitzea zen.
- El imposible vencido. Arte de la lengua Bascongada (1729): Euskal gramatika.
- Diccionario trilingüe del castellano, Bascuence y Latin.
Agustin Kardaberaz
Hernani (1703). Sermoilari gisa euskalki guztiak ezagutu zituen. Bere obraren gai nagusia erlijioa da.
- Eskuliburua: zeinean dauden kristau onaren eguneroko ejerzizioak (1826).
- Euskeraren berri onak (1761).
Sebastian Mendiburu
Oiartzun (1708). Prosa astuna baina erretorika zaindua darabil. Neologismorik ez.
- Jesusen bihotzaren debozioa (1747).
- Jesusen amore nequeei dagozten cenbait otoitz gai (1759-60).
Literatura XVIII. mendean: Bizkaiera
Larramendiren bidearen jarraitzaileak: Mogel eta Añibarro.
Juan Antonio Mogel
Eibar (1745). Bere lan aipagarriena Peru Abarka da, euskarazko lehen eleberritzat hartua. Baserritarraren bizimodua eta jakintza idealizatzen ditu, kaletarraren hizkera traketsarekin alderatuz. Gogoratu EUSKARAk baserri giroari esker biziraun duela mendeetan barrena.
Pedro Antonio Añibarro
Villaro (1748). Euskaldun gehienengana iristeko hizkera defendatu zuen. Lanen artean: Eskuliburua, Hiztegitxoa eta Lore-sorta espirituala.
XVIII. mendeko antzerkigintza
Pedro Ignacio de Barrutia
Acto para la noche buena idatzi zuen euskaraz eta gaztelaniaz.
Xabier Munibe, Peñafloridako kondea
Azkoitiko Zalduntxoen sustatzailea. Bere lanik ezagunena El borracho burlado da, opera komikoa. Obraren azpian despotismo ilustratuaren ideia dago: nobleak herritarren hezkuntza moralaz arduratu behar du.