Atmosferaren Zirkulazio Zelulak eta Babes Funtzioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,36 KB
Atmosferaren Zirkulazio Zelulak
a) Zirkulazio-zelula tropikala
Ekuatorean gorantz igotzen diren aire-masa beroak iparraldean eskuinerantz desbideratzen dira, eta hegoaldean ezkerrerantz; ez dira poloetara iristen. Izan ere, 25-30º latitude inguruan paraleloei jarraiki mugitzen dira, hoztu egiten dira, beherantz jaitsi eta ekuatorerantz abiatzen dira berriro.
Latitude horietan presio altuetako eta zeru garbiko eremu lehorrak daude, eta bertan aurkitzen dira munduko basamorturik handienak. Eremu zabal horri goi-presioen gerriko azpitropikal esaten zaio.
Ipar hemisferioko haizeak ekuatore aldera doazela, hego-mendebalderantz desbideratzen dira, eta hego hemisferiokoak, berriz, ipar-mendebalderantz. Haize iraunkor horiek alisio haizeak dira.
Ekuatorean bi hemisferioetako haizeak elkartu eta gorantz egiten dute. Horrela sortzen da tropikoen arteko konbergentzia-aldea. Hori dela eta, inguru horiek dira euritsuenak.
b) Konbekzio-zelula polarrak
Poloetan goi-presioak daude. Handik ekuatorerantz abiatzen diren aire hotzek ere mendebalderantz egiten dute, eta 60º latitudean gorantz igo ondoren, poloetara jotzen dute berriro. Hala, 60-70º-ko latitudean aurkitzen diren poloetako haize hotzak eta tropikoetako haize epelak elkartzen diren guneari fronte polarra esaten zaio. Aldian behin, fronte hori ohi baino beherago jaisten da, eremu epeleraino hain zuzen ere, eta ipar-ekialdeko haizeek, halakoetan, poloetako hotza ekarri ohi digute.
c) Tarteko latitudeetako konbekzio-zelulak
Aurreko bi zelulen artean, hau da, 30º eta 60º arteko zonan, mendebaldeko haizeak dira nagusi. Zona epela esaten zaio horri. Zona horretan, airea neurri handi batean mekanikoki mugitzera behartuta dago; aldizka antizikloiak eta aldizka depresioak sortzen baitira, eta, beraz, eguraldia aldakorra izaten da inguru horretan.
Atmosferaren funtzioak: Iragazki babesgarria
- Ionosfera: Hidrogenoa eta nitrogenoa ionizatu egiten dira uhin-luzera laburreko izpi elektromagnetikoak (X izpiak eta gamma izpiak) xurgatzen dituztenean; horren ondorioz, igo egiten da geruzaren tenperatura.
- Estratosfera: Bertan dagoen ozono-geruzak izpi ultramoreak xurgatzen ditu eta estratosferaren tenperatura igotzen da.