Arrazionalismoa eta Enpirismoa: Oinarriak eta Ezaugarriak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,54 KB
Arrazionalismoa
- Gure ezagutzak arrazoitik datoz eta arrazoi horiek a priori-ko zenbait printzipiotan oinarritzen dira.
- Arrazoiaren bidezko ezagutzan konfiantza handia dago. Balio duen ezagutza bakarra arrazoiaren bidez lortzen dena da.
- Sentimenen bidezko ezagutza gutxietsi egiten da, askotan zentzumenek engainatu egiten gaituztelako.
- Ideiak jaiotzetikoak dira (a priori-koak).
- Zientzia unibertsalak beharrezkoa izan behar du eta unibertsaltasun hori ez da esperientzian oinarritzen.
Enpirismoa
- Gure ezagutza guztiak zentzumenetatik datoz eta ez dago esperientziatik igaro ez den ezagutzarik.
- Zientziak, matematikaz gain, esperientziaren datuak behar ditu. Azken datu horiek zentzumenen bidez lortzen direnak dira, hau da, pertzepzioaren bitartez.
- Dedukzioak egin beharrean (axiometatik legeak deduzitu), zientziak indukzioak egin behar ditu (datu konkretuetatik lege orokorrera heldu).
- Ideia guztiak esperientziatik datoz eta ez dago a priori-ko ideiarik.
Enpirismoaren Ezaugarri Nagusiak
- Ezagutzaren jatorria: Esperientzia da. Ez dago esperientziatik ez datorren ezagutzarik.
- Giza ezagutza mugatua da: Esperientzia bera da muga eta ezin da esperientziatik harago joan.
- Ezagutza oro ideien ezagutza da: Ideiak esperientzian ezagutzen dira. Ezagutzen dena ez dira gauzak, ideiak baizik.
- Ezin dugu jakin gauzak nolakoak diren, gure zentzumenek ahal dutena bakarrik hautematen dugu.
- Unibertsala ez da existitzen: Singularra bakarrik hauteman dezakegu; beraz, ezagutza singularra da.
- Ongia eta gaizkia ez daude esperientzian, gauzen nolakotasuna ezin baita esperientzian hauteman.
- Autore nagusiak: David Hume, George Berkeley eta John Locke.
Arrazionalismoaren Ezaugarri Nagusiak
- Arrazoia da ezagutza-iturri baliagarri bakarra; ezin gara esperientzian oinarritu.
- Ideien innatismoa: Ideien jatorria ez dago esperientzian, ulermenean bilatu behar dugu.
- Helburua arrazoi hutsean oinarritutako zientzia edo filosofia unibertsala lortzea litzateke.
- Zientzia unibertsal honen metodoa unibertsala litzateke.
- Autore nagusiak: René Descartes, Gottfried Wilhelm Leibniz, Baruch Spinoza eta Nicolas Malebranche.