Arnas aparatuaren funtzioak

Biología14,03 KB

.
1.2 FARINGEA: 
Ahoaren eta hestegorriaren artean dago. Epigloti izeneko balbula dauka. Bere funtzioa ezinbestekoa da: irensketan arnas-aparaturanzko pasabidea ixten du, elikadura-boloa trakean sar ez dadin.

HESTEGORRIA:
Faringetik urdaileraino doan hodia da. Mugimendu peristaltikoen bitartez, elikadura-boloa faringetik urdailerantz mugitzen ditu eta ez alderantziz.

URDAILA:
“J” itxurako poltsa bat da. Bere sarrerak kardia izena du, eta etengabe egoten da zabalik. Bere irteera piloro izenaz ezagutzen da. Urdailan bi ekintza garrantzitsu gertatzen dira:
Ekintza mekanikoa: elikadura-boloak 3-4 ordu ematen ditu irabiaketan, birrintzen jarraitzeko. Digestio mekanikoa urdailean amaitzen da.
Ekintza kimikoa: urdailaren paretek urin gastrikoa jariatzen dute; honek bi osagai nagusi ditu:
Azido klorhidrikoa: substantzia bakterizida izateaz gain, kimikoki eragiten dio elikadura-boloari.
Pepsina: proteinak hasten da deskonposatzen, zati txikiagoak sortuz.
Urdailean gertatutako ekintzari esker, elikadura-boloa kimo izeneko ahi erdi likido bihurtzen da. Piloroan zehar, pixkanaka pixkanaka, heste meharrera igaroko da.



HESTE MEHARRA:
Hiru atal ditu: duodenoa, jejunoa eta ileona. 8 m-tako luzera eduki dezake. Duodenoan amaitzen da digestio kimikoa, eta xurgapena gertatzen da. 

Duodenoa: pilorotik datorren kimoa jasotzen du, digestio kimikoa amaitzeko. Prozesu honetan organo batzuk hartzen dute parte:
Gibela: behazuna sortzen du, gantzak emultsionatzeko, hau da, zati txikiago askotan deskonposatzeko. Behin sortuz gero, behazuna gibeletik behazun-xixkuraino doa, non gorderik egongo den erabilia izan arte.
Pankrea: urin pankreatikoa sortzen du, entzimaz beterik; entzimek amaitzen dute kimoaren deskonposaketa kimikoa, mantenugaiak sortuz: monosakaridoak, aminoazidoak, ura, bitaminak… 
Heste-urina: duodenoak sorturikoa da, urin pankreatikoarekin batera lan egiten duena.
Ekintza kimiko honi esker, kimoa kilo izeneko ahi bihurtzen da.
Jejunoa: mantenugaiak odolerantz xurgatzen ditu. Bere paretak oso tolestuta daude, heste-biloak osatuz. Biloen barruan odol-hodiak daude: hauek digeritutako substantziak (mantenugaiak) jaso eta gorputzeko zelula guztietara eramaten dituzte.
Ileona: heste meharraren azken zatitxoa da. Hemen bukatzen da xurgapena. Balbula ileozekalaren bidez dago heste lodiari loturik.





HESTE LODIA:
Xurgatu gabeko substantziak heste lodirantz pasatzen dira, hestearen mugimendu peristaltikoen bidez. Hiru zati ditu: hesteitsua, kolona eta ondestea:
Hesteitsua: ileonarekin dago komunikaturik. Apendize bermiforme izeneko organoa irteten da hesteitsutik. Itxuraz, ez du inolako harremanik digestioarekin.
Kolona: 1,5 m-tako hodi honek hiru ditu: goranzko, zeharkako eta beheranzko kolona. Prozesu garrantzitsuak burutzen ditu:
Ia ur guztia eta gatz mineralak zurgatzen ditu odolerantz. Horrela, digestioaren hondarrak gero eta solidoago bihurtzen dira, gorotzak osatuz.
Bakteria sinbionteak bizi dira kolonean. Beren elikadurarako guk xurgatu gabeko zenbait hondar aprobetxatzen dituzte. Guretzat zenbait bitamina sortzen dituzte. Beren nutrizioan heste-gasak sortzen dituzte.
Kolonean ez dago digestiorik.

UZKIA:
Digestio-aparatuaren amaierako irekidura da. Gure borondateak erabakitzen du noiz kanporatu gorotzak, uzki-esfinterra zabalduz.

Digestio guruinak:
Azaldutako listu guruinak, gibela eta pankrea dira. Elikagaiak ez dira organo hauen barnetik pasatzen. Organoek isurtzen dituzte beren jariakinak digestio-hodira.







4.- Digestio-aparatuko gaixotasunak.
Era askotako sorburuak dituzte: ondoretasuna, estresa, dieta desegokia, tabakoa, alkohola, mikroorganismoak…  Gehienak elikadura zainduz eta bizitza-ohitura egokiak izanez sahies daitezke.

Hona hemen zenbait gaixotasun:

TXANTXARRA: 
zenbait bakteriok sortutako gaixotasun infekziosoa da. Ahoan dauden bakterioek ahoraturiko gluzidoez elikatu eta azidoak sortzen dituzte; azido hauek hortzen esmalteari, dentinari eta zementuari  egiten diete kalte. Txantxarrari aurrea hartzeko komenigarria da gozokiak kontrolik gabe ez jatea, hortzen garbiketa egokia edukitzea eta dentistarengana aldian behin joatea.

IDORRERIA: 
Libratzeko zailtasunak izatean datza. Kasu honetan heste lodiak ur gehiegi xurgatzen du eta, horrenbestez, gorotz lehor eta gogorrak sortzen dira. Eragiten duten faktoreak, besteak beste,  estresa, zenbait sendagai eta landare-zuntzu gutxi kontsumitzea dira. 




ULZERAK:
Urdail eta duodenoaren peretetako zauriak dira, batik bat. Eragiten duten faktoreen artean estresa eta Helicobacter pylori izeneko bakterioa daude. 

GASTROENTERITISA:
Urdailaren eta hestearen barnealdeko  mintzaren hantura da. Zenbait birusek eta bakterioek eragindako infekzioen ondorioz sortzen dira, batik bat. Oka eta beherakoa eragiten ditu, baita sabelaldeko ondoeza ere. Hanturaren ondorioz, hesteak ur eta gatz mineral gutxi xurgatzen du; ondorioz gorotzak oso likidoak izaten dira. 

GIBEL-ZIRROSIA:
Gaixotasun kronikoa da, gibelaren heriotza dakarrena. Ondorioz, gibelak ez du behar bezala funtzionatzen. Kasu askotan errulea alkohola da.


5.- Arnas-aparatua.
Zelulentzat beharrezkoa den oxigenoa jasotzen du, eta metabolismo zelularrean sorturiko CO2-a kanporatzen du.
Hona hemen arnas-aparatuko atalak:

ARNAS – BIDEAK: Airea ingurunetik biriketaraino eramaten dute. Hauexek dira beren atalak:
SUDUR-HOBIAK:
Ahoaren gainaldeko bi barrunbe dira. Sudur-zuloen bidez komunikatzen dira kanpoaldearekin. Sudur hobietan airea berotu, hezetu eta garbitu egiten da.

FARINGEA:
Arnas-aparatuaren eta digestio-aparatuaren lokarria da.. Airea laringera eramaten du. Epiglotisa dauka, irenstean elikagaiak arnas bideetara joan ez daitezen.



LARINGEA:
Hodi laburra da. Barruan ahots-kordak ditu; hauek bibratzean ahotsa sortzen dute.

TRAKEA:
Lepoaren barrualdean dago kokaturik, hestegorriaren aurrean. Airea bronkioetarantz bideratzen du.

BRONKIOAK:
Biriketan sartzen diren bi hodi dira. Biriken barnean adarkatu egiten dira.


BRONKIOLOAK:
Bronkioen adarkadurak dira; gero eta adar txikiakotan sakabanatzen dira. Beren amaieran pareta mehe-meheko zakuak dituzte, birika-albeolo izenekoak. Albeoloen bitartez gertatzen dira odolaren eta biriken arteko gas trukeak.



2.- BIRIKAK: 
Kanpotik saihets hezurrek babesten dituzte. Pleura izeneko mintz bikoitzak babesten ditu; bi mintzen artean pleura-likidoa dago. Horrela birikak mugimenduetara moldatzen dira. Eskuineko birikak hiru lobulu ditu; ezkerrekoak bi baino ez. Biriken barruan gertatzen da gas trukea, aurreko puntuan adierazi den bezala. 
6.- Gas-trukea.
Oxigenoz beteta, airea sudur-hobietan zehar sartzen da, non airea berotu, hezetu eta garbitzen den.  Egia esan, arnas-bideek jariatzen duten mukiak aireko hainbat partikula hartzen ditu; beraz, garbiketa bide osoan zehar gertatzen da.
Airea faringe eta laringean zehar doa trakearantz; hemendik bronkio eta bronkioloetarantz, azkenik birika-albeoloetaraino iritsi arte.
Birika bakoitzean milaka albeolo daude. Beraz, gainazal ikaragarria dago gas trukea egiteko. Honetarako, albeoloak hainbat odol-kapilarrez daude inguraturik. Albeoloaren eta kapilarraren arteko trukea difusio bidez gertatzen da: konzentrazio handieneko gunetik konzentrazio txikieneko gunera mugitzen dira gasak.
Airea albeoloetara iristen denean, aireko O2-a kapilarretako odolera  igarotzen da, CO2-a duen odolera, hain zuzen ere. CO2-ak O2-aren kontrako norantzan mugitzen da: albeoloaren barrualdera igaro eta kanporatu egiten da handik.
O2-z beteriko odolak O2-a zelula guztietara eraman  eta gero, sortutako CO2-a hartzen du biriketara eramateko.




7.- Birika-aireztapena.
Biriketan airea sartzerakoan, arnasa hartzean alegia, kaxa torazikoaren bolumena handitu egiten da eta airea botatzerakoan edo arnasa botatzean, aldiz, txikitu.
Kaxa torazikoa ondorengoek osatzen dute; saihetsezurrek alboetan. Esternoi hezurrak aurrealdean, eta bizkarrezurrak atzealdean. Diafragma kaxa torazikoa oinarritik ixten duen muskulua da. Gainera, saihetsezurretan eta bizkarrezurrean txertatzen diren arnasketakoak izeneko muskuluak daude.
Biriketan muskulurik ez dagoenez, haien mugimenduak pasiboak  dira eta kaxa torazikoaren mugimenduek baldintzatzen dituzte.
Arnasa hartzea kaxa torazikoaren bolumena handitzearekin batera gertatzen da, eta hau, aldi berean, bi arrazoi direla medio gertatzen da. Batetik, diafragma uzkurtu eta lauagoa bihurtzen denean, kaxa torazikoaren oinarria jaitsi egiten da. Bestetik, arnasketako muskuluen uzkurdurak saihetsezurrak igotzen dituenean, esternoia aurrerantz mugitzen da.
Alderantzizko prozesuak, muskuluen lasaitzeak, alegia, kaxa torazikoaren bolumena txikitzea dakar, eta ondorioz, arnasa botatze bat.
Arnas mugimenduak automatikoki egiten dira, nahigabe. Horrela, arnasa hartze normala eta arnasa botatze normala gertatzen dira.

Nahi izanez gero kaxa torazikoaren bolumena handitu eta ondorioz, amasa hartzea areagotzen da, arnasa hartze bortxatu bat egiten bada arnasketako muskuluak are gehiago uzkurtuz. Halaber, arnasa botatzea luza daiteke, ohikoa baino aire gehiago kanporatuz, arnasa botatze bortxatu bat, alegia.
Baldintza normaletan arnasa hartzen eta botatzen den airea 0,5 litrokoa da gutxi gora-behera, eta aire arrunta izenaz ezagutzen da. Horretaz gainera, arnasa hartze bortxatuan, 1,5 litro aire osagarri sar daiteke. Arnasa botatze bortxatuan, aire arruntaz gainera, 1.5 litro aire kanpora daiteke, erreserbako airea deritzona.
Aire arruntaz, aire osagarriaz eta erreserbako aireaz gainera, arnasa botatze bortxatu baten ondoren, biriketan oraindik 1,5 litro hondar-aire geratzen da.
Arnasa hartze bortxatu bat egiten bada, eta ondoren, arnasa botatze bortxatu batean ahalik eta aire gehiena botatzen bada, aire horren bolumena ondorengoa izango da:
Aire arrunta: 0,5 litro  
Aire osagarria: 1,5 litro
Erreserbako airea: 1,5 litro 
GUZTIRA:  3,5 litro

3.5 litro hauek bizi-edukiera osatzen dute.
Hondar-airea: 1,5 Iitro

Pertsona arrunt baten birika-edukiera, horrenbestez, bost litrokoa da batezbeste. Pertsona batzuek birika-edukiera handiagoa dute, beren gorpuzkeragatik edota egiten duten ohiko ariketa fisikoarengatik; horrela, kirolari batzuek, zortzi litro edo gehiagoko edukiera izatera iristen dira, eta beste pertsona batzuek, ordea, alderantzizko arrazoiengatik, birika-edukiera askoz apalagoa dute. 
Arnasa hartzea eta arnasa botatzea egiten den modu txandakatuari arnas erritmoa deitzen zaio; ariketa fisikoarekin bizkortu, eta atsedenean edo lo gaudenean apaldu egiten da.


8.- Arnas-aparatuko gaixotasunak

Arnas aparatuko hodiek kontaktu zuzena dute kanpoaldearekin; horregatik hainbat gaixotasun infekzioso hartu ohi ditugu. Beste gaixotasun batzuk ohitura ez-osasungarrien ondorioz sortzen dira, normalki kronikoak direnak. Hona hemen gaixotasun ezagunetariko batzuk:

BRONKITISA:
Bronkioen hanturazko gaixotasuna da eta bakterio batek eragindako infekzioaren ondorioz sortzen da; horrek arnasa hartzeko zailtasunak eragiten ditu. Muki asko sortzen da denbora luzean, eta gainera, eztula ere izaten dute. Erretzaileengan, tabako-kearegatik, gaixotasuna kroniko bihurtzen da. Gaixoak gero eta zailtasun handiagoa izaten  du arnasa hartzek  eta ahalegin fisikoak egiteko.

ASMA:
Arnas hodien aldi baterako hertsaduraren ondorioz sortzen da; horrek oxigeno-eskasia eragiten du ehunetan, bai eta arnasa hartzeko arazoak ere. Faktore alergikoen ondorioz sortzen da asma (polena, akaroak, hautsa, kutsadura...), ariketa fisiko handiaren ondorioz edo arnas infekzioen ondorioz. Asmaren sintomak eztula, arnasa berotzea eta arnasa hartzean txistu-hotsa egitea dira.

TUBERKULOSIA: 
Bakterio batek eragindako gaixotasun kutsakorra da, birika-ehuna hondatzen duena. Airearen bidez kutsatzen da. Gorputzeko beste atal batzuei ere kalte egiten die gaixotasunak batzuetan:  garunari eta giltzurrunei, esaterako. Sendabiderik jartzen ez bada, heriotza ekar dezake. 

HORTZERIA eta GRIPEA:
Birusek eragindako arnasbideen infekzio kutsakorra da. Ez dago gaixotasun horiek sendatzeko tratamendurik eta, normalean, berez joaten dira egun batzuren buruan. Ohiko sintomak doministikuak, muki ugaria eta eztarria narritatzea dira.  Gripea hotzeria baino gogorragoa da; gripea dutenek giharretako mina, hotzikarak eta sukarra izaten dituzte.


Descargar

PDF Word HTML