Arkitektura Greziarra: Ordenak, Tenpluak eta Oreka Klasikoa
Arkitektura Greziarraren Ezaugarri Orokorrak
Edertasuna eta ordena, harmonia, oreka eta aldeen arteko proportzioa gidatzen dituzten kontzeptuak dira arkitektura greziarraren oinarria. Klasikotasunaren oreka perfektuaren sinonimo gisa ulertzen da. Gizakiaren eskalaren araberako arkitektura da, eta greziarrek gizakiaren neurrian eta harmonian oinarritutako edertasuna adierazi nahi izan zuten.
Greziarrek hiru arkitektura-ordena bideratu zituzten: doriarra, joniarra eta korintiarra. Kolorea dekoraziorako erabiltzen zen (polikromia).
Ordena Doriarra
- Zutabeak ez du harroinarik edo oinarririk.
- Ertz biziko fuste ildaskatua.
- Fustearen diametroa gorantz estutzen doa.
- Kapitelak bi zati ditu: ekinoa eta abakoa.
- Arkitrabe laua.
- Frisoak bi elementu ditu: triglifoak eta metopak.
- Erlaitza, taulamenduaren zati garaiena eta irtena, fatxadaren frontoia eratzen du.
Tenpluak krepidoma edo harmaila baten gainean altxatzen dira, azkena estilobatoa dena.
Ordena Joniarra
- Harroina du, toroa eta eskozia izeneko molduraz egituratua.
- Plintoa toroaren eta eskoziaren artean dago.
- Fustea: ertzak ez dira zorrotzak, kamutsak baizik.
- Kapitelak kiribilduak ditu.
- Arkitrabea hiru zerrenda horizontaletan banandua.
- Friso jarraia, biluzia edo erliebeekin apaindua.
- Erlaitza ez da irtena; bi lerro ditu motibo geometrikoz apainduta.
Ordena Korintiarra
- Fustea joniarra da.
- Kapitela da elementu bereizgarriena: kapitel landareduna, akanto hostoen itxurakoa.
Arkitektura Erlijiosoa
Tenplua eraikuntza tipikoena da, ordenen arabera eraikia. Osagai nagusiak hauek dira:
- Naos edo cella: jainkoaren edo jainkosaren estatua gordetzen zen gganbara.
- Pronaosa: arkupe irekia, naosen aurrean kokatua.
- Opistodomosa: atzekaldeko atarija, naosaren ostean eta horretatik erabat bereizita egon ohi dena.
- Adyton: naosaren eta pronaosaren artean dagoen gela.
- Antae: naosaren hormak gelak baino luzeagoak dira, eta horma horri antae deitzen zaio.
Tenplua zutabez inguratuta: tipologiak
- In antis: bi zutabe sarreran.
- Prostiloa: atari zutabedun bat.
- Anfiprostiloa: bi atari zutabedun.
- Diptera: bi zutabe-lerro eraikinaren inguruan.
- Tholosa: zirkulu formako tenplua.
- Peripteroa: zutabeak eraikinaren inguruan.
- Pseudoperipteroa: zutabeak hormatik itsatsita.