Arkitektura gotikoa: ezaugarriak eta bilakaera

Arte y HumanidadesActualizado el 3,46 KB

Resumen

Dokumentu honek arkitektura gotikoaren jatorria, ezaugarri nagusiak eta eraikuntza-moten bilakaera azaltzen ditu. XII. mendearen erdialdean Frantzian sortu zela eta Europa osora hedatu zela azaltzen du. Materialak, egiturak (arku zorrotza, gurutze-ganga, arbotanteak), argiztapena eta katedral gotikoaren eredua aztertzen ditu.

Puntos clave

  • Arkitektura gotikoa XII. mendearen erdialdean sortu zen Frantzian eta azkar zabaldu zen Europa osora.
  • Arku zorrotza eta gurutze-ganga nagusiak dira estilo honen egituran.
  • Arbotanteek eta estriboek alboetako gangen deskarga bideratzen dute.
  • Egitura bertikala eta altua da, pinakulu eta orratzekin, erromanikoaren egitura horizontala ordezkatuz.
  • Leihoek, arrosa-leihoek eta kolorezko beirateek argi koloreztatua sortzen dute barnean.
  • Katedrala eraikin gotikoaren sinboloa izan zen, hiriaren eta hiritarren batasun espirituala adieraziz.

Ponte a prueba

Arki.GO: Arkitektura Gotikoa

Sarrera

Aldaketa handiak gertatu ziren Europan XII. mendearen amaieran. Hasitako aldaketa teknologiko, filosofiko-erlijioso, ekonomiko, politiko eta sozialen ondorioz gauzatu zen estilo gotikoa, eta zenbait herrialdeetan behintzat, XVI. mendearen hasiera arte iraun zuen (Ingalaterran XIX. mende arte). Merkataritza eta hiriak garatzean, bizimodu berriak eta bat-bateko pentsamolde aldaketak etorri ziren. Burgesia bezalako talde sozialak agertzean eta unibertsitateetan natura eta zientziak ikasteari ekin zitzaionean, hasi zen kulturaren eta artearen sekularizazio-prozesua.

Arkitektura Gotikoaren Ezaugarriak

XII. mendearen erdialdean sortu zen Frantzian arkitektura gotikoa, eta hortik, oso azkar, Europa osora zabaldu zen. San Benitoren ordenak hedatutako gotiko zistertarra izan zen bere aurrekari funtsezkoa. Arkitektura zistertar honek gurutze-ganga eta arku zorrotzaren erabilera bultzatu zuen. Lehenengo arte hiritarra dugu gotikoa.

Erabilitako Materialak eta Teknikak

  • Material gisa harria erabiltzen jarraitu zuten. Perfekzio handiz tailatutako harlanduzko aparailua. Harlanduak lotzeko metalezko lokarriak berunez indartuak erabili zituzten.
  • Estalkiari dagokionez: Arku zorrotza erabili zen. Arku honek indarra eta dinamismoa adierazten ditu, eta gainera, dekoratzailea da. Erabiltzen da gangaren egituran, baoetan, nabeen arteko banaguneetan, eta elementu apaingarri gisa.
  • Gurutze-ganga ere erabili zen. Gurutzatzen diren bi arku zorrotzak (nerbioak) eta alboetan egitura ixten duten lau arku zorrotzez (toralak aurre-atzean eta formeroak alboetan) osatzen da gurutze-ganga.

Euskarriak eta Egitura

  • Euskarriari dagokionez: Pilare faszikulatuak. Gorputz zentral batez eta hari ezarritako zutabe meharrez osatzen dira.
  • Arbotanteak eta estriboak edo kontrahormak erabili ziren. Arbotanteak kanpoaldeko deskarga-arkuak dira, eta alboetako gangen gainean doaz estriboetaraino.
  • Arkitektura gotikoa bertikala eta altuera handikoa da. Eraikinen zutabeak luzatzen dira pinakulu eta orratzekin, eta erromanikoaren egitura horizontala desagerrarazten da.

Argiztapena eta Dekorazioa

  • Leihoek eta arrosa-leihoek garrantzi handia izango dute.
  • Beirateak erabili ziren: Argia, murruan dauden leihoen eta arrosa-leihoen kolorezko beirateetatik sartzen zen, koloreztatutako argitasuna lortuz.
  • Arkitektura gotikoan hiru motatako elementu apaingarri topa ditzakegu: arkitektonikoak, eskultorikoak eta piktorikoak. Elementu hauek fatxadetan kokatzen dira.
  • Saloi-oinplanoa erabiltzen da.

Funtzioa eta Eraikuntza Motak

Eraikuntza erlijiosoa: Hiriak berpiztu eta eraikuntza-forma berriak sortu ziren. Katedrala izan zen nabarmenena, hiriaren sinboloa eta hiritar ororen batasun izpiritualaren lokarri.

Katedral Gotikoaren Eredua

  1. Oinplanoa latindar gurutzeduna edo basilikala zen. Girola eta zenbait kapera zituen. Hiru edo bost nabe.
  2. Fatxadaren albo bakoitzean dorre bat zegoen, eta bien erdian, hauek nolabait orekatzeko, arrosa-leiho handi bat egiten zuten. Eredu erromanikoari jarraituz antolatu zuten portada (txaranbeldua), baina arku zorrotzak erabiliz.
  3. Dorreak eta zinborioak orratzez edo txapitelez errematatuak. Gailurreriazko erremateak ere erabiltzen dira, eta portadetan eta fatxadetan dekorazio eskultorikoa.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz eta non sortu zen arkitektura gotikoa?

XII. mendearen erdialdean sortu zen Frantzian. Handik oso azkar zabaldu zen Europa osora.

Zein dira arkitektura gotikoaren ezaugarri nagusiak?

Arku zorrotza, gurutze-ganga, arbotanteak eta estriboak dira egiturako ezaugarri nagusiak. Egitura bertikala da eta altuera handikoa, pinakulu eta orratzekin.

Zer da arbotante bat?

Arbotanteak kanpoaldeko deskarga-arkuak dira. Alboetako gangen gainean doaz estriboetaraino, eta pisua kanpora bideratzen dute.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Non sortu zen arkitektura gotikoa?
2. Zein elementu egituraren ezaugarri nagusia da arkitektura gotikoan?
3. Zer funtzio dute arbotanteek?
4. Zer izan zen katedral gotikoaren garrantzia?
5. Zein elementu erabiltzen zen argia kolorez koloreztatzeko?
6. Zein forma du gotikoko katedral-oinplanoak?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.