Argazki kameraren funtzionamendua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,67 KB

6.   ARGAZKI-KAMERA.   DESKRIBAPENA.   ESKEMA:   NOLA   ERATZENDIREN IRUDIAk

-Kamera zer motatako sistema optikoa den adieraztea (lente konbergentea).

-Eskema: nola eratzen diren irudiak.

ARGAZKIKAMERA

Argazki-
kamera irudiak atzemateko tresna optiko bat da. Sistema optiko batek eta hartzaile fotosentikor batek osatzen dute. Sistema optikoa (OBJEKTIBOA), objektuaren irudi erreal eta alderantzikatua hartzailearen gain proiektatzeaz arduratzen da.

ARGAZKI-KAMERARENELEMENTUAK

Gorputza: funtsean kamera iluna da. Atzealdean, objektuaren irudi erreal eta alderantzizkoa eratzen den lekuan, xafla edo film fotografiko sentikorra ipintzen da.

•   Objektiboa: objektuek islaturiko argia biltzen duen sistema konbergentea da.

Kasurik sinpleenean lente konbergente bakarra da. Objektibo on batek akatsik gabeko  irudia  sortu  behar  du,  eta  fokatze-sakonera  handia  izan  behar  du. Fokatze-sakonera objektuak aldi berean fokatu ditzakeen punturik hurbilenaren eta urrunenaren arteko distantzia da.

Bisorea:  honekin  irudia  enkoadratu  egin  daiteke,  nahi  den  zatia  filmean inpresionatuta gera dadin.

Obturadorea: dispositibo horren bidez esposizio-denbora kontrola daiteke, hau da, argia pelikulara iristen dagoen denbora tartea.

Diafragma: elkarren gainean ezarritako xaflatxo metalikoen eraztun bat da, eta objektiboaren  diametro  eraginkorra  erregulatzeko  balio  du,  eta,  ondorioz, filmera iristen den argi kantitatea.

Kliskagailua:  kliskatzean,  argazkia  ateratzen  dugu.  Denbora  konkretu  batez ireki egiten du obturadorea, horrela, kanpotik argiak filma inpresiona dezan.

FUNTZIONAMENDUA

Argazki kameraren eta giza begiarenaren funtzionamendua antzekoak dira. Objektiboak begiaren kristalinoaren funtzioa betetzen du, diafragmak irisarena, kamera ilunak esklerotikarena eta film sentikorrak erretinarena. Baina argazki kamerak irekiera-angelu oso handia du fokaturik, begiarena baino handiagoa, eta horri esker, ikusi-eremu handiagoa hartzen du

Objektuen fokatzea lortzeko, lentearen eta pelikularen arteko distantzia doitu egin behar da, argazkia egin nahi zaion objektuaren irudia film sentikorrean eratzeko moduan.

Kameran  sartzen  den  argi  kantitatea,  argiztapen-denboraren  bidez  eta  diafragmaren irekieraren bitartez erregulatzen da.


Entradas relacionadas: