Antzinako Greziako Filosofia: Sokrates, Platon eta Aristotelesen Gakoak

Enviado por Bruxes y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 11,9 KB

Sokrates

Sokrates K.a. 470. urtean jaio zen. Ez zuen politikan parte hartu, baina bai Peloponesoko Gerran. Hogeita hamar tiranoen aurka joan zen, eta, horregatik, heriotza-zigorra ezarri zioten.

Ez zuen ezer idatzi. Platon eta Aristoteles dira iturri fidagarrienak. Elkarrizketa bidezko argudiaketa induktiboa eta definizio unibertsalak erabiltzen zituen, ironia eta maieutikaren bidez.

Zer da definizio unibertsala?

Sokrates erlatibismoaren aurka dago. Eztabaida politiko bat zen. Lehen moral arrazionala dela esan daiteke, intelektualismo etikoa, hau da, inor ez da okerra bere borondatez; inork ez du gaizkia egiten nahita, baizik eta ez duelako ezagutzen jardunbide zuzena.

Maieutika

Filosofia ez da pentsamendu amaitua. Bi urrats ditu: ironia, ezjakinaren itxura eginez, elkarrizketaren bidez; eta maieutikaren bidez, gure barnean ditugun ezagutzak erditzen lagundu behar du.

Platon

Dualismo ontologikoa

Zentzumenen bidez hautematen dugun mundu fisiko-materiala etengabe mugitzen eta aldatzen ari da. Zientziak ondo definitu behar ditu kontzeptuak, eta definizioak ezin aldatuzko ezaugarriez osatzen direnez, ezin dira mundu fisikoan aurkitu.

Beraz, badago izatearen alderdi egonkor bat, aldatzen ez dena. Platonen ideiak ez dira pentsamenduaren asmazioak edo burutapenak, baizik eta eredu aldaezinak, betierekoak eta perfektuak: benetako errealitatea. Ideiak mundu sentikorretik (kopia, mundu fisikoa) kanpo (ideien mundua, eredua, benetako mundua) badaudela adierazten du.

Ideia guztien mailakatze horren punturik gorenean, ongiaren ideia dago, mundu adigarria argitzen duena. Ongiaren azpian, matematikako eta zientziako kontzeptuak daude eta, azkenik, gauzaki zakar bakoitzak duen forma moldatzen duena.

Ideien ezaugarriak

Ideiak betikoak dira, denboraz gaindikoak, bakarrak eta aldaezinak. Arrazoiaren ezagugaiak dira, zerbait epaitzeko erreferentzia-puntuak ditugu, eta ideiak objektu naturalen zergatiak dira.

Bi mundu daude: mundu fisikoa eta ideien mundua. Mundu fisiko honetatik at dauden materiagabeko izaki absolutu, aldaezin eta orokorrek benetako errealitatea osatzen dute.

Dualismo epistemologikoa

  • Zentzumenen bidez ez da benetako ezagutza eskuratzen. Pertzepzioak kontu hartzen dio itxurari, eta ez benetako izaerari. Bilakabidean dagoen ezer ezin da benetako ezagutzaren osagaia izan; ez da pertzepzioa.
  • Arrazoimenaren bidez eskuratzen da benetako ezagutza. Ezagutzaren helburua kontzeptu unibertsalak aurkitzea da, ezaugarri partikularrez bakarrik ohartzen bagara.
  1. Ezjakintasunaren maila: benetako jakinduriaren jabe dela uste duen pertsona harroaren egoera ez-jakinduria hutsa da.
  2. Zentzumenen maila: zentzumenetako informazioan oinarritutako jakite-egoera erdi-mailako ezagutza da, errealitatearen gaineko iritziak ematean oinarritzen da.
  3. Arrazoimenaren maila ezagutza gorena da, emaitzatzat zientzia baitu.
  • Bide okerra ez-jakinduriaren ondorioa da. Nork bere burua jakitun duelako uste faltsua da ez-jakinduria. Benetako jakintzaren jabe denak ezin du bidegabeki jokatu, berak jabe duen zuzentasunaren ezagutzak gizaki zuzen bihurtzen duelako ezinbestean.
  • Benetako ezagutza ezin da irakatsi, norberaren jarreraren ondorioa da. Platonen ezagutzaren teoria zeharo loturik dago bertutea delakoaren burutapenarekin.

Dualismo antropologikoa

Gizakiak bi osagai ditu, Platonen iritziz: arima eta gorputza. Arima jainkozkoa da, betierekoa eta hilezina; gorputza, aldiz, hilkorra, lizuna eta arimaren kartzela. Hiru arima mota: zati arrazionala, zati oldarkorra eta zati irritsua.

  1. Arrazoi-arima gizakiaren goi-mailako gaitasuna da. Buruan kokatzen du, pentsamena eta nahimena; hiltzen ez den bakarra da.
  2. Suminezko arimak gaitzespena, mendekua, ausardia edo koldarkeria adierazten ditu; bihotzean datza, eta hilkorra da.
  3. Irritsezko arimak otorduen plazera, mina edo bestelako nahiera ditu sentimendu; sabelean kokatzen da. Arrazoi-arimaren bertutea zuhurtzia da, egia eta ongia bilatzen ditu. Suminezko ariman sendotasuna dugu, gure asmo eta nahiak, harro sentitzeko joera, ospea eta boterea lortzeko. Irritsezko ariman, neurritasuna da, gure gurarien joerak neurtzeko eta menderatzeko ardura duena.

Bertuteak eta hiri ideala

Platonek hiru gizarte-sail bereizten zituen hiri idealean:

  1. Produktugileak: eskulangintzan trebea dena, oinarrizko ondasunak ekoizteko ardura izango du (nekazariak, eskulangileak, saltzaileak). Neurritasuna dute ezaugarri, haien ariman berezko irritsak oso nabarmenak baitira, eta horiek kontrolatuz iristen baitira perfekziora.
  2. Zaintzaileak: soldaduak, gaitasun fisiko eta moralez horniturik, gizartearen defentsa izango da dagokien eginbeharra, eta sendotasuna dute ezaugarri.
  3. Gobernari filosofoak: beraien bertutea eta abilezia zuhurtasuna da.

Justizia bideragarria izateko baldintzak ere aipatzen ditu:

  • Aberastasuna eta txirotasuna desagertzea. Soldaduek eta gobernariek ez dute ondasunik behar, ezta inolako ordainik ere.
  • Zuzentasunaren bigarren baldintza: goi-mailako gizarte-taldeek uko egiten diote familia gisako bizimoduari. Familiak traba besterik ez lieke egingo. Estatuak arautu eta erabakiko du nolako bikoteak sortuko diren. Seme-alaben heziera ere estatuaren ardurapean egongo da.

Aristoteles

Metafisika

Izatearen materiaz gaindiko azalpen-printzipioak ditu ikasgai, hau da, izaki orori dagokion kontzeptu unibertsalena.

  1. Printzipioak eta kausak: metafisikak arazo zailena du ikasgaitzat. Lehenengo printzipioak eta kausak demostraezinak dira. Hala ere, metafisikaren printzipioak gainerako zientzien baldintzak dira, eta, horregatik, zientzia partikularrek emantzat hartzen dituzten printzipio metafisikoak bilatzen ditu, bere baitan izango balitu bezala.
  2. Izana, izana den aldetik: izanaren kontzeptua jakintza teorikoaren oinarria da. Metafisika izanaren zientzia da, eta izanarekin harremana duten beste hainbat kontzeptu orokorren zientzia: aniztasuna, generoa, espeziea…
  3. Substantzia: printzipio bikoitza da. Substantzia izaki konkretu, indibidual eta sentigarriarekin identifikatzen da, norbanako bakarrarekin. Baina, norbanakoak, bakarra izan arren, berezko bikoiztasuna ageri du:
    • Zerizan unibertsala.
    • Banako partikularra.

Biok osatzen dute izana, hots, errealitate bakarra. Substantzia motak:

  • Substantzia lehena: zerizan unibertsala haragitzen da banako konkretuarekin. Horixe da benetako izana, Aristotelesen ustez.
  • Bigarren substantzia: subjektu gisa nahiz predikatu gisa funtziona dezaketenak.

Substantzia eta akzidenteak

Akzidenteak bizitzaren egoera aldakorren mende daude; ustekabekoak dira eta, horregatik, aurresanezinak. Akzidenteen kausa ere akzidentala denez, ezin da akzidenteei buruzko zientziarik egin.

Materia eta forma

Munduko gauza guztiak forma konkretu bat hartu duen materiak osatzen ditu. Materian beti dago formaren bat lortzeko posibilitatea.

  • Materia:
    • Bigarren materia: forma jakin bat hartu duen izaki indibidualaren osagai sentigarria.
    • Materia lehena: printzipio zeharo potentziala, zehaztugabea, kausa eragilearen edozein forma edo determinazio har dezakeena. Materia lehena presokratikoen arje delakoa da. Formarik gabeko printzipioa izateagatik, adimenak bakarrik atzeman dezake.
  • Forma: gauzaren edo izakiaren zerizana da. Formak izaki bakoitza zer den definitu eta mugatzen du, materia jakin bat izateko mugatzen edo gauzatzen duelako. Forma materiarekin bat eginik soilik izan daiteke, substantziaren barruan.
  • Teoria hilemorfikoa: izaki fisiko edo natural guztiak materiaren eta formaren arteko konposizioak dira, konposizio hilemorfikoak. Batasun substantziala: elementu bat ezin da bestea gabe izan. Forma materiak mugatzen duena da, eta materia formak mugatutakoa; biak ezin dira banandu.

Aktoa eta potentzia

Izaki naturalengan bi errealitate mota daude: izanean dagoena eta izangaia, aktoa eta potentzia. Alde batetik, gorputz batek formaz aldatzeko duen gaitasuna, edo izan daitekeena, posibilitatea. Beste aldetik, jadanik izakia dena, osatua den zergatia; adibidez, izangaia da egurrean. Mugimendua eta aldaketa potentziatik aktora pasatzen da, eta aldaketa edo formen gauzatze hori etengabe berragertzen da.

Zientzia bigarrena edo fisika

Aldaketa motak eta mugimendua

Aldaketak kategorien arabera sailkatzen dira:

  • Aldaketa substantziala: izatetik ez izatera pasatzean, usteldura gertatzen da; sorkuntzak ez izatetik izatera eramaten du substantzia.
  • Aldaketa kualitatiboa: substantzia baten nolakotasuna aldatzen denean gertatzen da.
  • Aldaketa kuantitatiboa: substantziari eragiten dio gehikuntza edo murrizketa gisa.
  • Lekualdaketa edo translazio-mugimendua: horren mende baitaude mugimendu guztiak, haien oinarri eta sorrera baita.

Aldaketa naturala eta artifiziala

Lau aldaketa motak naturalki zein artifizialki gerta daitezke. Aldaketa naturala berez sortzen da, bere baitan baitute aldaketaren aukera, mugimendu-printzipioa edo physis. Physisak mugimenduaren kausa eragile gisa jarduten du. Beste batengatik mugitzea da izakiaren kanpoko arrazoiengatik, hau da, aldaketa artifiziala.

Berezko tokiaren edo toki naturalaren teoria

Natura kosmos ordenatua da, eta, bertan, gauza bakoitzari toki “natural” bat dagokio, bere ezaugarrien arabera. Izaki bizigabeak “naturalki” mugitzen dira: gorantz doaz arinak, eta beherantz astunak. Mugimenduak berak ordena eta oreka naturalak berreskuratzen ditu, mugimendu bortitzek aldatu ondoren. Gauza bakoitzak bere toki naturala du eta, bortxatu arren, mugimendu naturalak haren tokira itzuliko du askatu bezain laster. Toki naturala, kausalitatea, hilemorfismoa eta akto/potentzia teoriak bateragarriak dira.

Fisika lurtarra eta fisika zerutarra

Fisikaren ikasgaiak dira mugitzen diren izaki guztiak. Bi izaki mugikari mota zeharo desberdinak bereizi zituen: lurreko gorputz ustelgarriak eta zerutarrak. Beraz, bi fisika daude: lurtarra, zerutarra menderatzen duela haren kausa delako; lurtarrean, aldiz, patua eta akzidenteak dira nagusi.

Kosmologia

Unibertsoari buruzko ikuskera geozentrista da, eta Erdi Aroan zehar iraungo zuen, Elizaren dogmekiko bateragarria izateagatik. Lurrak unibertsoaren erdigunean dirau, mugitu gabe; ondoren, tarteko esferetan, ura eta airea, eta goiko esferan sua, elementurik arinena. Lau esfera horien elementuen inguruan Ilargia dago, gorputz zerutarrak orbita biribil eta zentrokideetan biraka dabiltzala.

Etika eta politika

Etika zein politika giza jokabide ona edo bertutetsua, justua eta zoriontsua ikasten duten zientzia praktikoak dira. Etikaren helburua xedea politikan gauzatzen da. Gizakia animalia politikoa da.

Xedezko kausaren lehentasuna

Gizakiak duen onena eta gizatiarrena adimena edo intelektoa da. Adimenari ematen zaiona izango da zoriontsua, hots, teorikoa eta kontenplatiboa. Zorion osoa izateko, bertute etiko eta intelektualez gain, kanpoko ondasunak behar dira: jatorri noblea, osasuna, eskulana, edertasuna, kultura.

Bertutea erdibidean

Bizitza moralaren giltzarria erdibidea da, bi mutur kaltegarrien arteko gune orekatsua. Politikan, erdigune egokiaren klase ertainaren proposamena, ez pobreegia ez aberatsegia.

Ohitura

Gizakia ez da automatikoki ona bihurtzen jakintsua izateagatik, gauzatu egin behar du bere bertutea. Horrela, eginaren eginez bilakatuko gara neurritsuak eta zuzenak.

Justizia

Alde batetik, legeari obeditzea da, horrek ohiturak sortzen baititu, eta ohitura baita bertuterako biderik errazena. Bestalde, justizia ondasunen banaketa zuzena da, norberak merezi duena jasotzen duenean.