Antzinako Erregimena: Politika, Ekonomia eta Ondorengotza Gerra

Enviado por Raúl y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,17 KB

Antzinako Erregimena: Definizioa eta Politika

1. Zer da Antzinako Erregimena?

Europan XV. eta XVIII. mendeen bitartean egondako sistema politiko, ekonomiko eta soziala da.

2. Antzinako Erregimenean, nazioartean estatuen arteko borrokak egon ziren. Zertarako eta zergatik?

Kontinenteko eta kolonietako hegemoniak lortzeko borrokatu ziren. Bi arlo nagusi zeuden:

  • Kontinentearen Hegemonia: XVII. mendera arte, Monarkia Hispanoaren esku egon zen, Austriako edo Habsburgoko Etxearen menpe. Frantziak Monarkia Hispanoaren aurka aritu zen gerra askotan. Espainiak Europako jabetza asko eta kontinentearen hegemonia galdu zituen, eta hegemonia hori Frantziaren esku geratu zen.
  • Kolonien Hegemonia: XVI. mendean, Portugalek eta Espainiak inperio kolonial handiak sortu zituzten aurkikuntza geografikoei esker. Merkataritzan arituta, sarrera handiak eskuratu zituzten. Hala ere, XVII. mendean, merkataritza-hegemonia galdu zuten.

3. Zer zen Jainkozko Eskubideko Monarkia Absolutua?

Antzinako Erregimenean sistema politiko hedatuena izan zen. Erregearen agintea Jainkoarengandik zetorrela uste zuten.

4. Zer parte hartze zuten menpekoek?

Erregeak eskatutako zergak onestea zen haien parte hartze bakarra.

5. Ba al zeuden sistema politiko ez-absolutista askorik? Jarri adibideak.

Ez. Garrantzitsuenak Probintzia Batuak eta Britainia Handia izan ziren.

6. Zer sistema politiko egon zen herrialde horietan?

Monarkia Parlamentarioa: Erregeak ez zuen dena kontrolatzen, parlamentuak ere erabakitzen baitzuen.

Antzinako Erregimeneko Ekonomia eta Gizartea

7. Zein zen Antzinako Erregimeneko oinarri ekonomikoa?

Nekazaritza zen oinarria. Baina XV. eta XVI. mendeetako aurkikuntza geografikoei esker, eskulangintza eta merkataritza garatu ziren.

8. Zertan aritzen zen biztanleriaren %80 baino gehiago?

Nekazaritzan eta abeltzaintzan aritzen ziren. Nekazaritzan, zerealak hazten ziren (elikaduraren oinarria). Teknika bakunak erabiltzen ziren (eskuz, animalien laguntzaz, lurraren zati bat lurgorrian utziz), eta horren ondorioz, etekin txikiak ateratzen ziren.

9. Non egiten zen ekoizpena?

Ekoizpena jaurerrietan egiten zen.

10. Zeintzuk ziren eskulangintzaren oinarriak?

Oihalgintza eta metalurgia.

11. Zer ziren gremioak?

Ogibide bereko langileen elkartea ziren.

12. Azaldu zer teknikak erabiltzen zituzten eta non egiten zituzten eskulangintzak.

Teknika tradizionalak erabiltzen ziren, hiriko lantegietan egiten ziren, eta gremioek kontrolatzen zituzten.

13. Zer sortu zen XVII. mendean eskulangintzan? Azaldu. Zer produktu egiten zituzten batez ere?

Ekoizteko modu berriak sortu ziren (Putting-out system edo Etxeko Lana):

  • Etxeko lanak etxean egiten zituzten merkatari baten soldatapeko nekazariek.
  • Merkatariak lehengaiak eta erremintak jartzen zituen, eta gero produktuak jaso eta merkaturatzen zituen.

Batez ere luxuzko produktuak egiten zituzten.

14. Zer mugatzen zuen merkataritza?

Garraioen urritasunak mugatzen zuen. Gurdi eta diligentzietan bide txarretatik edo belaontzi geldoetan egiten zen.

15. Nolakoa zen barruko merkataritza?

Hiri-merkatuetan egiten zen. Nekazaritzako produktuak eskulangintzako produktuekin trukatzen ziren. Urteko azokak ere antolatzen ziren, adibidez, espeziak saltzeko.

16. Nolakoa zen kanpoko merkataritza?

Portuak zituzten hiri handietan egiten zen, eta aurkikuntza geografikoei esker garrantzia hartu zuen XV. mendean. Afrikako, Asiako eta Amerikako lurraldeekin egiten zen.

XVIII. Mendeko Aldaketak eta Ondorengotza Gerra

Ilustrazioaren Ideiak

XVIII. mendean, Ilustrazioaren pentsalariek Antzinako Erregimenaren oinarriak zalantzan jarri zituzten:

  • Rousseauk: Subiranotasuna edo aginte gorena nazioan edo herritarren multzoan datzala adierazi zuen.
  • Montesquieuk: Estatuaren hiru aginteak (legegilea, betearazlea eta judiziala) banatzeko beharra defendatu zuen.

17. Azaldu nolakoa zen nekazaritza XVIII. mendean.

Aurrera egin zuen beste labore batzuk zabaldu zirelako (artoa eta patata), eta laborantza-sistemak hobetu zirelako. Lurgorriaren ordez, laborantza-txandaketa etengabea ezarri zuten.

18. Espainiako tronua XVIII. mendean beste dinastia batek eskuratu zuen. Zeinek?

Borboiko Etxeak.

19. Nola piztu zen Espainiako Koroaren Ondorengotza Gerra? Azaldu.

1700. urtean, Karlos II.a ondorengorik gabe hil zen. Testamentuan Filipe Anjoukoa, Frantziako Luis XIV.a erregearen biloba, ondorengo izendatu zuen, Frantziako koroa eskuratzeko eskubideei uko egitearen truke. Hori egin ez zuenez, Europako potentzia nagusiek Karlos Austriako artxidukea, ondorengo izatearen alde jokatu zuten. Horrela piztu zen Espainiako Koroaren Ondorengotza Gerra.

Gerran, Frantzia eta Espainia, Austria, Britainia Handia, Probintzia Batuak, Saboia eta Portugalen aurka borrokatu ziren.