Antonio Añoveros: 1974ko sermoi historikoa eta euskal identitatea

Historia2,55 KB

Antonio Añoveros Bilboko gotzainaren sermoia (1974-02-24)

Testuaren sailkapena

Aurrean dugun testua "El cristianismo, mensaje de salvación para los pueblos" homiliatik aterata dago, Bilboko gotzaina zen Antonio Añoverosek idatzia eta 1974ko otsailaren 24an Bizkaiko elizetako mezetan irakurria izateko. Lehen mailako testu historikoa da, gertaeren garaikidea delako eta hitzaldi edo sermoi bat den aldetik, izaera narratiboa du, eduki politiko-erlijiosokoa.

Egilea indibiduala da, eta hartzailea, publikoa: Bizkaiko fededunak. 1974an idatzi zuen Añoverosek homilia hau, Frankismoaren azken urteetan, diktadura gainbeheran zegoenean eta Carlos Arias Navarro gobernuko presidentea zela. Homilia honen bidez, Añoverosek euskararen eta euskal identitatearen onarpena eskatzen dio gobernuari.

Testuaren azterketa

Testuaren ideia nagusia da Euskal Herriak momentu horretan eduki zituen zailtasunak bere identitate propioa zabaltzeko. Ideia guztiak kontzeptu baten barruan biltzen dira: "euskal arazoa" eta Elizak arazo horretaz zuen ikuspegia.

  • Lehen bi paragrafoak: Euskal Herriko arazorik inportanteena euskal arazoa zela azaltzen du. Bi jarrera zeudela aitortzen du: herritar batzuek Euskal Herria zapalduta zegoela eta eskubideak aitortu behar zitzaizkiola uste zuten; beste batzuek, ordea, salaketa hori errefusatu zuten, ordena sozialaren kontrakoa zela argudiatuz.
  • Hirugarren paragrafoa: Euskal ezberdintasun kulturalak eta espiritualak aipatzen ditu, hizkuntza batez ere, Euskal Herriari nortasun espezifikoa ematen diona.
  • Laugarren paragrafoa: Espainiako gainerako herriek bezala, Euskal Herriak ere nortasun hori kontserbatzeko eskubidea duela aldarrikatzen du.
  • Bosgarren paragrafoa: Euskal Herriak bere nortasuna mantentzeko zituen zailtasunak aztertzen ditu. Hizkuntzaren erabilera oso mugatua zegoen arlo guztietan (komunikabide eta irakaskuntzan barne), eta adierazpen kulturalak kontrolatuak ziren.
  • Seigarren paragrafoa: Elizak Euskal Herrian zegoen egoera hori aldatzera bultzatu behar zuela adierazten du.

Testuinguru historikoa

Euskadin 60ko hamarkadan zehar ezagutu zen hazkunde ikusgarriak eta ekonomiaren liberalizazioak, 1961etik geroztik, gatazka ugari sutarazi zituzten lurralde osoan zehar. Hurrengo urtearen hasieran, hitzarmen kolektiboen berritzeak asturiar meategietan greba piztu zuen, komunistek eratu eta zuzendua. Beraiek izango dira gero Langile.

Descargar

PDF Word HTML