Añoveros eta euskal Elizaren eraldaketa frankismoan

Historia2,9 KB

Testuingurua

Bitartean, frankismoaren aurkako mugimendua gero handiagoa zen. Langileen eta ikasleen protestek gora egin zuten nabarmen (greba eta manifestazioak).

Elizaren papera hasieratik

Bestalde, Elizari dagokionez, esan behar da erregimen frankista ezarri zenetik Elizak hasieratik paper garrantzitsua bete zuela, eta 1960ko hamarkadara arte ez zitzaien arazo larririk agertu. Baina handik aurrera arazoak agertzen hasi ziren euskal Elizarekin eta egoera txarra bihurtu zen: 1960an 339 euskal apaizek dokumentu bat sinatu zuten askatasunen defentsan eta errepresioa salatuz.

Juan XXIII.a-k Aita Santua izendatzea eta Vatikano II. Kontzilioa (1962–1965) izan ziren Elizaren antolakuntza modernizatzeko deialdiak; horren ondorioz, langileen errebindikazioen alde jarri ziren apaiz eta elkarte katoliko asko:

  • Bandasetako greba (1966–1967)
  • Arabako Michelin-ena (1972)
  • apaiz nazionalista talde batek ETAri begi onez begiratzea

Ekintzak eta mobilizazioak

Halako ekintzek erakutsi zuten Elizako joera aldatu zela, eta euskal Elizan are gehiago. 1968an apaizen talde batek Bilboko gotzain-etxea okupatu zuten; geroago Derioko seminarioa okupatu zuten... Aita Santuari gutun bat bidali zioten, eta gutun eta ekintza hauekin Euskal Herrian zegoen egoera salatu nahi zuten.

Añoveros eta erantzuna

Elizaren erantzuna Añoverosen Bilboko gotzain izendapena izan zen. Francoek egoera kontrolatuta zegoela pentsatu zuten, baina Añoverosek hori ez zuen onartu eta arazorik larrienak agertu ziren bere garaian. Lehen momentutik mugimendu horren alde jarri zen, eta hasieratik ez zuen agintarien ekintzetan parte hartu nahi izan.

1973ko istiluak eta errepresioa

1973ko azaroan Zamorako apaizen kartzelan istilu larriak agertu ziren. Mobilizazioak Bilbo eta Donostiako gotzain-etxeen bulegoetara zabaldu ziren eta Poliziak indarrez errepresaliatu zituen.

Homilia eta ondorioak

Agertutako tentsioaren ondorioz, Añoverosek idatzitako homilia hau eliza guztietan igandeko mezetan irakurtzeko agindu zen. Homilia horretan gobernuari euskara eta euskal nortasuna onartzeko eskabidea egiten zitzaion. Oposizio antifrankista osoa —fede-dunak eta abar— poz-pozik geratu zen agiriarekin, bertan erregimena salatzen zelako. Arias Navarroren gobernuak gotzainaren kontra neurri bat hartu nahi izan zuen, erbesteratzea barne; baina azkenean ez zuten hori egin, Espainiako Elizbarrutien Konferentziak (Conferencia Episcopal Española) mehatxatu zuelako.

Frankismo garaiko harreman berezia

Frankismoaren garaian Elizak eta Estatua ez zuten inoiz aurrez aurre gatazka hain gogorrik izan.

Testu honen garrantzia

Añoverosen homilia oinarrizko testua da euskal Elizaren zati batek —apaizek eta elkarteek— frankismoaren aurrean izan zuten errefusa eta oposizioa ulertzeko.

Descargar

PDF Word HTML