98ko Hondamendia: Espainiako krisi koloniala eta ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,15 KB

98ko Hondamendia: Espainiako krisi koloniala

Espainiak egoera ekonomiko ezegonkorra zeukan eta, ondorioz, bere azken koloniak galdu zituen: Kuba, Filipinak eta Puerto Rico. Mende hasieran kolonia batzuk galtzen hasi ondoren, hauek ziren geratzen zitzaizkion bakarrak.

Independentzia nahia eta gatazkaren jatorria

Seiurteko demokratikoan, Kubak independentzia lortzeko lehen saiakera egin zuen: Hamar Urteko Gerra. Alfonso XII.aren erregealdian, Kuban bi talde sortu ziren: autonomistak eta independentistak. Autonomistek Espainiako gainerako probintzien maila berean egotea eskatu zuten, baina gobernuak ez zuen onartu. Horrek Kubako jarrerak erradikalizatu zituen, independentzia aldarrikatuz eta matxinadak antolatuz.

Gerra eta Estatu Batuen esku-hartzea

Cánovas hil ondoren, Sagastaren gobernuak akordio eta diplomaziaren bidez gerra gelditzen saiatu zen, Zanjongo bakea lortuz. Bake horren bidez, Kubari autonomia handiagoa eman zitzaion, Espainiako koroaren menpeko estatu autonomo bihurtuz.

Kubako gerrillek Ameriketako Estatu Batuen laguntza izan zuten hasieratik, interes ekonomikoak zituztelako. 1898an, Estatu Batuek Filipinak eta Kuba erostea proposatu zioten Espainiari. Espainiak ezezkoa eman ondoren, Maine itsasontziaren hondoratzea gertatu zen. Estatu Batuek Espainiari leporatu zioten gertakaria, gerran sartzeko aitzakia gisa erabiliz.

Pariseko Bakea eta Erregenerazionismoa

Estatu Batuak gerran sartu bezain pronto, Espainiak Pariseko Bakea sinatu zuen. Hitzarmen horren ondorioz:

  • Puerto Rico, Filipinak eta Guam Estatu Batuen kolonia bihurtu ziren.
  • Kubak independentzia lortu zuen.
  • Espainiari geratzen zitzaizkion gainerako koloniak Alemaniari saldu zizkioten.

Porrot militar hau oso latza izan zen Espainiarentzat, eta pesimismo garai bat hasi zen. Kolonien galera identitate-galera gisa bizi izan zen, 98ko Hondamendia izenez ezagutzen den krisi morala eraginez. Horri aurre egiteko, mugimendu ideologiko, politiko eta morala sortu zen: erregenerazionismoa.

Entradas relacionadas: