29ko krisia

Historia6,11 KB

30eko hamarkadako krisia


1929ko krisiaren jatorria


:
1929ko krisiaren kausak superprodukzioa eta espekulazioa izan ziren.

Superprodukzioa


: Gerran aritutako herrialdeek ekonomia-baliabideak gerra-ekoizpenerako erabili zituzten.
Beste batzuek nazioarteko merkatuan ordeztu zituzten (AEB, Japonia, Australia, Argentina…). Gatazka bukatu eta gero, herrialde tradizionalak beren ohiko ekoizpenak egiten hasi ziren. Herrek salgai-soberakinak izatea eragin zuen.

Espekulazioa


: AEBko ekonomia higiezinen espekulazioan eta burtsan oinarrituta zegoen. Bankuek enpresei kreditu asko eman zizkieten, baina enpresek beraien kontuak faltseatzeko diru hau erabiltzen zuten. Inbertitu gabeko kapital flotatzaile horrek interes tasak handitzea eragin zuen. Halaber kredituak ezin zutenez ordaindu, enpresa asko porrot egin zuten.


Horren ondorioz, burtsaren krisia izan zen. Enpresek eta bankuek ordainketei aurre egiteko, akzioak saldu zituzten, baina akzio asko salduz gero, enpresen balioek gainbehera egin zuten eta inbertizaleek lur jo zuten.


Krisiaren ondoriak eta konpontzeko ahaleginak:


Krisiak langabezia hazkunde handia eragin zuen, horrek kontsumoa murriztu zuen. Enpresa eta banku askok krisia saihestu zuten. Era berean, bankuek maileguak murriztu zituzten, horrek krisia hedatzen lagundu zuen.


Krisia mundu osora hedatzeko bi arrazoi izan ziren:

-AEBk inportazioak murriztu zituzten, hau batez ere latinoamerikan.

-AEBko bankuak Dawes plana utzitako kapitalak aberriratzen hasi ziren. Horregatik krisia    Europan hedatu zen, batez ere, Alemanian eta Austrian.


Herrialde guztietan krisia gainditzeko politikak ezarri zituzten. Estatu Batuetan, Rooseveltek New Deal programa martxan jarri zuen. Programa horrek estatuak ekonomian esku hartze handiagoa ezartzen zuen. Lanpostuak sortzeko eta gizarte babesa handitzeko estatuak diru asko inbertitu zuen herri lanetan, nekazarian… Horri esker kontsumoa kontsumoa handituko zen.


Nazioen Elkarteak Londreseko Konferentziako deia egin zuen (1933), krisia gainditzeko herrialdeek koopera zezaten. Baina konferentzia porrot egin zuen, herrialde bakoitzak beraien interesak defendatzen zituelako.


Estremismo politikoaren garaipena


: Biztanleriak nazioarteko insolidariarengatik eta krisi ekonomikoarengatik, alderdi tradizionalengan konfidantza galdu zuten. Hau alderdi estremistek jarraitzaile asko edukitzea eragin zuen.

Langileek eta nekazariek krisiaren ondorioak pairatzen zituzten, horregatik komunistak bihurtu ziren.

Erdi mailako klaseak eta komunistak eskuin muturreko alderdien alde jarri ziren, uste zutelako moderatuek ezingo zutela krisia gainditzeko. Ia herrialde guztietan alderdi faxistak sortu ziren.

Era berean diktadore asko egon ziren, adibidez Hitler naziekin.


Descargar

PDF Word HTML