20ko hamarkada: Ekonomia, Politika eta Tentsioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,79 KB

20ko hamarkada zoriontsua?

Ekonomia-hazkunde desberdinak

Lehen Mundu Gerraren ondoren, Britainia Handiak ekonomia-nagusitasuna izateari utzi zion. Estatu Batuek zuten nagusitasuna, eta New York munduko zentro finantzarioa bihurtu zen.

Gerra ostean, herrialde guztiek krisi ekonomikoa zuten, baina Alemanian izan zen gogorrena, gerra-ordainak ordaindu behar baitzituen. Prezioak izugarri igo ziren eta bertako moneta, markoak, balioa galdu zuen.

1923tik aurrera, ekoizpena handitu, langabezia murriztu eta Europako bizitza-maila hobetu zen.

Lehen diktaduren garaipena

Europako egoera politikoa gerra aurrekoaren guztiz bestelakoa zen. Inperio autoritarioak desagertu eta herrialde berrietan erregimen demokratikoak ezarri ziren.

Garai horretan, demokraziak ahulak ziren. Herrialde demokratikoak ekonomia-krisi garaian garatu ziren, eta horrek tentsioak eragin zituen gizartean. Erdi- eta goi-mailako klaseak iraultza komunista gertatzearen beldur ziren.

Herrialde batzuetan, erregimen diktatorialak ezarri ziren. Adibidez:

  • Italia (Mussolini)
  • Espainia (Primo de Rivera)

Nazioarteko politika: tentsiotik itxaropenera

20ko hamarkadaren hasieran, Frantziaren eta Alemaniaren arteko tentsioak beste gatazka bat eragingo zuela zirudien. Alemanian ekonomia-krisia larria zuten eta ez zizkioten gerra-ordainak Frantziari ordaindu. Horrek tentsioak areagotu zituen. Baita ere, Frantziak ezin zien Estatu Batuei gerran egindako zorra ordaindu.

Egoera ikusita, Frantziako armadak Ruhr eskualdea okupatu zuen (1923). Alemaniako eremu aberatsena zen, ikatz- eta altzairu-ekoizpena bertan kontzentratua baitzegoen. Helburua meatzeak ustiatzea eta irabaziak beretzat hartzea zen. Baina alemaniar langileek grebak eta erresistentzia pasiboa egin zituzten, ekonomia-krisia areagotuz.

Arazoaren irtenbidea Estatu Batuetako Dawes Plana izan zen: Estatu Batuek Alemaniari mailegu bat emango zioten, Alemaniak aliatuei kalte-ordainak ordaindu ahal izan ziezazkien; horrela, Estatu Batuei zorrak ordaintzeko gai izango ziren.

Ekonomia hobetzeak politika-distentsioko giroa ekarri zuen. Frantzia eta Alemania hobeto ulertzen hasi ziren, Locarnoko Ituna sinatuz (1925). Alemaniak bere mugak onartzen zituen eta Britainia Handiak eta Italiak eremu desmilitarizatuen kontrola hartzen zuten. Bukatzeko, Alemania Nazioen Elkartean sartu zen.

Sortutako bulkada bakezaleari Locarnoko espiritua esaten zaio. Poz handiko giroa sortu zen, bizitzako beste arloetara transmitituz: ekonomia eta politika.

Entradas relacionadas: