1939ko Nazio-intereseko Industrien Legea: Babesa eta Araudia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,37 KB

1939ko Nazio-intereseko Industrien Legea

1939ko urriaren 25eko legea

Espainiak bere historiako krisirik larriena gainditu behar izan zueneko Gurutzada loriatsuan, agerian gelditu zen nazioaren bizitzarako zeinen garrantzi handikoa den gerrarako behar dituen industriak eta ezinbesteko lehengaiak bere lurraldean izatea.

Gure ekonomiaren egoera kontuan hartuta, beharrezkoa da ahaleginak egitea Espainia produktu arrotzen inportaziotik askatzeko, baldin eta gure nazioaren lurraldean ekoitzi edo fabrikatu badaitezke. Gaur arte ekimen partikularraren bidez premia horiek asetzea lortu ez denez, beharrezkoa ikusten da nazioaren interes bereziko diren industriak ezartzeko laguntza ematea, bermeak eta onurak eskainiz.

Hori dela eta, XEDATZEN DUT:

2. artikulua: Nazio-intereseko deklarazioa

Defentsaren edo nazio-ekonomiaren premien ondorioz Espainian industria bat ezartzea beharrezkoa bada, eta ekimen partikularra sustatu behar bada, industria hori “nazio-intereseko” deklaratu ahal izango da, dagozkion txosten tekniko eta ekonomikoak egin ondoren.

3. artikulua: Onurak eta pizgarriak

“Nazio-intereseko” deklaratutakoan, industria batek honako onura hauetaz gozatu ahal izango du, hamabost urterainoko epean:

  • a) Industria hori jartzeko behar diren lurrak nahitaez desjabetzeko ahalmena.
  • b) Zergak murriztea, % 50eraino.
  • c) Estatuak urteko gutxieneko etekin bat bermatzea, % 4rainokoa, haren kapitalari (gehienez sei milioi pezeta).
  • d) Aduana-eskubideetan beherapena egitea instalazioetarako makineria eta lanabesak inportatzean, Espainian fabrikatzen ez direnean.

4. artikulua: Estatuaren esku-hartzea

Onura horien trukean, Estatuak esku hartuko du industria ezartzean eta haren martxan, kontu-hartzaile bat eta kontseilari-ordezkari bat izendatuta, etete-ahalmendunak; aukera izango du, orobat, instalazioak bere teknikariekin balioesteko.

6. artikulua: Esku-hartzearen amaiera

Enpresa emakidadunak, sozietatearen egonkortasuna eta martxa ekonomikoa ziurtatutakoan, etekinei uko egin ahal izango die, eta hirugarren artikuluan adierazitako esku-hartzetik libre geldituko da.

Iturria: Boletín Oficial del Estado, 1939ko urriaren 25a.

Entradas relacionadas: