Historiaurrea: Paleolitoa, Neolitoa eta Metal Aroa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 158,76 KB

Historiaurrea duela 2.500.000 urte hasi zen, eta hobeto aztertzeko, hiru aldi nagusitan banatu da: Paleolitoa, Neolitoa eta Metal Aroa. Lehenengo etapan, hominidoak ehiztariak eta biltzaileak ziren, baina sentsibilitate artistikoa zuten eta labar-pinturak egiten hasi ziren. Duela 10.000 urte gutxi gorabehera, nekazaritza hastean, gizakiek beren elikagaiak ekoizten ikasi zuten. Garai hartan, nomada izateari utzi zioten eta sedentario bihurtu ziren. Geroago, Metal Aroan metalurgia sortzean, gizarte mota berriak agertu ziren, non talde txiki batek agintea ezartzen baitzuen gainerakoengan, eta lehen hiriak ere sortu ziren.


Z


Tresna historikoen sailkapena

  • 1. Gezi-punta (Paleolitoa)
  • 2. Orratza (Paleolitoa)
  • 3. Bi aho / Bi faza / Aurpegibikoa (Paleolitoa)
  • 4. Errota (Neolitoa)
  • 5. Arpoia (Paleolitoa)
  • 6. Harri landua (Neolitoa)
  • 7. Gurpila (Metal Aroa)
  • 8. Zeramika ontziak (Neolitoa)

Paleolitoa

1. Noiz?: Hasiera: duela 2,5 milioi urte inguru (gizakiaren lehen arbasoen agerpena). Amaiera: duela 10.000 bat urte (nekazaritza eta abeltzaintza asmatu). Oharrak: Banaketa: Behe Paleolitoa, Erdi Paleolitoa eta Goi Paleolitoa ("labar-pinturak").

2. Non bizi ziren? Nomadak ziren. Leku epeletan, aire zabalean bizi ziren. Leku hotzetan, txaboletan edo leizeetan babesten ziren.

3. Zer jaten zuten? Ehiza, arrantza (arrainak/izokinak) eta bilketa (sustraiak...).

4. Tresnak: Materiala: harria, egurra, hezurra eta adarra. Armak/Tresnak: harria (bi aho, aizkora, karrakailua, gezi-punta...), hezurra eta adarra (arpoia, orratza, amua), eta egurra (arkuak, geziak...).

5. Asmakizunak: Sua.

6. Sinesmenak: Naturako indarrak eta astroak gurtzen zituzten.

7. Artearen adibideak: Labar-pinturak [Altamira] (Goi Paleolitoa): Animalien figurak, errealistak eta polikromoak. Eskulturak: Willendorf-eko Venus.

Neolitoa

1. Noiz?: Hasiera: duela 10.000 urte inguru. Amaiera: duela 7.000 urte inguru (metalezko lehen objektuen fabrikazioa).

2. Non bizi ziren? Sedentarioak ziren. Ibaietatik gertu bizi ziren, herrixketan. Hainbat lanetan espezializatu ziren: soroak landu, ganadua zaindu, lanabesak egin...

3. Zer jaten zuten? Nekazaritzatik bildutakoa (garia, arroza, artoa, patatak), abeltzaintzatik lortutakoa (txakurrak, ardia, ahuntza, idia, zaldia) eta ehiza zein arrantza.

4. Tresnak: Materiala: harri landua, egurra eta hezurra. Tresnak: Zeramika (ontziak, kaikuak) eta harrizko tresnak (aitzurrak, errotak, igitaiak).

5. Asmakizunak: Nekazaritza, abeltzaintza, ehunak eta zeramika.

6. Sinesmenak: Lurra lantzearekin loturiko naturako indarrak eta emankortasuna gurtzen zituzten. Hildakoak lurperatzen zituzten.

7. Artearen adibideak: Labar-pinturak [Levante]: Giza eta animalien figurak, modu eskematikoan eta monokromoak.

Metal Aroa

1. Noiz?: Hasiera: duela 7.000 urte inguru. Amaiera: duela 5.000 urte inguru (idazketaren agerpena). Metal motak: Kobrea, Brontzea eta Burdina.

2. Non bizi ziren? Sedentarioak ziren. Herrixketan edo hiri txikietan bizi ziren. Lanbide berriak sortu ziren: gerlariak, merkatariak, apaizak. Gizarte-banaketak: Buruzagi edo errege baten gidaritzapean.

3. Tresnak: Metalak (kobrea, brontzea eta burdina), harria, egurra eta hezurra.

4. Asmakizunak: Merkataritza, gurpila eta bela.

5. Artearen adibideak (Megalitoak): Menhirrak (mugarri gisa), Trikuharriak (hilobiak) eta Harrespilak (tenplu eta hilobiak).

Willendorf-eko Venusa

Emakumezko estatua txiki bat da, Paleolitoko Venusetatik ezagunena. Amatasuna eta emankortasuna irudikatzen ditu. 11,1 zentimetroko garaiera du eta okre gorriz tindatua dago. Gaur egun, Viena-ko Historia Naturalaren Museoan dago ikusgai.

Entradas relacionadas: