1876ko Konstituzioa, Berrezarkuntza eta Euskal Nazionalismoaren hasiera

HistoriaActualizado el 6,99 KB

Resumen

Testuak 1876ko Konstituzioaren ezaugarriak eta Berrezarkuntza sistema politikoaren funtzionamendua azaltzen ditu, bere krisia eta gainbehera 1898ko Hondamendiaren ondoren. Joaquín Costaren erregenerazionismoaren kritika eta 1894ko Euskeldun Batzokijaren Estatutuak ere jasotzen ditu, euskal nazionalismo politikoaren hasiera ulertzeko.

Puntos clave

  • 1876ko Konstituzioa Berrezarkuntzaren oinarri juridikoa izan zen, monarkia konstituzionala eta bi ganberako Gorteak ezarriz.
  • Berrezarkuntza sistema alderdi kontserbadorearen eta liberalaren arteko txandakatze baketsuan (turnismoa) oinarritzen zen.
  • 1898ko Hondamendiak (Kuba, Puerto Rico eta Filipinen galera) sistemaren krisia eragin zuen eta Erregenerazionismoa sortu zen.
  • Joaquín Costak oligarkia eta jauntxokeria salatu zituen, hauteskundeen manipulazioa eta demokrazia faltsua azpimarratuz.
  • 1923an Primo de Riveraren estatu kolpeak 1876ko Konstituzioa bertan behera utzi zuen eta 1931an II. Errepublika aldarrikatu zen.
  • Sabino Aranak 1894an idatzitako Estatutuek euskal nazionalismo politikoaren lehen antolakuntza formala jasotzen dute, euskara eta Bizkaiaren nortasuna aldarrikatuz.

Ponte a prueba

1876ko Konstituzioa eta Berrezarkuntza Sistema

Aurrean dugun testuak 1876ko Konstituzioa du hizpide. Bere helburu nagusia Berrezarkuntzaren printzipioak biltzen dituen oinarri juridiko berria ezartzea zen, sistema politiko egonkor bat sortzeko. 1876ko ekainaren 30ean onartu zen Madrilen, I. Errepublikaren porrotaren eta Seiurteko Demokratikoaren amaieraren ondoren.

Berrezarkuntzaren Oinarriak (1874-1923)

1874an, Martínez Campos jeneralaren pronuntziamenduak Seiurteko Demokratikoari bukaera eman zion, eta Alfontso XII.a Borboikoa Espainiako errege aldarrikatu zuen. Horrela hasi zen Berrezarkuntzaren garai historikoa. Sistema politiko honen bultzatzaile nagusia Cánovas del Castillo izan zen. Bere xede nagusia egonkortasuna eta gizarte-ordena lortzea izan ziren, herriaren eskaera demokratikoak baztertuz.

Egonkortasuna lortzeko oinarrietako bat bi alderdi ofizialen arteko txandakatze politiko baketsua izan zen (turnismoa): Cánovasen Alderdi Kontserbadorea eta Sagastaren Alderdi Liberala. Beste alderdiak sistematik kanpo utzi ziren. 1876ko Konstituzioa izan zen sistemaren oinarri juridikoa.

Konstituzioaren Ezaugarri Nagusiak

Konstituzio hau ideologia liberal moderatuan oinarritzen zen. Cánovasen helburua Konstituzio ireki eta malgua egitea zen, oreka politikoa lortzeko. Ezaugarri nagusiak honako hauek ziren:

  • Monarkia konstituzionala ezarri zen.
  • Bi ganberako Gorteak sortu ziren: Senatua eta Diputatuen Kongresua (19. art.).
  • Erregeak eskumen zabalak zituen: gobernua izendatzeko ahala (50. art.) eta subiranotasun partekatua Gorteekin batera (18. art.).
  • Ez zen bozketaren sistema zehazten (28. art.), sufragioa lege arruntaren esku utziz.
  • Estatua konfesionaltzat jotzen zen, baina erlijio-askatasuna aitortzen zen, adierazpen pribatuetan soilik bazen ere (11. art.).
  • Hainbat askatasun onartu ziren (13. art.).
  • Euskal foruak deuseztatzeko oinarria ere jasotzen zen (75. art.).

Sistemaren Krisia eta Gainbehera

1885ean erregea hil zenean, Pardoko Itunaren bidez sistemaren jarraipena bermatu zen María Kristinaren erregeordetza aldian (1885-1902). Baina 1898ko Hondamendiaren ondorioz (kolonien galera), sistemaren krisiaren lehen zantzuak agertu ziren, eta mugimendu kritiko bat sortu zen: Erregenerazionismoa.

1902tik aurrera, Alfontso XIII.aren erregetzan, Berrezarkuntza sistemaren gainbehera eragin zuten faktoreak areagotu ziren:

  • Bi alderdi ofizialen krisia.
  • Auzi sozialaren larritzea eta langile mugimenduaren sendotzea.
  • Oposizio politikoaren hazkundea.
  • Marokoko gerraren frustrazioa (Annual, 1921).

Azkenik, 1923an Primo de Riveraren estatu kolpeak 1876ko Konstituzioa bertan behera utzi zuen, diktadura ezarriz.

Joaquín Costa eta Errestaurazioaren Kritika

Testu hau Joaquín Costak 1901ean argitaratutako Oligarquía y Caciquismo como la forma actual del gobierno de España lanaren pasarte bat da. Bertan, Costak Espainiako Errestaurazio garaiko sistema politikoaren funtzionamendua eta ustelkeria salatzen ditu, bereziki oligarka eta jauntxoen botere-egitura eta hauteskunde-prozesuaren manipulazioa.

1898ko Hondamendiaren Eragina

XIX. mendearen amaieran, Errestaurazio sistemak krisi sakona bizi zuen. 1898an, Espainiak Kuba, Puerto Rico eta Filipinak galdu zituen Parisko Bake Hitzarmenaren bidez. Kolonien galerak krisi ekonomiko eta identitario sakona eragin zuen, eta sistemaren ahulezia eta egitura politikoaren ustelkeria agerian utzi zituen.

Oligarkia eta Jauntxokeria Salaketa

Porrot horren ondoren, Espainian gogoeta kritiko sakona garatu zen. Erreformaren aldeko mugimendu horri Erregenerazionismoa deitu zitzaion, eta literaturan 98ko Belaunaldia agertu zen. Joaquín Costa izan zen erregenerazionismoaren ahotsik indartsuenetarikoa.

Costaren ustez, Espainiaren atzerapenaren arrazoi nagusia demokrazia faltsua zen. Cánovasek diseinatutako sistema, monarkia konstituzionala eta alderdi-bitasuna oinarri zituena, ez zen benetako demokrazia bat, hauteskundeak aldez aurretik manipulatzen baitziren:

  • Oligarkak eta jauntxoak "klase gidaria" osatzen zuten eta boterea euren interesetarako erabiltzen zuten.
  • Gobernadore zibila haien tresna zen, lurraldea kontrolatzeko.
  • Hauteskundeak iruzurra eginez antolatzen ziren, boto herritarra desitxuratuta.

Errestaurazioaren Amaiera

1898ko porrotaren ondoren, sistemaren krisia areagotu zen. Langile mugimenduaren gorakadak eta oposizioaren indartzeak egonkortasuna mehatxatu zuten. 1923an, Miguel Primo de Riverak estatu kolpea eman zuen. Diktaduraren porrotaren ondoren, 1931ko apirilaren 14an II. Errepublika aldarrikatu zen, Errestaurazioaren amaiera ofiziala markatuz.

Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894)

Aurrean dugun testua Euskeldun Batzokijaren Estatutuak dira, Sabino Aranak 1894an Bilbon idatziak. Dokumentu honek euskal nazionalismo politikoaren lehen antolakuntza formalaren araudia jasotzen du, Euskal Herriaren nortasun berezia eta autonomia aldarrikatuz Espainiako estatu zentralistaren aurrean.

Testuinguru Historikoa: Foruen Deuseztapena

Estatutuak 1876ko Konstituzioaren ondorioz ezarritako Berrezarkuntzaren sistemaren baitan kokatzen dira. 1876ko Konstituzioak sistema zentralista ezarri zuen, eta 75. artikuluan euskal foruak deuseztatzeko oinarria jasotzen zen. Foruen galerak eragin zuzena izan zuen euskal gizartean, eta erreakzio politiko bihurtu zen, eredu zentralistaren aurrean nortasun politikoa aldarrikatzeko beharra agertuz.

Euskal Nazionalismoaren Oinarri Doktrinarioak

Sabino Arana euskal nazionalismo politikoaren sortzailea bihurtzen ari zen unean, Estatutuak mugarri izan ziren. Elkartearen helburua Bizkaiko herritarren batasuna eta adiskidetasuna sustatzea zen, Jaungoikua eta Lagizarra leman oinarrituta. Estatutuetan zehazten diren printzipio nagusiak hauek dira:

  • Bizkaia katolikoa, askatua eta euskalduna izatea aldarrikatzen da.
  • Euskara hizkuntza ofizialtzat hartzen da.
  • Euskal arrazako familiek osatutako gizartea proposatzen da.
  • Euskal Herriko sei lurraldeekin konfederazioa osatzeko asmoa agertzen da, Bizkaiaren autonomia partikularra galdu gabe.
  • Erlijioaren eta politikaren arteko harremanak zehazten dira, Elizak Estatuaren gaineko nagusitasuna izanik.

Garrantzia Historikoa

Euskeldun Batzokijaren Estatutuak 1876ko Konstituzioaren aurkako erreakzio ideologiko eta kultural gisa ulertu behar dira. Espainiako sistema zentralista eta oligarkiko baten aurrean, euskal nazioaren antolakuntza politikoa proposatzen da. Dokumentu hau funtsezkoa da euskal nazionalismoaren historian, bertan jasotako printzipioak izan baitziren 1895ean sortutako EAJ-PNV alderdiaren oinarri doktrinarioa.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer izan zen 1876ko Konstituzioaren helburu nagusia?

Berrezarkuntzaren printzipioak biltzen dituen oinarri juridiko berria ezartzea, sistema politiko egonkor bat sortzeko. Ideologia liberal moderatuan oinarritzen zen.

Zer da turnismoa?

Berrezarkuntzako bi alderdi ofizialen arteko txandakatze politiko baketsua: Cánovasen Alderdi Kontserbadorea eta Sagastaren Alderdi Liberala.

Zergatik izan zen garrantzitsua 1898ko Hondamendia?

Kolonien galerak krisi ekonomiko eta identitario sakona eragin zuen, eta Berrezarkuntza sistemaren ahulezia eta ustelkeria agerian utzi zituen. Ondorioz, Erregenerazionismoa sortu zen.

Zer printzipio jasotzen zituzten Euskeldun Batzokijaren Estatutuek?

Bizkaia katolikoa, askatua eta euskalduna izatea aldarrikatzen zuten, euskara hizkuntza ofizialtzat hartzen zuten eta Euskal Herriko sei lurraldeekin konfederazioa proposatzen zuten.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz onartu zen 1876ko Konstituzioa?
2. Zein alderdi kontserbadorea zuen buru Cánovasek?
3. Zer ondorio izan zuen 1898ko Hondamendiak?
4. Zein izan zen Joaquín Costaren kritikaren gai nagusia?
5. Noiz utzi zuen Primo de Riverak 1876ko Konstituzioa bertan behera?
6. Nor izan zen Euskeldun Batzokijaren Estatutuen egilea?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.