1876ko Konstituzioa eta Berrezarkuntza Politikoa
Testua - 1876ko Konstituzioa (1876-06-30)
Kokapena
Aurrean dugun testuak 1876ko konstituzioaren artikulu batzuk jasotzen ditu. Lehen mailako iturri historikoa da. Formaren aldetik juridikoa da eta eduki politikoa dauka. Borboitarren monarkiaren berrezarkuntzaren ostean kokatzen da, 1876ko ekainaren 30ean. Egilea Gorteak dira, hau da, kolektibo bat. Testu publikoa da, konstituzioa espainiar guztiei zuzenduta dagoelako eta asmoa etapa honetako Espainiako konstituzio berria adieraztea delako.
Azterketa
Termino historikoak
- Alfontso XII.a: Jaio zenetik 1931ra arte erregea izan zen eta bere adingabetasunean Maria Kristina izan zen erreginaordea. 1902an koroatu zuten.
- Errege konstituzionala: Aginpidea konstituzioak mugatua eta zehaztua duena.
- Gorteak: Botere legegilea duen pertsona taldea. Erregimen zaharrean erregeari aholkuak besterik ez zizkion ematen.
- Estatu konfesionala: Erlijio ofizial bakarra ezartzen denean.
Ideia nagusiak
- Erlijio katolikoa estatuko erlijio ofiziala zen eta gainontzekoak eremu pribatuan onartzen ziren (11. art.).
- Adierazpen, biltzeko eta elkartzeko eskubidea dute espainiar guztiek (13. art.).
- Subiranotasun elkarbanatua (18. art.).
- Erregeak eta diputatuek senatarien zatibat izendatuko dute bakoitzak (20. art.).
- Sufragio eskubidea ez dago zehaztuta (28. art.).
- Erregeak botere betearazlea du (50. art.).
- Lege bakarra dago espainiar guztientzat (75. art.).
Testuingurua
Lehenengo Errepublika amaitu zenean, egoera politikoan ezegonkortasuna zen nagusi eta gerra karlista oraindik indarrean zegoen. Cánovasek irtenbide bakartzat monarkia borboitarra berrezartzea adierazi zuen eta armadaren babesaz, Alfontso Espainiako errege izendatu zuten. Alfontso XII.ak, Cánovasen laguntzaz, biztanleen arteko bizikidetza ona eta elizaren babesa lortzea zuen helburu.
Gorte konstituziogileetako deialdia prestatu zuen konstituzio berri bat prestatzeko. Konstituzio berri hau sufragio unibertsalaren bidezezarri nahi zuten; indarrean zegoena aurrerakoia zen eta 1876koa, berriz, moderatua. 1890ean egoera aldatu zen Sagasta gobernu burua zela, gizonezko sufragio unibertsala aldarrikatu zuten.
Cánovasen helburua konstituzio irekia eta malgua egitea zen, oreka politikoa lortzeko, estatuari egonkortasuna emateko eta pronuntziamenduak ekiditeko. Horretarako seiurteko demokratikoa gertatu baino lehenagoko egoerara itzuli behar ziren. Konstituzio hau 1931ra arte egon zen indarrean (Primo de Riveraren diktaduraren garaia salbu, 1923-1930).
Cánovasen sistemaren planteamendua: bialderdi egon behar ziren gobernuan txanda baketsua egiteko. Alde batetik, Cánovasen alderdi liberal kontserbadorea, eta beste aldetik Sagastaren alderdi progresistagoa. Txandakatze honekin beste alderdi guztiak jokoz kanpo geratu ziren. Hori zela eta, sistema kazetismo eta hauteskunde-iruzurrean soilik funtzionatuko zuen. Kazikeak antzinako lur-jabeak izan ziren eta espainiar bizitza politika, sozial eta ekonomikoa kontrolatzen zuten, ondorioz, botere handia zeukaten. Nekazariak kazikeen menpe zeuden eta bera euren bizitzen eta ondasunen jaun eta jabe zen. Kazikeek hau erabili zuten hauteskundeetako emaitzak manipulatzeko, gobernuan egon behar zen alderdiari laguntzeko hauteskunde-aktak faltsutzen zituzten (putxerazoa deitua).
1885ean Alfontso XII.a hil zen eta bere ondorengoa oraindik jaio gabe zegoenez, Maria Cristina erregina orde bihurtu zen. Egonkortasuna ez galtzeko, Cánovas eta Sagastak itun bat sinatu zuten alderdien txandatze-sistema mantentzeko.
Ondorioa
Historiako konstituziorik luzeena izan zen, 50 urtez iraun zuen eta 1931. urtea arte iraun zuen. Konstituzio moderatua edo kontserbadorea izan zen, oligarkia interesak ordezkatzen zituena eta alderdibitasun txandaketa onartzen zuena. Dena dela, 1876ko konstituzioak erreformak onartzen zituen, oso malgua baitzen zehaztasun faltagatik. Gainera, karlista, errepublikano eta langile oinarriko mugimenduak (sozialista eta anarkistak) bazterturik utzi zituen.