1812ko Konstituzioa eta Pertsiarren Manifestua: Azterketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,34 KB
1812ko Konstituzioa: Testu Juridiko-Historikoa
Testu hau Cadizko Gorteek egindakoa da, Espainiako herritarrei zuzendua. Helburua Erregimen Zaharra errotik aldatu eta liberalismoa oinarritzat hartuta erregimen berria ezartzea zen. Testuingurua Independentzia Gerra da (Frantziaren kontra), Jose I.a errege zela eta Fernando VII.a Frantzian gatibu zegoela; iraultza liberalaren emaitza da.
Konstituzioaren Eduki Nagusiak
- 1. artikulua: Espainiaren definizioa (penintsula, irla eta kolonien batasuna).
- 3. artikulua: Subiranotasun nazionala.
- 8. artikulua: Herritarren betebeharra (berdintasun fiskala).
- 12. artikulua: Eliza eta Estatuaren arteko harremanak (erlijio katolikoa ofiziala).
- 14. artikulua: Gobernu sistema (monarkia konstituzionala).
- 15, 16, 17. artikuluak: Aginteen banaketa.
- 371. artikulua: Hiritarren eskubideak eta askatasunak (zentsurarik ez).
Ondorioak eta Garrantzia
Espainia Aro Garaikidean sartu zen. Euskal probintzietan eragina izan zuen (negoziazioa). 1814an Fernando VII.a itzuli zen arte egon zen indarrean, Valentziako Dekretuarekin absolutismoa berrezarri baitzuen. Espainiako lehen konstituzioa izanik, konstituzionalismoaren bidea ireki zuen.
Pertsiarren Manifestua
Sailkapena eta Testuingurua
Testu politiko-historiko kolektiboa da (diputatu absolutistek erregeari bidalitakoa, baina publikoa). Helburua absolutismoa berrezartzea zen. 1812ko Konstituzioa indarrean zegoen bitartean idatzi zen, Independentzia Gerra amaitu eta Fernando VII.ak tronua berreskuratu zuenean, baina Espainiara bueltatu aurretik.
Azterketa eta Ideiak
- Ideia nagusiak: Absolutismoaren defentsa ("arrazoiaren menpe dago") eta diputatu absolutisten eskakizunak.
- Ondorioak: Fernando VII.a Espainiara bueltatzeko oinarria izan zen. Estatu kolpearen bidez, Valentziako Dekretua egin eta Antzinako Erregimena ezarri zuen, 1812ko Konstituzioa baliogabetuz.
- Garrantzia: Absolutismoa berrezartzeko laguntza politiko handia izan zen, Seiurteko Absolutista hasiz. Gainera, talde politiko baten iritziak azaltzen dituen Espainiako lehen testua da.