Unibertsoa, Kosmologia eta Oinarrizko Kontzeptuak
Sarrera
Serendipia
Serendipia: Aurkikuntza bat da, zerbait aurkitzen ibili gabe, ustekabean aurkitzen dena. Adibidez: Bakterioak.
Kreazionismoa: Baztertutako eredu zientifikoa
Kreazionismoa: Erlijio-dogmetan oinarritutako sinesmen bat da. Kreazionistek diote Lurra eta izaki bizidun guztiak jainko batek sortu zituela, eta guztiek izaera teleologikoa dutela, hau da, helburu jakin bat dutela plan orokor baten barruan.
Unibertsoa eta bere sorrera
Unibertsoa
Unibertsoa: Existitzen den material eta energia guztiaren, eta hauek existitzen diren espazio eta denboraren batasuna da.
Big Bang (Noiz gertatu zen?)
Big Bang: Unibertsoaren sorrera azaltzeko sortutako teoria bati emandako izena da. Eredu zientifiko bat da, eta duela 13.700 milioi urte inguru gertatu...